Gure kutxazainetan txartelik gabe atera ahal izango duzu dirua, mugikorrarekin bakarrik
2016-07-20
Gure kutxazainetan txartelik gabe atera ahal izango duzu dirua, mugikorrarekin bakarrik
Beste aukera bat: Online Bankako gakoak erabiltzea.
Dirua atera behar duzu gure kutxazain batetik, baina ez duzu txartela aldean? Ez kezkatu, gure Online Bankaren erabiltzailea bazara, doan atera ahal izango duzu dirua, Online Bankara sartzeko erabiltzailea eta gakoa erabilita eta, zu zarela egiaztatzeko, momentuan bertan mugikorrera bidaliko dizugun beste gako bat sartuta.Funtzionamendua oso sinplea da. Hemendik aurrera, "Atera dirua txartelik gabe" botoia ikusiko duzu gure kutxazainetako pantaila guztietan, Hal Cash botoiaren ondoan. Aukera hori hautatu ostean, Online Bankara sartzeko erabiltzailea eta gakoa eskatuko zaizkizu. Sisteman identifikatu ostean, kontuko zenbakia eta atera beharreko zenbatekoa adierazi behar dira.
Azkenik, eta eragiketarekin amaitzeko, mugikorrera SMS bidez eta automatikoki bidaliko dizugun 4 digitutako gakoa sartu beharko duzu pantailan. Aurretiaz zure mugikorreko zenbakia jakinarazi badiguzu bakarrik eskaini ahal izango dizugu zerbitzu hori.
Funtzionalitate hori gure kutxazainetako eragiketa bat da; beraz, ez da erabilgarria izango beste entitate edo herrialde batzuetan. Gainera, segurtasun-kontuak direla-eta, gehienez ere 300 euro atera ahal izango dituzu eguneko, eta 1.000 euro hilean. Era berean, egunean behin bakarrik atera ahal izango duzu dirua. Momentuz, gure kutxazainen % 80etan ezarri da funtzioa, baina irailean kutxazain guztietan egongo da erabilgarri.
Zertarako balio dezake dirua ateratzeko modu berri horrek?
- Diru-zorroa etxean ahaztu duzu eta dirua behar duzu edozer gauza erosteko.
- Asteburuan txartela galdu duzu, dirua behar duzu eta sukurtsalak itxita daude.
- Festara zoaz eta ez dituzu gauza gehiegi eraman nahi soinean. Aurrerantzean etxean utzi ahal izango duzu txartela, eta dirua behar baduzu, horrela atera ahal izango duzu.
Dirua txartelik gabe atera ahal izateko baldintzak
- 1. Kontsulta eta eragiketetarako Online Banka zerbitzua kontratatuta izatea. Zerbitzua ezin izango da erabili kontsultetarako bakarrik kontratatuta badago.
- 2. Zordunketa-txartel eta/edo kreditu-txartel baten titularra izatea.
- 3. Gure datu-basean mugikorreko zenbakia erregistratuta izatea.
Zein da zure erreakzioa?