Hemen da dagoeneko CLNeten mugikorretarako aplikazioa
2012-05-17
Hemen da dagoeneko CLNeten mugikorretarako aplikazioa
Zenbait hilabetez lanean gogor jardun ondoren, pozarren iragar dezakegu hemen dela azkenean hain denbora luzean zain izan gaituen Caja Laboralen banka mugikorrerako aplikazioa. Dagoeneko deskarga ditzakezue iPhone, iPad eta Androiderako egokitutako aplikazioak; BlackBerryrakoa ere aplikazio dendara bidali dugu eta haiek argitaratzeko zain gaude.
Aplikazio berri honi esker, CLNetekin lan egiteaz gainera, honako eragiketa hauek egin ahal izango dituzu:
- Burtsako kotizazioak ikusi.
- Euskadi Kutxako kutxazain gertuenak GPS bidez edo herrika bilatu.
- Gizarte-sareetako gure profiletan sartu, edozein berriren berri izateko.
- Gurekin harremanetan jartzeko era desberdinak erabili.
Nola deskargatu Euskadiko Kutxaren aplikazioa
Android sistema eragilea duen mugikor bat, BlackBerry bat, iPhone edo iPad bat baldin baduzu, dagokion plataformarako aplikazio-dendara joan, “Euskadiko Kutxa” bilatu eta dohainik deskarga dezakezu aplikazioa.- Android sistema eragilea duen mugikor bat baldin baduzu, Google Play Store-n aurkituko duzu.
- iPhone edo iPad bat baldin baduzu, Appleren App Store-n aurkituko duzu.
- BlackBerry bat baldin baduzu, BlackBerry App World-en aurkituko duzu laster.
CLNet, zurekin 1997az geroztik
Euskadiko Kutxaren banka elektronikoa abian jarri eta hamabost urte geroago iritsi da aplikazio hau.- 1997an CLNeten lehen bertsioa merkaturatu genuen. Produktua etengabe eboluzionatuz joan da hobekuntza eta aukera berriekin. Orduan CLNet ordenagailu finkoetan erabiltzeko pentsatutako tresna bat zen, 800x600 gutxieneko bereizmenarekin.
- Zenbait urte aurrerago Interneterako sarbidea zuten sistema mugikorren zabalkundea ikusirik, 2010eko otsailean CLNet Móvil merkaturatu genuen, CLNeten bertsio murriztu bat, edozein mugikorraren pantailan ikusteko optimizatua.
- Azken urteotan izugarri ugaldu da telefono adimendunen erabilera, bai eta CLNet Mugikorra erabiltzen dutenen kopurua ere. Internetera sartzeko gehien erabiltzen diren gailuak Apple (iPhone eta iPad) eta Android dira, eta ondoren BlackBerry mugikorrak. Beraz, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, orain plataforma horietarako aplikazio espezifikoak merkaturatu ditugu.
Apple eta Androiderako aplikazioak maiatzaren 10ean merkaturatu ziren. Astebete baino gutxiagoko denbora tartean, 1000 erabiltzaile baino gehiagok deskargatu dute aplikazioa.
Hainbat hilabete eman ditugu aplikazioa garatzeko lanean, baina gure bezeroen beharrari erantzun behar genion eta hala egin dugu. Aurrerantzean, erabiltzaileen iritzia entzun eta, ahal den neurrian, akatsak zuzendu eta aukera berriak emango dituzten eguneraketak argitaratzea dagokigu, baita, eskari handia badago, beste sistema operatibo batzuetara egokitzea ere.
Zein da zure erreakzioa?