Gizarte-erantzukizunari buruzko txostena
2019-09-03
Gizarte-erantzukizunari buruzko txostena
Gizarte-erantzukizuna funtsezkoa da LABORAL Kutxarentzat. 1959. urtean sortu ginen kooperatiben ehuna laguntzeko, eta 60 urteren ondoren gure gizarte-konpromisoari eusten diogu; izan ere, euskal hizkuntzaren eta kulturaren sustapenarekin, genero-berdintasunarekin, enplegu-sorrerarekin eta ingurumen-jasangarritasunarekin konprometitutako kreditu-kooperatiba izaten jarraitzen dugu.
Emakumeentzako kristalezko sabaia apurtu duen lehen finantza-erakundea
LABORAL Kutxan hamarkadak daramatzagu eskubide- eta aukera-berdintasunaren alde aktiboki lanean, hau da, gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasunaren alde. Horren ondorioz, gobernu-organo gorenean –Kontseilu Errektorean— parekotasuna lortu duen lehenengo finantza-erakundea gara Espainiako estatuan. IBEXen, batez beste, % 79,7 gizonak dira eta % 20,3 emakumeak. LABORAL Kutxan % 50 emakumeak dira eta beste horrenbeste gizonak.Soldata-arrakala: estatukoa baino 15 puntu txikiagoa da eta murriztuz doa
LABORAL Kutxan uste dugu lanpostu berean ari direnek soldata bera izan behar dutela. Gurean, ardura handieneko lanpostuetan gizon gehiago egotea da soldata-arrakalaren arrazoia; baina, tartea txikituz doa. 2015ean % 18,7koa zen eta 2018an % 14,5ekoa. Estatuko batez besteko arrakala % 29,3koa da.Soldata txikienaren eta handienaren arteko aldea
Kapitala lanaren mende jartzen duten eta lanean berdintasuna sustatzen duten MONDRAGONen printzipio orokorrekin bat, LABORAL Kutxan ondoen ordaindutako pertsonak duen soldataren eta plantillaren batez besteko soldataren arteko ratioa 3,61ekoa da, ordainketa-kontzeptu guztiak aintzat hartuta. Ibex 35 indizearen enpresetako batez besteko ratioa 87koa da.Bezeroek ondoen baloratutako hirugarren entitatea
Bezeroekiko gestio arduratsua eta zerbitzu-kalitate bikaina. Horiexek dira bezeroek gehien estimatzen dituzten LABORAL Kutxaren alderdiak, balorazioko galdeketa-orrian utzi dituzten erantzunen arabera. Pozten gaitu; izan ere, bezeroei zerbitzu-kalitate bikaina eskaintzea da enpresa garen aldetik dugun helburuetako bat. Merkatuko azterketa independenteen arabera, sektorean lider izaten jarraitzen dugu. Sektorean baloraziorik onena jaso duen hirugarren banku-erakundea gara, 100etik 78,3 puntu lortuta.Osasun-plan berria gure plantillarentzat
Gure plantillarentzako osasun-plana jarri dugu abian 2018an. Zainduz du izena, eta elikadura, jarduera fisikoa edota laneko osasuna hobetzeko moduak lantzen ditu, LABORAL Kutxa osatzen dugun pertsonen osasuna eta ongizate fisiko zein emozionala hobetzeko asmoarekin.Gero eta isuri gutxiago eta uraren kontsumoa ere beheraka
Azken urteotan egindako inbertsioei eta abian jarritako planei esker, murrizten jarraitzen dugu atmosferara isurtzen dugun CO2 kopurua. Adibidez, gure egoitza nagusia eraberritu dugu eta bertan geotermiaren eta biomasaren bidez lortutako energia berriztagarria erabiltzen dugu. Azken bi urteotan % 10,8 murriztu ditugu isuriak, egoitza nagusian A kalifikazioa lortu duen lehenengo entitatea izatea lortu dugu eta uraren kontsumoa gutxitu egin dugu: 2015ean 11.000 m3 baino gehiago kontsumitzetik 2018an 7.447 m3 erabiltzera igaro gara.400 enpresa baino gehiago sortu dira Gaztenpresari esker
Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da Gaztenpresa. LABORAL Kutxaren gizarte-lanean txertatuta dago eta autoenplegua sortu eta sendotuko duten ekimenak laguntzea eta ekintzak garatzea du helburu. 2018a urte aparta izan zen: 415 enpresa sortzen lagundu zuen, 812 lanpostu guztira. Horrenbestez, sorreratik, Fundazioak 9.500 lanpostu baino gehiago sortu ditu eta 5.325 enpresa eratzen lagundu du.Askotariko arloetan babestu ditugun ekimen guztiak
Kirolak, kultura, gizarte-ekintza… Ikusi nahi al dituzu LABORAL Kutxak 2018an babestutako ekimen guztiak denbora-lerro bakarrean? Hementxe bertan egin dezakezu. Urteko aste guzti-guztietan hartu dugu parte ekimenen batean, musika, dantza, zientzia-ezagutza, euskara edota kirola sustatzeko ekitaldiren batean.Iaz egin genuen eta etorkizunean ere egingo dugu. Gure helburua da, kreditu-kooperatiba garenez. Gehiago jakin nahi baduzu, gizarte irakurtzera gonbidatzen zaitugu. Eta zalantza, galdera edo kexaren bat baduzu, bidal iezaguzu, noski. Pozik entzungo zaitugu.
Zein da zure erreakzioa?