Hal Cash: Telefono mugikorraren bidez dirua bidaltzea

Hal Cash: Telefono mugikorraren bidez dirua bidaltzea

3 min.

Hal Cash: Telefono mugikorraren bidez dirua bidaltzea

Deskubritu ezazu Hal Cash, telefono mugikorraren bidez dirua bidaltzeko tresna berria.

Zientzia-fikzioaren zaleentzat Hal beti izango da ‘2001: A Space Odyssey’ filmean azaltzen den adimen artifizial beldurti eta ahaztezinaren izena. Baina ez dugu Hal 9000ri buruz hitz egingo, Hal Cash sistemaz baizik. Nahi duzun pertsonari dirua modu errazean bidaltzeko sistema da, seguruenik errazagoa erabiltzen azaltzen baino. Horregatik, korapilatu gabe azaltzen saiatuko gara.

Hal Cash: Telefono mugikorraren bidez dirua bidaltzea

Hasteko, Hal Cashen bidez nahi duzunari bidal diezaiokezu dirua. Adibidez, Estatu Batuetara ikastera joan den seme-alabari. Eta hori egin dezakezu…
  • LABORAL Kutxako bezero ez bada ere
  • eta kreditu-txartelik ez badu ere.
  • Betiere Hal Cash sistemadun kutxazainak dituen herrialde batean baldin badago. Lasai, 15.000 baino gehiago daude, Espainian, Kanadan, Estatu Batuetan, Mexikon, Indian, Marokon… zerrenda osoa ikusgai duzu Hal Cashen web-orrian.

Nola bidal dezakezu dirua?

Erraztasun guztiekin. Modu erosoan. Zuk aukeratzen duzun moduan.
  • Gure sukurtsalen batera etorrita.
  • Telebanka bidez, 901 333 444 telefonora deituta.
  • Edo gure online banka erabiliz, zure ordenagailutik edo telefono mugikorreko gure aplikazioen bidez.

Zein da baldintza bakarra?

  • Dirua bidali nahi diozun lagunak telefono mugikorra edukitzea.
  • Zuk haren zenbakia jakitea.
Funtzionamendua oso erraza da, lehen esan dizugunez. Hiru pausotan egiten da. Lehenengoa dirua bidaltzen duenak egiten du, bigarrena guk eta hirugarrena hartzaileak. Gutun bat bidaltzea baino errazagoa.
  • 1. pausoa. Zuk egiten duzuna: Erabaki zenbat diru bidali nahi duzun, 600 euro gehienez. Eta aukeratu lau digituko gakoa. Esandakoa: sukurtsalean egin dezakezu, Telebanka bidez edo online banka erabiliz.
  • 2. pausoa. Guk egiten duguna: Hartzaileari SMSa bidaltzen diogu, dirua nork bidaltzen dion, zenbat eta horren kontzeptua adierazita. Noiz arte jaso dezakeen ere esango dio mezuak, eta jasotzeko erabili behar duen 4 digituko gakoa.
  • 3. pausoa. Hartzaileak egiten duena: Hal Cash sistema duen kutxazain batera joan eta dirua jaso.

Bestelako transferentzia-sistemekiko dituen abantailak?

Galdera erraza hori ere. Dirua horrela iristen dela:
  • berehala
  • eta doan, LABORAL Kutxak ez duelako zerbitzua kobratzen, ez dirua bidaltzen duenari –sisteman sartuta dauden beste finantza-erakunde batzuek bai kobratzen diote-, ez hartzaileari –horri ez zaio inongo erakundetan kobratzen-.

Eta jasotzeko hainbat aukera daudela:

  • Edozein ordutan jaso daiteke, bidalketa egin eta hurrengo 10 egunetan; epe hori igarota transferentziak balioa galtzen du eta dirua bidaltzailearen kontura itzultzen da.
  • Eta Hal Cash sistema duten 15.000 kutxazainetan jaso daiteke. Txartelik eta libretarik gabe.
Adibidez, demagun Londresera ikastera joan den semeak edo alabak goizaldeko ordu bietan deitzen dizula, eta kontatzen dizula kontzertu baten ostean azken trena edo busa galdu duela eta ez duela taxia hartzeko dirurik. Kutxazain bat bila dezala esan diezaiokezu, eta bitartean dirua bidaltzeko astia izango duzu. Errieta egin nahi badiozu telefonoz egin dezakezu, taxian etxera doala edo biharamunean.

Hal Cash sistemari buruz gehiago jakin nahi baduzu, gure webgunean aurkituko duzu informazioa, eta baita Hal Cashen web-orrian ere. Jakina, gure sukurtsaletan ere eska dezakezu informazioa, pozik hartuko zaitugu.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Segurtasun informatikoa Banku transferentzia