Gaztenpresak zure negozioaren formula juridikoa aukeratzen laguntzen dizu

Gaztenpresak zure negozioaren formula juridikoa aukeratzen laguntzen dizu

3 min.

Gaztenpresak zure negozioaren formula juridikoa aukeratzen laguntzen dizu

“Niretzat SA musika-talde bat zen”. Ander Mugika Saltoka kooperatiba sortu duten lau lan-bazkideetariko bat da. Kooperatiba horrek, hain zuzen, Donostia erdialdean dagoen Easo emakumeen gimnasioa gestionatzen du. Profesional bikainak zirela eta beren bizkar-gainean lanbide-ibilbide luzea zutela heldu ziren Gaztenpresara. Baina ez zekiten nondik hasi beren negozioa sortzeko. Egoera horretan, LABORAL Kutxaren ekintzailetza sustatzeko erakundeak lagundu zien.

Joan zen urtean, ekintzaileen adoreari eta, apaltasuna alde batera utzita, gure laguntzari esker 210 enpresa sortu ziren. Enpresa horiek guztira 389 lanpostu berri sortu dituzte. Jakin nahi duzu nola lagundu genien Saltokaren sortzaileei beren negozioa sortzen eta formula juridikoa aukeratzen? Eta nola lagundu ahal dizugun? Izan ere, ekiteko garaian, bada beste modu bat.

Negozio-ideia bat dutenei ideia hori gauzatzeko bidean laguntzen dien LABORAL Kutxaren entitatea da Gaztenpresa.

Blog honetan azaldu genizun horren egitekoa bost urratsetan labur daitekeela. Baina orain kasu jakin bati buruz hitz egin nahi dizugu: lau ekintzaileri, Mertxe Escañori, Amaro Morori, Ander Mugikari eta Jenny Rodríguezi, nola lagundu genien beren proiektua eraikitzeko formula juridikoa aukeratzen.

Saltoka kooperatibako bazkideak eta Gaztempresako aholkulariak

Mertxek eta Amarok jabeek ixteko asmoa zuten gimnasio batean lan egiten zuten.  Bihotz hartu eta aurrera egitea erabaki zuten. “Zergatik ez dugu hartzen gure gain gestioa?". Elkartea eratzeko prozesuan zeudela Ander batu zitzaien. Berak ere bere negozioa sortzea nahi zuen. Jennyren kasua bereziagoa da. Gimnasioan lan egiten hasi zen eta hiru bazkideek balio handiko langilea zela ikustean bazkide egitea erabaki zuten, gainontzekoen baldintza berberekin, gestioan ere inplikatu zedin.

Negozio berri bat abiaraztea ez da lan erraza; burokraziarekin eta izapideekin galtzea erraza da. Mugikak aitortu digu, “Enpresa inskribatu behar genuen Gasteizko eraikinak beldurra ematen zuen”. LABORAL Kutxako bezeroak zirenez, beren sukurtsalean kasuaren berri izan zutenean, Gaztenpresako enpresen aholkularia den Marisa Truebarekin harremanetan jarri zituzten. Hark negozioa abian jartzeko prozesu osoan lagundu die.

Formula Juridikoa

Enpresa sortzerakoan, funtsezko alderdietako bat da zer sistema erabili erabakitzea: sozietate mugatua, ondasun-erkidegoa, sozietate anonimoa, kooperatiba… Askotariko aukerak daude, eta bakoitzak konpromiso, eskubide eta betebehar desberdinak ditu.

Ez dago kasu guzietarako onena den konponbide magikorik.  Horregatik, Marisaren lana eta Gaztenpresako gainerako aholkulariena ekintzaile-talde bakoitzaren berezitasunak entzutea da, beren nahietara ongien egokitzen den formula eskaintzeko.

Marisak, Gaztenpresako enpresen aholkulariak, egitura juridikoa aukeratzeko alderdirik garrantzitsuenak zerrendatu ditu:  “Enpresaren ikuspegiaren, bazkide kopuruaren, konpromiso mailaren, langileekiko politikaren, erabakiak hartzeko moduaren… arabera formula aukeratzea da helburua. Alderdi ugari daude jokoan”.

Gimnasioaren sustatzaileen kasuan, zehazki, guztia nahiko argi zegoen. Marisak azaldu digu nola gauzatu zuten enpresa demokratiko bat eratzeko hasierako ideia benetako sozietate baten estatutuetan:  “Laurek nahi zuten berdinak izateko negozioak ikuspegi demokratikoa izatea, nahiz eta ez zekiten hori nola hitzez adierazi.  Gainera, denak ados zeuden langile batek merezimenduak eginez gero sozietateko gestioan sartzeko aukera eskaintzearekin –baldintza berberetan– eta proiektuaren partaide egitearekin”.

Duela urtebetetik gimnasioa abian da. Orain arteko epealdi laburraren balantzea ezin da baikorragoa izan. Gaztenpresaren laguntza erabiltzen jarraitzen dute eguneroko kontsultetarako eta etorkizunean ere laguntza hori jasotzen jarraitzea espero dute. Nork ez du nahi negozioa aurrera ateratzeko aholkua emango dioten gestio-alorreko adituen laguntza izatea?


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Enpresa estrategia