Goza ezazu zeure Gazte-txartelaz 30 urte bete arte

Goza ezazu zeure Gazte-txartelaz 30 urte bete arte

2 min.

Goza ezazu zeure Gazte-txartelaz 30 urte bete arte

Duela gutxi arte, 26 urteko adina aurrekoaren eta ondokoaren arteko muga izaten zen. Izan ere, 26 urte betetzeak “adin nagusitasunera” iristea esan nahi zuen eta, ondorioz, Gazte-txartelaren abantaila ugariak galtzea. Baina hemendik aurrera, lau urte gehiago izango dituzu txartelak eskainitako abantailak aprobetxatzeko, bai hemen eta baita Europan ere.

Halaxe da: orain, 30 urte bete arte izan zaitezke Gazte-txartelaren jabe.

26 urte baino gehiago badituzu eta bete zenituenean zure Gazte-txartela iraungi baldin bazen, eska ezazu berriro!

14 eta 30 urte bitartean badituzu eta Gazte-txartelik inoiz izan ez baduzu, zeren zain zaude eskatzeko?

Lortuko dituzu deskontuak, lehiaketak, zozketak… eta mundu osorako doako bidaia-asegurua!

Nola lortu zure Gazte-txartela

Zure gazte-txartelaz gozatzen hasteko,  Euskadiko Kutxako >go web  orriaren bidez Euskadiko gazteen atarian sartu, zure datu pertsonalekin eskabide-formularioa bete eta banku-likidazioko dokumentua inprimatu baino ez duzu.

Dokumentu hori eskuetan duzula, joan zaitez nahi duzun sukurtsalera txartelaren bila, adibidez hurbilen duzun Euskadiko Kutxako sukurtsalera.

Eusko Jaurlaritzako 5 euroko tasa ordaindutakoan eta zure nortasun-agiriaren edo pasaportearen bidez adinari eta bizilekuari buruzko eskakizunak betetzen dituzula egiaztatutakoan, egun gutxiren buruan zure txartela jaso eta erabiltzen hasiko zara.

Euskadiko Kutxa eta > GO Gazte txartela

30 urte baino gutxiago badituzu eta Euskadiko Kutxako bezeroa bazara,  gazteentzako >GO produktu eta zerbitzu sorta ezagutuko dituzu. Haietako bat  Gazte-txartela >GO da.

Gazte-txartela >GO ( gt>GO) zure aisialdirako pasaportea da, era guztietako abantailak eta deskontuak eskaintzen dizkizulako. Europan balio duen gazte-pasaportea da, gainera. Izan ere, txartel hori Europako 34 herrialdetako museoetan, ikuskizunetan, garraiobideetan… erabili ahal izango duzu. Eta gogoan izan mundu osoko bidaietarako doako asistentzia-asegurua duzula.

Horrez gain, zure >GO Gazte-txartelak finantza-askatasuna emango dizu, horren bidez saltokietan erosi, mundu osoko 200.000 kutxazainetan dirua atera, CL Neten bidez eragiketak egin eta zure sakelako telefonoa kargatu ahal izango baituzu.

Hitz gutxitan: denak dira abantailak. Eta orain, gainera, 30 urte bete arte. Zeren zain zaude zure txartela eskuratzeko?


Zein da zure erreakzioa?