I+G proiektuentzako laguntzak Nafarroan. Zure enpresak laguntza horiek eska ditzake?

I+G proiektuentzako laguntzak Nafarroan. Zure enpresak laguntza horiek eska ditzake?

2 min.

I+G proiektuentzako laguntzak Nafarroan. Zure enpresak laguntza horiek eska ditzake?

Nafarroan I+G proiektuentzako laguntzak eskatu nahi dituzten enpresentzat eskaera aurkezteko epea ireki da. Laguntza horien bitartez, I+G arloko jarduerekin harreman zuzena duten gastuak diruz laguntzen dira; hala nola, langileak, materialak, ekipoen amortizazioa eta kanpoko lankidetzak.

Deialdi berriaren bidez, Nafarroako Gobernuak eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak  (FEDER) ezagutza zientifikoa eta teknologikoa sortzea, balioztatzea eta aplikatzea bultzatu nahi dute, Nafarroako enpresei balio handiagoa emate aldera. Deialdiaren helburua da zentro teknologikoetako eta unibertsitateetako ikerketa eta berrikuntza Estrategian lehenetsitako sektore ekonomikoetara bideratzea eta ekonomiaren digitalizazioa eta enpresa berritzaileak sortzea indartzea.

Deialdia ikerketako eta ezagutzen hedapeneko enpresa eta erakundeentzat da, Nafarroan lanerako zentroa izan eta zentro horretan I+G jarduerak garatzen dituztenentzat. Eskaerak aurkezteko epea 2018ko otsailaren 22an amaituko da.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak:

Laguntzaren helburu izango dira "industria-ikerketako" eta "garapen esperimentaleko" proiektuak.

Hauek dira diru-laguntza izan dezaketen proiektuen modalitateak:

  • Banako proiektua. Enpresa bakar batek egiten badu.
  • Enpresen arteko lankidetza-proiektua.
  • Ezagutza zabaltzeko proiektua. Enpresa baten edo hainbaten eta ikerketako eta ezagutzaren hedapeneko erakunde baten edo hainbaten artean egindakoa. Enpresa eta erakunde horiek Nafarroan kokatutakoak izango dira.
Proiektuak gauzatzeko epea:

Proiektuak gauzatzeko urterokotasunen iraupena ondorengoa izango da:

  • Lehen urtea: proiektuaren hasiera-egunetik 2018ko abenduaren 31ra bitarte gauzatutako jarduerak sartuko dira.
  • Bigarren urtea: 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera eta proiektua amaitu egunera bitarte eta, gehienez, 2019ko abenduaren 31ra bitarte, gauzatutako jarduerak sartuko dira.
Zenbatekoa:
  • Laguntzaren zenbatekoa proiektuaren balorazioan lortutako puntuazioarekiko proportzionala izango da, eta kontuan hartuko dira onartutako aurrekontuaren %10 eta %80 artean dauden laguntzaren gehieneko zenbatekoak, enpresaren tamainaren eta proiektuaren modalitatearen eta kalifikazioaren arabera.
  • Onuradun eta proiektuaren modalitate bakoitzeko laguntza gehienez 200.000 eurokoa izango da.
  • Enpresen arteko lankidetzako eta ezagutzaren transferentziako proiektuetarako diru-laguntza gehienez 500.000 eurokoa izango da.
  • Laguntzak bateragarriak dira beste diru-laguntzekin.
Ayudas i_D_banca para Empresas

Laguntza horietarako aukera duen enpresa zaren jakin nahi baduzu edo zure enpresak lor ditzakeen bestelako laguntza publikoen inguruko informazioa jaso nahi baduzu, jakizu LABORAL Kutxak eta Partners Global Funding erakundeak lankidetza-akordioa sinatu dutela  erreminta praktikoa eskaintzeko, zure enpresara egokitzen diren laguntzen instrumentu publiko ezberdinak identifikatzen.

Inprimaki hau betez gero, adituen talde batek, doako kontsultaren bitartez, zure enpresak eska ditzakeen pizgarri eta laguntza publiko guztien inguruko informazio zabala emango dizu. Inprimakia bete eta berehala jarriko gara zurekin harremanetan, horren inguruan behar bezala aholkatzearren.

 


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Finantza kudeaketa