Independentzia gehiago lortzea da ekintzaileek ideia bati ekiten diotenean duten motibazio nagusia

Independentzia gehiago lortzea da ekintzaileek ideia bati ekiten diotenean duten motibazio nagusia

2 min.

Independentzia gehiago lortzea da ekintzaileek ideia bati ekiten diotenean duten motibazio nagusia

GEM España, APS 2015  ikerketaren arabera, ekintzaile gehienek aukera bat hauteman dutelako ekiten diote negozio bati (%73), eta lautik batek egiten du beharrizanagatik (%24,8):

Aukera bat ustiatzeko egin zuten ekintzaileen motibazioak: 

- Independentzia gehiagoren bila ari ziren (%55,1)- %15,9 hazi dira 2014arekin alderatuta

- Diru-sarrerak handiagotzea (%32,6)

- Egungo diru-sarrerak mantentzea (%9,1) – %7,5 egin du behera krisia hasi zenetik-

Hamarretik lauk jotzen du finantziaziora

Negozio eredua aztertzen denean, beharrezkoa da finantziazio egokia eta behar bestekoa aurkitzea. GEM Espainia ikerketaren arabera, nahiz eta ekintzaileak kontrastatua dagoen negozio eredu bat izan, ekintzaileek finantziazio iturrietara izan dezaketen sarbidea dagoen inbertsio eskariaren eta eskaintzaren araberakoa da, eta hargatik jotzen du ekintzaileak, hasiera batean behintzat, funts propioetara. 2015eko batezbestekoa 25.494 eurotakoa izan zen -4.000 eurotan egin du behera 2014arekin alderatuta. Ekintzaileen %50ek jarri zuten hazi-kapitalaren %100 eta gehien errepikatzen den funts propioekin inbertituriko kopurua 5.000 eurotakoa da. Hamarretik 4 eta 5 artekoek behar izan zituzten kanpoko funtsak negozioa martxan jarri ahal izateko.

Zenbat inbestitzen du ekintzaile bakoitzak?

- Jaiotzen ari ziren proiektuen %50ak 17.810 euro arteko inbertsioa behar zuen, batez bestekoak erakusten duen zifra baino nabarmen txikiagoa den kopurua.

- Gainontzeko %50ak 17.810 baino kopuru handiagoak izan zitezkeenak behar izan zituen.

- %20ak 50.000 euro baino gehiagoko hazi-kapitala behar izan zuen

- %10ak 100.000 euro baino gehiagoko hazi-kapitala behar izan zuen

Ekintzailearen ezaugarriak

Azken urtean ekintzailetasunari ekitekoa asmoa duten pertsonen adinak gora egin du, baina ez hargatik ekintzailetasun prozesuko etapa desberdinetan murgilduta daudenen adinak.

Zein adin dute ekintzaileek?

Batezbestekoa 39,4 urtetakoa da (Gora egin du 2 urte eta erditan 2014arekin alderatuz gero)

- Sortzen ari diren ekintzaileak: 40,1 urteko batezbestekoa

- Ekintzaile berriak: 38,8 urteko batezbestekoa

- Finkaturiko enpresariak: 47,8 urteko batezbestekoa

- Negozioa ixten duten enpresariak: 47 urteko batezbestekoa (2014ean baino urte eta erdi gehiago)

Ekintzailetasunak badu generorik?

- Gizon ekintzaileak: %59,6

- Emakume ekintzaileak: %43,8 (Portzentaje honek zertxobait gora egin du azken urteetan)

Hezkuntza maila altua da ekintzaileen artean:

- Goi mailako hezkuntza (%41,2)

- Graduondoko hezkuntza (%7,8)

2015ean jarduera utzi zuten ekintzaileen portzentajeari erreparatuz gero, %30,8k zuen goi mailako formazioa eta %3,8k graduondoko ikasketak.

Errenta gehiago, ekintzailetasun gehiago

Ekintzailetasunari ekiteko baliabide propioen beharra nahiko ohikoa denez, hasierako fasean batez ere, errenta maila garrantzitsua da:

- Goiko hereneko errentako ekintzaileak: %12,2

- Erdiko hereneko errentako ekintzaileak: %5,3

- Beheko hereneko errentako ekintzaileak: %3,6

Gogoratu LABORAL Kutxan Gaztenpresa daukagula, zure negozioaren sorreran laguntza emateko. 2015ean, programa honi esker, 402lanpostu sortu zituzten 402 enpresa berri abiatu ziren.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

ETE berritzaileak