Gustatzen al zaizu gure blogaren irudi berria?
2016-05-04
Gustatzen al zaizu gure blogaren irudi berria?
Laboral Kutxaren blog berriak gure blog guztietako onena jasotzen du, eta diseinu berria du, intuitiboagoa eta gailu mugikorretara egokitua.
Horixe da gaurtik aurrera blog honetan eskainiko dizuguna. Izan ere, hura fase berri batean sartu da Interneteko erabilera berrietara egokitzeko, horietan gero eta gehiago nagusitzen baita smartphonearen erabilera. Hura ikustea, gustukoa duzun ala ez esatea eta, jakina, arazoren bat aurkituz gero, guri jakinaraztea eskatu nahi genizuke.
Gure blogaren irudi berria
Arestian genion moduan, zure telefono mugikorretik errazago irakurri eta nabigatzeko moduko blog bat egin nahi izan dugu, baina, era berean, gure entitateko beste blog batzuetan gertatzen diren gauza interesgarrienak islatu nahi ditugu, Gaztenpresa eta LABORAL Kutxa Enpresak blogetan jasotakoa, adibidez.Horrez gain, gaurkotasun-informazioa, finantza-gidak, ekintzailetzari buruzko testu erabilgarriak, lehiaketak, infografiak, promozioak, zozketak eta azken urte hauetako guztia eskaintzen jarraituko dugu.
Gustatzen al zaizu gure blog berria?
Zein da zure erreakzioa?