Gaur egungo ekintzaile batek bezala pentsatzen duzu?

Gaur egungo ekintzaile batek bezala pentsatzen duzu?

3 min.

Gaur egungo ekintzaile batek bezala pentsatzen duzu?

Zure nagusia izan nahi duzu? Zure diru-sarrerak sortu nahiko zenituzke? Ideia bat partekatu nahi duzu, baina hura plagiatuko dizuten beldur zara? Eta bereziki, sortzeko edo berritzeko premia sentitzen duzu? Horiek badira zure kezka nagusietako batzuk, zure DNAn ekintzailetza duzu.

Gehiago jakiteko, LABORAL Kutxan ekintzaile baten azalean jarri gara, eta aplikazioak jaisteko plataforma (apps), sare sozial, foro, blog eta online komunikabide nagusietan partekatzen dituzten adierazpenak entzun eta aztertu ditugu. Honako hau aurkitu dugu.

Sarean zer esaten duten jakin nahi duzu?

Lehenik eta behin, honako ondorio hau atera dezakegu: gaur egungo ekintzaileek ez dute beren burua enpresaritzat hartzen, langile autonomo liberal eta aski gisa baizik. Horiek 38 urteko adina dute batez beste, eta beren negozio-ideia sarean partekatzeko premia sentitzen dute, hura plagiatzeko beldur pixka batekin bada ere. Profil “idealista” horrek, ideia bat partekatzen duen iritzi-emaileak, negozio bat sortzeak eragiten dituen kezka eta arriskuei aurre egin behar die, gero eta oldarkorragoa eta konplexuagoa den merkatu honetan, baliabiderik gabe.

Zerk egiten die min gehien ekintzaileei?

Zalantzarik gabe, zerga eta burokrazia arloetan duten ezjakintasuna da ekintzaileen kezka nagusia. Horiek kontu partikular askotan eta foro espezializatuetan azaltzen dituzte beren jarduera garatzeko orduan dituzten zalantzak.

Ekiteko orduan, oztopo kontaezinei egin behar izaten diete aurre: gastuak, zergak, BEZ, PFEZ..., eta hori ez dute batere gogoko. Gainera, aholkularitza jasotzeko eta beren negozio-planaren errentagarritasuna neurtzeko iturri fidagarri bat sentitzen dute faltan.

Zein dira beren motibazio nagusiak?

Beste lan-sektore batzuetan ez bezala, sarean gehien komentatzen diren motibazioen artean, gaitasun berrien ikaskuntza nabarmentzen da, hainbat jakintzagairen, batez ere, teknologiaren, inguruko etengabeko prestakuntzaren bidezkoa.

Horregatik, programazio-ikastaroak, ikasketa-eremu berriak eta kontsultak dira gairik ohikoenak ekintzaile-komunitate horrek Interneten izaten dituen elkarrizketetan.

Azterlanaren arabera, ikaskuntza da ekiteko arrazoi nagusietako bat, baina Gaztenpresaren gisako fundazioen esperientziak islatzen duen moduan, errealitatean beste motibazio-mota batzuk daude. Horietako batzuk lan-kontziliazioarekin lotuta daude, beste batzuk amets bat egi bihurtzeko ilusioarekin eta, gehienetan, negozio-aukera garbia aurkitzearekin.

Non pilatzen da jarduera ekintzailea?

LABORAL Kutxaren azterketa honetan aztertutako internauten % 47ren ustez, gaur egun teknologia da negozio bat sortzeko aukera gehien eskaintzen duen esparrua. Proiektuen artean, app-ak eta e-commerce delakoa nabarmentzen dira lehenik eta behin, horietarako ez baita hasierako inbertsiorik egin behar. Gainera, artisautza eta DIY (Do it yourself) modan daude berriz ere, teknologiaren azpitik bada ere (% 26,3).

Online negozioak abiarazteko joera horren eraginez, frankizia motako negozio-ereduak orain arte izan duen garrantzia izateari utzi dio, gaur egun negozio-eredu hori irekitzeko ezartzen diren baldintza zorrotzak direla eta.

Dena den, sarean presente ez dagoen eta bere negozio-ideia garatzera Gaztenpresara gerturatzen den ekintzaile-komunitate horretan, beste errealitate bati buruz hitz egiten da. Autonomo eta ekintzaile gehienek ohiko negozioen eta denda fisikoen aldeko apustua egiten dute. Sektoreka, elikadurarekin eta sukaldaritzarekin lotutakoak nabarmentzen dira eta, horien ostean, modarekin eta osagarriekin lotutakoak.

Zein dira finantziazio-bide nagusiak?

Bitxia badirudi ere, ez dugu ohiko finantzaketari eta kreditu-erakundeei buruzko ia elkarrizketarik hauteman. Gaur egun crowfounding edo finantziazio kolektiboa da ekintzaileen artean gehien baloratzen den aukeretako bat, bezeroekiko mantentzen den fidelizazioa dela eta.

Halere, saretik kanpo, hasi berri diren enpresa-proiektuen edo startup delakoen finantziazioak, kasu gehienetan, bankuetan du jatorria. Langabezia, familia, aurrezki, diru-laguntza, Business Angel eta abarren kapitalizazioetatik lortutako bankuetatik kanpoko iturriak, adibidez, negozioaren garapen-fase desberdinetarako eta funtsak eskuratzeko erabiltzen dira, enpresak gora egin eta finantziazio gehiago behar duen heinean.

Laburbilduz, aholkularitza da gaur egungo ekintzaileek gehien behar dutena, baita informazio-edukiak eta prestakuntza-jardunaldiak sare sozialetan ere. Guk, gure Gaztenpresa programaren barnean, enpresa berriak sortzen eta horiek sendotzen laguntzen dugu. Aurten, adibidez, 462 enpresa berri abian jartzen lagundu dugu, eta horiek 711 lanpostu sortu dituzte.

Egin bat gurekin, elkarrekin lortuko dugu eta!

info-emprendedores_eusk


Zein da zure erreakzioa?