Ibilgailuen ingurumen-bereizgarri berria

Ibilgailuen ingurumen-bereizgarri berria

6 min.

Ibilgailuen ingurumen-bereizgarri berria

Urte berriarekin batera, DGTk zenbait aldaketa egin dizkio trafikoari buruzko legeriari, “ingurumen-bereizgarria” deitutakoa indarrean hasi baita. Lehenik eta behin, ibilgailuak energia-eraginkortasunaren arabera sailkatzeko modu bat da ingurumen-bereizgarria, ingurumenean duten inpaktua kontuan hartuta.

Neurri horren helburua da ingurumena gehien errespetatzen duten ibilgailuak positiboki diskriminatzea eta tresna eraginkorra izatea udal-politiken zerbitzura, bai kutsadura handiko kasuetan trafikoa murrizten dutenak, bai teknologia berriak sustatzen dituztenak zerga-onuren bidez edo mugikortasunari eta ingurumenari lotutako onuren bidez. Azken urteotan, zenbait hiritan sistema hori erabiltzen ari dira jada kutsadura handiko egunetan trafikoa murrizteko, eta bereizgarri hori ez duten ibilgailuei debekatu egin zaie zirkulazioa.

Ingurumen-bereizgarria

Zure ibilgailuak ingurumen-bereizgarriren bat eskuratzeko eskubidea ematen duten baldintzak betetzen ote dituen jakiteko, sartu matrikula DGTren bilatzailean eta sakatu "Kontsultatu" botoia. Hala, dituen ezaugarrien arabera ibilgailuari zer ingurumen-etiketa dagokion agertuko zaizu, edo etiketa hori zergatik ezin duen izan jakinaraziko zaizu.

Hori egiaztatu ondoren, hainbat bulego dituzu ingurumen-bereizgarriak eskuratzeko edo erosteko:

Pegatina bat da bereizgarri hori, eta 97 mm-ko diametroa du ibilgailuetan eta furgonetetan jarri behar denak eta 87 mm-koa, berriz, motozikletetan jarri behar denak. Lau bereizgarri-mota daude ibilgailuek eragin dezaketen kutsaduraren arabera:

  1. Zero igorpenen bereizgarria (urdina):
  • Ibilgailu elektriko bateriadunak (IEB).
  • Autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoak (AHIE).
  • Ibilgailu elektriko hibrido entxufagarriak (IEHE), gutxienez 40 kilometroko autonomiarekin.
  • Erregai piladun ibilgailuak.
  1. Eco bereizgarria (berdea eta urdina):
  • Ibilgailu hibrido entxufagarriak, 40 kilometro baino gutxiagoko autonomia dutenak.
  • Entxufatu ezin diren ibilgailu hibridoak (HEV).
  • Gas natural bidezko ibilgailuak.
  • Gas natural (GNC eta GNL) edo petrolio gas likidotu (GLP) bidezko ibilgailuak.
  1. C bereizgarria (berdea):
  • Gasolinako turismoak eta furgoneta arinak, 2006ko urtarriletik aurrera matrikulatuak.
  • Diesel turismoak eta furgoneta arinak, 2014tik aurrera matrikulatuak.
  • 8 eserleku baino gehiagoko ibilgailuak eta ibilgailu astunak, gasolina edo diesel bidezkoak, 2014tik aurrera matrikulatuak

Gasolinako ibilgailuek Euro 4, 5 eta 6 arauak bete behar dituzte, diesel bidezkoek, berriz, Euro 6 araua.

  1. B bereizgarria (horia):
  • Gasolinako turismoak eta furgoneta arinak, 2000ko urtarriletik aurrera matrikulatuak.
  • Diesel turismoak eta furgoneta arinak, 2006ko urtarriletik aurrera matrikulatuak.
  • 8 eserleku baino gehiagoko ibilgailuak eta ibilgailu astunak, gasolina edo diesel bidezkoak, 2005etik aurrera matrikulatuak.
  • Gasolinako ibilgailuek Euro 3 araua bete behar dute, diesel bidezkoek, berriz, Euro 4 eta 5 arauak.

Komeni da aldaketa horien jakinaren gainean egotea, isunak eta zehapenak saihesteko. Eta gogoan izan, behar izanez gero, LABORAL Kutxak lagun diezazuke zure autoa finantzatzen eta aseguratzen.


Zein da zure erreakzioa?