Honelakoak dira LABORAL Kutxaren bulegoak
2015-06-22
Honelakoak dira LABORAL Kutxaren bulegoak
Lehenengo bulegoa Arrasaten (Gipuzkoa) zabaldu genuen, duela 50 urte baino gehiago. Errotulu argitsua zuen, baina ezin zen automatikoki itzali eta piztu; horrela, igandeetan, dantzaldiaren ostean, bazkide batek joan behar izaten zuen itzaltzera. Ordutik, gure bulegoak asko aldatu dira, gure bezeroei ahalik eta zerbitzu onena emate aldera. Gakoak, betidanik gure bereizgarri izan direnak, hurbileko harremana, kalitatezko zerbitzua eta profesionaltasuna dira. Guretzat, bezeroekiko konpromisoa gure DNAren osagaietako bat da; izan ere, LABORAL Kutxako langileok entitateko bazkideak gara.
Zerk bereizten gaitu?
Erabakiak modu demokratikoan eta arduratsuan hartzen ditugu, gure mozkinak gizarteari itzultzen dizkiogu, gure ingurunea hobetzen inplikatzen gara… gauza askok bereizten dute LABORAL Kutxa beste finantza-erakundeetatik, bai antolaketan eta baita funtzionamenduan ere. Kreditu- eta lan-kooperatiba garenez, ezin zen bestela izan. Hain zuzen ere ezberdinak garelako, badakigu bezero bakoitza ere ezberdina dela, nork bere ezaugarriak eta beharrak dituela.
Horregatik, bezero bakoitzarengana modu berezian hurbildu nahi dugunez, eredu orokorreko finantza-erakundeetatik urrundu nahi izan dugu, langile guztiek lan berdina egiten eta mundu guztiari arreta berdina ematen dioten horietatik. Adituek eskaintzen duten arreta da gure bulegoen oinarria. Helburua: bulego bakoitzean negozio-adar jakin bateko adituak eskain diezazula arreta, banku-negoziokoak edo aseguru-negoziokoak. Bezeroak hurbiltasunez eta ahalik eta kalitate handieneko harremanen bidez gestionatuko dituenak.
Zer aurkituko dugu bulego bakoitzean?Kutxako gestorea: Online Bankak gorakada izan badu ere, eta kutxazain automatikoek askotariko zerbitzua eskaini arren, leihatilako eragiketak gure arretaren alde garrantzitsua dira oraindik ere. Eskudirutan egindako sarrerak, ordainagiriak ordaintzea, txekeak… lan horiek guztiak kutxako gestoreek egiten dituzte.
Banka pertsonaleko gestorea: Gure bulegoetan, bezero jakin batzuen arretaz arduratzen diren adituak ditugu. Entitatearekin lotura estua izanik, aurrezteko ahalmena duten eta/edo aurrezkiak eskura dituzten bezeroak dira horiek. Euren gestore pertsonala dute, euren zorro osoa kudeatzen duena eta arreta espezializatua eskaintzen diena. Izen-abizenekin. Gainera, banka pertsonaleko gestoreek era guztietako bezeroei eskain diezaiekete arreta, euren beharrak edozein direla ere: lehen automobila erosteko aurrezten ari den gaztea, seme-alaben heziketarako dirua gordetzeko modua jakin nahi duen bikotea…
Pro gestorea: Gure bezero autonomo edo profesionalek euren produktu- eta zerbitzu-lerro propioa dute eskura, eta noski, horren barruan dago euren gestore espezialisten arreta jasotzea ere. Gestore espezialistek inork baino hobeto argituko dizkiete bezeroei negozioen eta ekonomiaren finantzaketari eta gestioari buruzko zalantzak. Gaztenpresa Fundazioarekin proiektu bati ekiten dioten bezeroen kasuan, esaterako, Pro gestorea izango da haien konfiantzazko pertsona, proiektu osoan zehar lagun izango dutena.
Aseguruetako gestore espezializatua: Beste finantza-erakundeetan ez bezala, LABORAL Kutxan aseguruak sortu ere egiten ditugu, merkaturatzeaz gain. Lehenago ere hitz egin dugu eredu horri buruz; horri esker, aseguruak gure bezeroen beharren arabera egin ditzakegu. Gainera, Lagun Aro Aseguruetako merkataritza-sarea gure bulegoetan txertatu dugunez, bezeroak bere bulegoan hitz egin dezake aseguru-espezialistarekin, eta bertan gestiona dezake istripu-partea, aldaketak egin polizan, edo ehorzketa-asegurua kontratatu. Hori da gure Bankaseguruen eredua, eta horri esker, Bankako eta Aseguruetako profesionalek gestiona ditzakete gure bezeroek finantzetan edo aseguruetan dituzten beharrak.
Bulegoko zuzendaria: Sukurtsalaz arduratzen den eta talde osoa koordinatzen duen pertsona da. LABORAL Kutxaren bezeroak diren enpresa ertain eta txikien premiak gestionatzeaz arduratzen da. Haren zorroaren barnean, Premium Bankako bezeroak ere sartzen dira; horiek Premium Gestore bat dute gainera, eta haren sukurtsalean biltzen dira beren aurrezki- eta inbertsio-premiei erantzuteko helburuarekin.
Adituen araberako bereizketa horri esker, gure bezeroei ahalik eta arretarik egokiena eskaintzen zaie, baina horrek ez du esan nahi gestoreek edozein gertakariri erantzuteko banka-ezagutzarik ez dutenik. Banka pertsonaleko gestore bat kutxako gertakari jakin batez ardura daiteke eta Pro gestore batek bezero partikular bati arreta eskain diezaioke eta, aldi berean, sukurtsaleko zuzendari batek hipoteka baten inguruan galdetu duen pertsona bati edo erakundearekin hertsiki loturik dagoen bezero bati erantzun diezaioke.
Enpresentzako bulegoak: LABORAL Kutxa inguruko enpresei zerbitzua emateko sortu zen, eta urteetan ari da haien beharrei erantzuten. Gaur egun enpresetan espezializatutako bulegoak eta Banka Korporatiboko zentroak ere baditu, LABORAL Kutxako bezero diren enpresa handiei zerbitzua eskaintzen dietenak.
Horrelakoak dira, gaingiroki azalduta, LABORAL Kutxaren bulegoak. Adituak dituzte oinarri, bezeroarengana bideratuta daude eta arretaren kalitatea dute xede. Nahi al duzu hurbiltzea eta zuk zeuk ikustea? Eskura duzu gure bulegoen bilatzailea. Zain gaituzu!
Zein da zure erreakzioa?