Esaguzu zein den gure blogean gehien gustatu zaizun irudia eta sartu zozketan: 100 euro daude jokoan oparitan

Esaguzu zein den gure blogean gehien gustatu zaizun irudia eta sartu zozketan: 100 euro daude jokoan oparitan

2 min.

Esaguzu zein den gure blogean gehien gustatu zaizun irudia eta sartu zozketan: 100 euro daude jokoan oparitan

Irabazlea Jesús Angel Larrinaga Guzmán de. Zorionak!

Urteko gure lehen zozketan parte hartzeko eta 100 euroko balea irabazteko gogorik bai? Gift4You onlineko dendan trukatu ahal izango duzu modako, aisialdiko, gastronomiako edo teknologiako opariekin, besteak beste.

Hori lortzeko bidea erraz-erraza da: inprimaki honetan sartu, zure datuak idatzi eta 2017an blogean agertu diren irudien artean zein gustatu zaizun gehien esan behar diguzu. Horixe bakarrik. Aukeratu irudi bat zerrendan, eta lagun iezaguzu hobetzen, zure lehentasunen berri emanez.

LABORAL Kutxa blogean irudien eta infografien aldeko apustuari eutsi nahi diogu

Blogean esaten dena jakiteko sare sozialean jarraitzen diguzun horietakoa bazara, edota gure postak jasotzen dituen hamabostekaria jasotzen baduzu, honezkero ohartuta egongo zara: iaz gure blogean inoiz baino irudi gehiago argitaratu ziren.

Bide horri eutsi nahi diogu, gero eta eduki interesgarriagoak gero eta formatu erakargarriagoan eskaintzeko asmoz. Gauza bera infografiekin: beti egin dugu formatu horren aldeko apustua, eta 2018an areago indartzeko asmoa dugu, ohikoak ez diren edukien bitartez. Oraindik ezin dugu ezer aurreratu, baina benetan interesgarriak izatea espero dugu.

Horretarako, 90 grados estudioko buru Aitor Eguinoaren ezinbesteko laguntza jasoko dugu. Nazioarteko ospea duen infografoa da; izan ere, behin baino gehiago irabazi ditu Malofiej sariak, infografia alorrean garrantzitsuenak. Haren laguntzaz, kazetaritza eta diseinu grafikoa uztartzen jarraitzeko asmoa dugu, blog hau ahalik eta hoberena izan dadin.

Hobetzen lagundu nahi badiguzu, badakizu: aukeratu inprimakian irudietako bat eta utzi zeure datuak. Zozketan irabazle izanez gero, zurekin harremanetan jarriko gara. Eskerrik asko zure laguntzagatik eta zorte on!


Zein da zure erreakzioa?