Internet bidezko banka kontsultarako eta zure kontuen arteko eragiketak egiteko soilik

Internet bidezko banka kontsultarako eta zure kontuen arteko eragiketak egiteko soilik

2 min.

Internet bidezko banka kontsultarako eta zure kontuen arteko eragiketak egiteko soilik

Segurtasunik handiena izatea bada zure helburua, telefono- eta Internet-bidezko zerbitzu modalitate berri bat dugu zuretzat. Hari esker, kontsultak eta zeure kontuen arteko intsuldaketak egin ahal izango dituzu, baina hirugarrenei dirua bidaltzeko aukerarik izan gabe.

Banka multikanaleko zerbitzuek segurtasun-bermerik handiena eskaintzen duten arren, pertsona batzuk deseroso sentitzen dira dirua sartu edota banketxe desberdinen artean bidaltzeko erabiltzen dituztenean. Beharbada, zu pertsona horietako bat zara eta uko egin diozu gure telefono- edo Internet-bidezko zerbitzuak erabiltzeari. Edota, akaso, “kontsultak bakarrik” modalitatea baino ez duzu erabiltzen, zeure diruari buruzko informazio eguneratua izateko baina inolako eragiketarik egiteko aukerarik gabe. Aurrerantzean, ordea, bitarteko aukera bat ere baduzu: kontsultak egiteaz gain, LABORAL Kutxan dituzun kontuen arteko transferentziak egin ahal izango dituzu baina beste pertsona edo erakunde batera dirua bidaltzeko aukera blokeatuta izanik. Desblokeatu nahi izanez gero, zuk zeuk joan beharko duzu sukurtsalera hori eskatzera. Hau da, inork ezin izango du zure dirua iruzurrez erabili, baimenik gabe zeure kontuan sartuko balitz ere.

Aukera hori autonomo nahiz partikularrentzat dago erabilgarri Online Bankan, Banka Mugikorretan eta Telebankan. Lapurtuko dizuten edo beste intzidentziaren bat gerta litekeen beldur, orain arte zerbitzu horiek erabili ez badituzu, modalitate berri hori probatzera animatzen zaitugu. Gauza bera orain arte “kontsultak bakarrik” modalitatea erabiltzen bazenuen eta gurean kontu bat baino gehiago badituzu. Ez duzu faltan LABORAL Kutxako zeure kontu batetik bestera dirua bidaltzeko aukera? Erantzuna baiezkoa bada, etorri gure sukurtsal batera eta zeure zerbitzua modalitate horretara zabalduko dugu.

 Zeure neurriko Banka Multikanala

 Labur esanda: bezero bakoitzak bere etxeko ekonomia gestionatzeko modurik egokiena aurkitzea nahi dugu. Horregatik, Internet- nahiz telefono-bidezko banka erabiltzeko modu bat baino gehiago eskaintzen ditugu: “kontsultak bakarrik”, “kontsultak eta barruko eragiketak” -aipatu berri dizugun aukera berria- eta “kontsultak eta eragiketak”. Lehenengoa, zuhurrenentzat; bigarrena, segurtasunarekiko eszeptikoak izanik ere, dirua urrunetik gestionatzeari uko egin nahi ez diotenentzat; eta hirugarrena, zure diruaren gestio osoa ahalbidetzen duena, bidalketak eta transferentziak barne. Azken hori da osoena eta erosoena, eta segurtasun-berme guztiak eskaintzen ditu. Halere, esan ohi den moduan... norberari berea. Zeuk ezagutzen dituzu inork baino hobeto zeure ezaugarri eta premiak. Zeuk erabaki eta gu horretara egokituko gara.

Eta jakina, informazio gehiago nahi baduzu, zure eskura gaituzu LABORAL Kutxaren sukurtsal-sare osoan. Gainera, Banka Mutilkanaleko beste segurtasun-aukera batzuen inguruko informazioa ere eskainiko dizugu; adibidez, intsuldaketak eta sarrerak egiteko gehienezko zenbatekoak ezartzeko aukera.

Eta banka multikanaleko zerbitzuek etxeko ekonomiaren gestioa hobetzen nola lagundu ahal dizuten jakin nahi baduzu, gai hori lantzen duen post hau gomendatzen dizugu.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Teknologia