Irabazi 1.500 euro CLNet-ekin

Irabazi 1.500 euro CLNet-ekin

2 min.

Irabazi 1.500 euro CLNet-ekin

CLNeten 15. urtebetetzeaCLNetek 15 urte bete ditu eta zurekin ospatu nahi dugu. Horregatik, lehiaketa bat jarri dugu martxan. Euskadiko Kutxaren banka elektronikoko erabiltzailea bazara, 1.500 euro irabazi ahal izango dituzu, lehiaketa horretan parte hartuz.

15.aren jokoa”n hiru galderari erantzun behar diozu astero 9 astetan (urriaren 15etik abenduaren 15era). Ondo erantzuten duzun galdera bakoitzeko zure markagailuari 100 puntu gehituko dizkiogu. Gainera, erantzuteko erabilitako denboraren arabera, hobari bat jaso dezakezu. Hortaz, zenbat eta azkarrago erantzun orduan eta  irabazteko aukera handiagoak izango dituzu.

Nola parte hartu CLNeten jokoan?

Lehiaketa CLNetenParte hartzeko, lehenengo CLNeten sartu behar zara, jokoan izena emateko. Izena eman ostean, asteko lehen hiru galderei erantzun ahal izango diezu.

Astero hiru galdera berri egingo ditugu eta aurreko astekoei ezingo zaie erantzun. Hortaz, oso garrantzitsua da astero jokoan sartzea, galdera guztiei erantzuteko eta ahalik eta puntuaziorik handiena lortzeko.

Galdera bakoitzari erantzuteko gehienez 30 segundo izango dituzu. Ondo erantzuten baduzu, 100 puntu gehiago izango dituzu, gehi erantzuteko erabilitako denboraren araberako hobaria.

Hiru galderei erantzun ostean, aste horretan lorturiko puntuazioa ikusiko duzu, baita jokoan zehar izandako emaitzen laburpena ere. Gainera, parte hartzera sartzen zaren bakoitzean, zure puntuazioa ikusi ahal izango duzu, eta lehiaketako sailkapen orokorra.

Sariak

Jokoa abenduaren 15ean amaituko da eta puntu gehien dituenak 1.500 € irabaziko ditu.

Gainera, abenduaren 20an 150 pendrive zozkatuko ditugu parte hartu duten guztien artean.

Informazio gehiago nahi baduzu, lehiaketaren oinarrietan (PDF, 61 Kb) kontsulta dezakezu.

Zorte on!


Zein da zure erreakzioa?