Heriotza-aseguruak: zure kasua doan diagnostikatu eta gehien komeni zaizuna gomendatuko dizugu, inolako konpromisorik gabe

Heriotza-aseguruak: zure kasua doan diagnostikatu eta gehien komeni zaizuna gomendatuko dizugu, inolako konpromisorik gabe

2 min.

Heriotza-aseguruak: zure kasua doan diagnostikatu eta gehien komeni zaizuna gomendatuko dizugu, inolako konpromisorik gabe

Ba al dakizu zein den pentsatu nahi ez ditugun gauzetan pentsatzen dugunean ez larritzeko modurik onena? Aho-korapiloa dirudi, baina erantzuna oso erraza da: aurrea hartzea, aurreikustea, gauza horiengan orain pentsatuz, ahalik eta gehien lasaitzeko. Horretarako daude heriotza-aseguruak, gure senitartekoei ondo aholkatu eta lagunduko dietela, eta heriotza-kasuan estalita egongo direla jakiteko, horrela ez baitu heriotzak eragindako alderdi ekonomikoengatik kezkatu beharrik izango.

Orain, gehien komeni zaizun asegurua zein den jakin dezakezu, guztiz doan eta hura kontratatzeko inolako konpromisorik gabe

Aukerari esker, dakizun legez, finantza-adituez gain aseguru-adituak ere aurkituko dituzu gure bulegoetan. Beste finantza-erakundeek ez bezala, guk geuk merkaturatu eta fabrikatzen ditugu produktuak. Bada, aseguru-gestoreak zure esanetara daude orain, horiekin hitzordua hartu eta zure egoera pertsonala, familiarra eta laborala azter dezaten. Hori egin ostean, zure egoerari buruzko doako diagnostiko bat egin eta dokumentu bat helaraziko dizute, hura arretaz eta konpromisorik gabe azter dezazun. “Bizitza-koaderno” bat da, komeni zaizun aseguru pertsonalen estaldurarik onenari buruzko gomendioak emango dizkizun dokumentu bat, beharrezkoa baino gehiago gastatu ez dezazun eta estaldura guztiak izan ditzazun. Aseguru pertsonalek bizitza-aseguruak barne hartzen dituzte −duela aste batzuk hitz egin genizun horien inguruan−, baita istripu-aseguruak eta heriotza-aseguruak ere.

Hilko bazina zure familiari edo hurbileko pertsonei eragin diezaiekezun egoerak kezkatzen zaitu?

Ez kezkatu. Aukeratu aseguru on bat eta edozein egoeraren aurrean estalita egongo dira, gertatzen dena gertatzen dela: lege-arazoak, lekualdaketa-gastuak (atzerrian hilez gero), laguntza psikologikoa, edo etxeko laguntza, momentu zail horietan etxeko lanak egiten laguntzeko. Dena estalita geratuko da, heriotzak hurbileko pertsonei arazo ekonomikorik sor ez diezaien.

Deitu edo guk deituko dizugu

Informazio gehiago nahi duzu, doako aurrekontu bat egitea nahi duzu, gaur egungo aseguruak behar bezala estaltzen zaituen jakin nahi duzu edo aldaketaren bat egin nahi duzu? Horretarako gaude. Eskatu hitzordua gure web-orrian zure telefonoa utzita, eta berehala deituko dizugu. Bestela, 946 54 50 63 telefono-zenbakira dei diezagukezu, zure doako diagnostikoa egiteko hitzordua hartzeko. Gure bulegoetatik ere pasa zaitezke, jakina.

“Aukera” hitzaren esanahia

Doako zerbitzu horri “Aukera” deitu diogu, aseguru pertsonal onenak izatea ahalbidetzen dizulako eta zure aurrean aukera paregabea duzulako. Aprobetxatu eta bizi lasai, zuk eta zure familiak behar duzuen babes osoa duzuela jakinda.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua Inbertsio estrategiak