Hona hemen LABORAL Kutxaren egoitza nagusi berria, jasangarriagoa eta ingurumenarekin arduratsuagoa

Hona hemen LABORAL Kutxaren egoitza nagusi berria, jasangarriagoa eta ingurumenarekin arduratsuagoa

5 min.

Hona hemen LABORAL Kutxaren egoitza nagusi berria, jasangarriagoa eta ingurumenarekin arduratsuagoa

LABORAL Kutxan, beste modu bat badela uste dugu. Kalitateko banku-zerbitzuak, aseguru-zerbitzuak eta finantza-zerbitzuak eskaintzeko zein gizarte-erantzukizunarekin jarduteko beste modu bat.

Horregatik, gure egoitza nagusia erreformatzea eta bertan lan egiten duten pertsonen (500 baino gehiago) lan-baldintzak hobetzea pentsatu genuenean, jasangarritasunaren eta ingurumenaren zaintzaren inguruko irizpide zorrotzei jarraitzea erabaki genuen. Prozesu luzea eta zaila izan da, baina emaitza ingurumen-mugarria izan da bankaren sektorean (A kalifikazioa).LABORAL kutxaren egoitza nagusi berria erreforma

Oso mendi-hegal berezian kokatutako eraikina

Gure egoitza nagusia 1972an eraiki zen, MONDRAGON Korporazioa osatzen dugun pertsona guztientzat enblematikoa den leku batean: Jose Maria Arizmendiarrieta pasealekuan, hain zuzen. Mendi-hegalean gora kilometro batzuk egiten dituen pasealeku horrek gure esperientzia kooperatiboa eta gure banku-erakundea abian jarri zituen pertsonari zor dio izena. “Banku bat egin behar da”, esan zuen Arizmendiarrietak, besterik gabe, 1959an, eta finantzaketa-tresna bat eskaini zion garai hartan Arrasaten (Gipuzkoa) sortzen ari zen kooperatiba-sareari. Denborarekin, sare hori munduko industria-kooperatibarik handiena izatera iritsi da, eta 70.000 langile baino gehiago ditu.

Mendi-hegal berean, MONDRAGON KORPORAZIOA bera eta hari lotutako beste enpresa batzuk daude, hala nola Lagun Aro EPSV gizarte-aurreikuspeneko erakundea eta IK4-IKERLAN zentro teknologikoa.

Sede central de LABORAL Kutxa - Paseo José María Arizmendiarrieta

Zergatik zaharberritu dugu LABORAL Kutxaren eraikina?

Erantzun errazeko galdera. 1972. urtetik erreforma abian jarri zen arte (2015eko udazkenean), gure egoitza nagusia modu berean berotu eta hoztu ohi zen, hau da, eraikinean bertan instalatutako gasolioko galdara baten eta hozteko makina baten bidez. Galdarak 40 urte baino gehiago zituzten hodi batzuen bitartez eramaten zuen ura. Hodiak oso narriatuta zeuden, eta, instalazioaren ezaugarriak zirela eta, oso zailak ziren konpontzen. Hori kontuan hartuta, erreforma integrala egitea eta berokuntza-sistema eta leihoen azpitik zihoazen barne-ekipamendu guztiak aldatzea pentsatu genuen.

Halaber, eraikinaren isolamendu termikoa hobetu nahi genuen, oso bajua baitzen. Gainera, obraren aukera baliatuta, egoitza erakundearen lan egiteko modu berrietara eta egungo egiturara egokitu nahi izan genuen. Taldean lan egiteko bilera-gela gehiago eta ahalik eta paper gutxien erabiliz lan egiteko banaketa behar genituen.

LABORAL Kutxako Proiektu eta Obretako arduradun Cristina Piñeiro arkitekto tenikoak ikuskatu zuen erreforma, eta eraikina duela 40 urte baino askoz zorrotzagoak diren egungo ingurumen-estandarretara egokitzea pentsatu zuen hasiera-hasieratik.

Geotermia eta biomasa: energia berriztagarrien sistema mistoa

Eraikinaren energia-birgaitzeari ekiteko eta, era horretan, isolamenduari eta alderdi termikoari irtenbidea emateko garaian, geotermia eta biomasa konbinatzen dituen klimatizazio-sistema misto bat erabiltzea erabaki genuen.

Energia geotermikoa energia berriztagarria da, eta sistema geotermikoak sortzen dituzten fluido eta harrien interakzio-prozesuak eta lurraren barneko bero naturala baliatuz lortzen da. Horretarako, zulaketak egiten dira lurrean, ura tenperatura jakin batean mugi dadin lortzeko. Gure kasuan, eta ingeniaritza geotermikoko testak eta kalkuluak egin ondoren, 44 zulo egin genituen 105 metroko sakoneran.

Udan zehar, eraikina hoztu egiten da, energia geotermikoa erabilita eta horretarako bi bero punpa erabiltzen dira, 200 KW dituztenak eta gas hozgarria erabiltzen dutenak uraren tenperatura jaisteko eta eraikina hotzitzeko.

Neguan, berokuntzak behar duen energia-ekarpen osagarria lortzeko, bertako pinu-zurezko ezpalekin elikatzen den biomasako galdara bat erabiltzen da. Horren guztiaren helburua ez kutsatzea da: ezpalek ez dute hondakinik eta bernizik, errautsa puntu berdeetan birziklatzen da, eta galdararen ke-irteerak partikula-dekantagailu bat dauka, hondakinak airera kanpora ez daitezen.

Sede central LABORAL Kutxa

Eraikinaren kanpoaldean ez ezik, barnealdean ere erabaki guztiak energia aurrezteko asmoz hartu dira. Argi fluoreszenteen ordez, gehienez 34 kw kontsumitzen duten luminariak jarri ditugu. Argi horiek une bakoitzean beharrezkoa den argia emateko autoerregulatzen dira, behar baino gehiago ez gastatzeko. Gainera, isolamendu termikoa hobea da, eta energia askoz merkeago sortzen du. Horrela, beraz, erreformak aurrezpen handia ekarri du, ingurumenaren mesederako.

Lanaren emaitza ingurumen-mugarri bat izan da: A kalifikazioa

Lanak eman ditu. Baina 2015eko udazkenean proiektu gisa hasi zena eta hurrengo bi urteetan luzatu zena arrakasta handia izan da azkenean. Gure egoitza nagusiak A kalifikazioa du gaur egun, eta hori ia utopia da energia-efizientziaren eremuan. Aitzindariak izan gara finantza-sektorean gure egoitza nagusiko eraikinetarako Ingurumen Kudeaketako Sistemarekin. Sistema horrek ISO 14001: 2015 Arauari jarraitzen dio, eta AENOR erakundeak ziurtatu du.

Eragozpenak ere izan dira, jakina. Izan ere, eraikinetik alde egin gabe egin da dena, eta bazkideek leku batetik bestera ibili behar izan dute. Hortaz, mantentze eta garbiketako taldeak ahalegin handia egin behar izan du, eta lan-segurtasunari lotutako alderdi guztietan arreta handiz jokatu behar izan du (beroa eta hotza kontrolatzeko eta zaratak, hautsaren eta hondakinak kudeatzeko).

Pertsona horiei guztiei, proiektuko arduradunei eta proiektuan parte hartu dutenei eskerrak eman nahi dizkiegu ingurumen-politikan aurrera egiteko eta gure ingurunea hobetzeko egin dutenagatik.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Jasangarritasuna