Gure banka eta aseguruen ereduari buruzko zalantzak al dituzu oraindik ere?

Gure banka eta aseguruen ereduari buruzko zalantzak al dituzu oraindik ere?

3 min.

Gure banka eta aseguruen ereduari buruzko zalantzak al dituzu oraindik ere?

BANKASEGUROS-EUSKDuela urtebete baino gehiago azaldu genizun iraultza txiki bati ekin geniola banku- eta aseguru-zerbitzuak batera eskaintzeko eran. Orduan hitz egin genizun lehenengoz Bankaseguruei buruz, Seguros Lagun Aroren eta LABORAL Kutxaren arteko integrazio hobearen emaitza dena. Urtebete ondoren galdera batzuk ditugu egiteko: Ba al dakizu LABORAL Kutxa dela bere sukurtsaletan aseguru-espezialistak dituen banku-erakunde bakarra Espainian? Seguros Lagun Aroren bezero al zara eta oraindik ere zalantzak al dituzu gure zerbitzuei buruz? Izan ere, ba al dakizu zer gertatu den Seguros Lagun Arorekin aldaketa egin eta gero?

Labur-labur azalduko dugu Bankaseguruak esaten diogun hori zer den, zergatik sortu dugun eta zein onura eskaintzen dizkizun zuri.

Lehen, LABORAL Kutxak Seguros Lagun Arok egindako aseguruak saltzen zituen

Lehen, LABORAL Kutxak aseguruak saltzen zituen, baina beste enpresa batek egiten zituen,  Seguros Lagun Arok, hain zuzen. Ez ziren ezezagunak, Caja Laborali hertsiki loturik baitzeuden.  Garai hartan banka tradizionalaren ereduari jarraitzen genion. Beste entitate batzuek sorturiko aseguruak banatzen genituen. Seguros Lagun Arok aseguruak saltzen zizkigun, eta guk, berriz, gure bezeroei saltzen genizkien; eta, gainera, zuzeneko sarea zuen. Hau da, bere bulegoak zituen, bere langileekin, eta horiek ere aseguruak saltzen zituzten.

Zertarako izan aseguruak soilik saltzen dituzten bulegoak, sukurtsaletan ere saltzen baditugu?

Ipar Kutxaren eta Caja Laboralen artean bat egiteko prozesuaren garai berean, LABORAL Kutxak Seguros Lagun Aroren % 100 erosi zuen eta egitura arrazionalizatzea erabaki zuen. Bi kanalen bitartez aseguruak saldu beharrean, sukurtsal barruan integratu zituen langile guztiak.

Banku guztiek saltzen dituzte aseguruak, baina guk egin egiten ditugu

Zein da paradigma-aldaketa horren emaitza? Funtsean, LABORAL Kutxa bere aseguruen “fabrikaren” jabe bilakatu da, eta bakarra da bere arloan:  Bankaseguruetako lehen entitatea gara. Hau da, banka eta aseguruak lantzen dituen lehen entitatea. Espainian lanean diren bankuen eta kutxen artean hori egiten duten bakarrak gara. Gainontzeko finantza-erakundeak hirugarrenen aseguruen komisionistak dira.

Abantailak? Fabrikatzen ditugun produktuak zure beharrak betetzeko pentsaturik daude

Abantailarik garrantzitsuena da orain LABORAL Kutxan egiten eta merkaturatzen ditugun aseguruak gure bezeroentzako propio prestatuak direla. Aseguru-konpainiek urtean zehar ehunka mila aseguru fabrikatzen dituzte eta ondoren eskaintzaile onenari saltzen dizkiote komisio baten truk. Guk, aldiz, produktuak gure bezeroen beharretara egokitzen ditugu.

Beste abantailetako bat hau da: gure bezeroentzako erosoagoa dela gestio guztiak leku berean egitea, alferrikako joan-etorririk gabe. Gure sukurtsalek erantzun integrala ematea nahi dugu, gure zerbitzu guztiak eskaintzea. Zertarako mugitu bi lokalen artean, zure beharrei erantzuteko beharrezko tresnak (ordenagailua, telefonoa, dokumentazioa...) lokal batean izan ahal baditugu?

Bezero motaren bat egon zitekeen aldaketarekin eroso sentituko ez zena, baina, zorionez, ez da horrelakorik gertatu

Jakina, LABORAL Kutxaren kezka nagusia izan da protagonista guztiek, hau da, gure bezeroek,  aldaketa onuragarritzat hartzea. Bereziki Seguros Lagun Aroren bezeroek kezkatzen gintuzten, baina ez LABORAL Kutxakoek. Baina milaka bezero horiei emandako azalpenak eta zuzenean egin zaizkien deiak baliagarriak izan direla dirudi. Oso pozik gaude aldaketaren aurrean jaso dugun erantzunarekin.

Eta zuk, zure aseguruan % 5eko deskontua izan nahi al duzu?

Orain, Bankaseguruei buruz gehiago dakizunez, gogorarazi nahi dizugu, Lagun Aroren asegurua baduzu, baina LABORAL Kutxaren bezeroa ez bazara, gurean kontu bat ireki dezakezula eta aseguruaren ordainagiria bertan helbideratu. Horrela, % 5 aurreztuko duzu. Eta are errazago oraindik: bezeroa zara baina Seguros Lagun Aroren zure ordainagiria beste entitate batean ordaintzen duzu? Egizu gurean: helbidera ezazu ordainagiria LABORAL Kutxako zure kontuan eta zuk ere % 5eko deskontua izango duzu aseguruan.

Galdera gehiago? Zalantzarik? Iradokizunik?

Utziguzu komentarioren bat. Hobeto ezagutzen gaituzun neurrian, are gehiago sinetsiko duzu badagoela banka egiteko beste modu bat, eta horrekiko konpromisoa dugula.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua