Hatz-markarekin sar zaitezke LK Pay zerbitzura
2019-12-13
Hatz-markarekin sar zaitezke LK Pay zerbitzura
Badira aldaketa batzuk, txikiak diruditen arren, goitik behera aldatzen dutenak eguneroko tresnen erabilera. Aurrerapen horietako bat aurkeztuko dizuegu gaur, hurbileko teknologien erosotasuna esku-eskura jartzen duelakoan: LK Pay aplikaziora hatz-markarekin sartzeko aukerari esker, edozein saltokitan mugikorrarekin ordaintzea edo Bizum bidez dirua bidali eta jasotzea inoiz baino erosoagoa izango da.
Android mugikorretan
Android mugikorretan, LK Payk aukera ematen du Bizum bidez dirua bidali eta jasotzeko, eta ordainketak ‘contactless’ egiteko NFC teknologia baliatuz (argi eta garbi esateko: mugikorrarekin ordaintzeko, gailua txartela balitz bezala).Hatz-marka bidezko sarbidea gaitzea erraza da: zure mugikorrak hatz-marka bidez identifikatzeko aukera eskaintzen badu, ziurrenik desblokeatzeko erabiliko duzu. Kasu horretan, sar zaitez LK Payn, adierazi hatz-marka bidezko sarbidea aktibatu nahi duzula eta bete jarraibideak. Listo! Une horretatik aurrera ez duzu erabiltzailea eta gakoa idatzi beharko, nahikoa izango da hatza irakurgailuaren gainean jartzea.
Hori bai, bertsio berri honekin contactless ordainketa egiteko —hau da, ordaintzeko orduan mugikorra txartela balitz bezala erabiltzeko—, berriro lotu beharko dituzu zure kontua eta telefono-zenbakia. Horretarako, kode bat bidaliko dizugu SMS bidez, zerbitzu erabilgarri hau aktibatu nahi duena zu zeu zarela ziurtatzeko.
iOS gailuetan
iPhone eta iPad gailuetan LK Payk aukera ematen du Bizum bidez dirua bidali eta jasotzeko.Sagarraren ikurra duen zure gailuak hatz-markaren sentsorea (TouchID) edo aurpegia ezagutzeko sistema (FaceID) badu, LK Pay aplikazioarekin lotu ahal izango duzu, bertara azkarrago eta erosoago sartzeko. Lehen aldiz sartzean, aplikazioak hatz-markarekin edo aurpegi-ezagutzearekin sartzeko aukera eskainiko du, gailuaren arabera.
Bi sistemetan, edozein arrazoi dela medio funtzioa desgaitu nahi baduzu, zuzenean egin dezakezu, nahi duzunean, LK Pay aplikazioaren ezarpenen atalean. Eta zure Android edo iOS mugikorrak ez badu hatz-marka irakurgailurik, zaude lasai. LK Payk beti bezala funtzionatuko du. Erabiltzailea eta gakoa jarrita sartzeko aukera beti egongo da erabilgarri.
Gure konpromisoa omnikanalitatean aurrera egiten jarraitzea da, zuretzat erosoena den kanala eskaintzeko, une bakoitzean ongi datorkizuna. Hurrena zein garapen nahiko zenuke zure esku jartzea?
Zein da zure erreakzioa?