Jarri pegatina bat zure mugikorrari eta erabili telefonoa kreditu txartel bezala
2016-02-24
Jarri pegatina bat zure mugikorrari eta erabili telefonoa kreditu txartel bezala
Zer-nolakoa izango da etorkizuna? Denok egin diogu noiz edo behin geure buruari galdera hori. Ezohikoagoa da, ostera, iraganari begirtzea eta iraganean etorkizuna nola irudikatzen genuen gogoratzea. Eta hala ere, joan den urtearen urriaren 21ean horrexetan ibili ziren milaka eta milaka pertsona. Egun horretan Back to the future pelikuletako protagonista etorkizunera iristen zen 80ko hamarkadatik aurrera jauzi eginez eta egun egokia zen orainaldi bihurtutako ustezko geroaldiari begiratzeko eta ze asmakizun lortu ditugun jakiteko, zeintzuk ez ditugun lortu eta zeintzuk egon litezkeen hortxe-hortxe iristear (tartean, Marty McFlyren patinete hegalaria). Gaur horri buruz hitz egin nahi dizugu, gure eguneroko bizitzan dauden baina etorkizunekoak diren errealitateez. Izan ere, LABORAL Kutxak zure telefono mugikorra kreditu txartel bihurtuko duen itsasgarri bat sortu du. Telefonoarekin ordaintzea. Horixe da eskura daukazun etorkizuna.Bai, bai, ondo irakurri duzu.Telefonoarekin ordaintzea diogu.Eta erraz-erraz lor dezakezu, gainera! Gure Online Bankara sartu behar duzu eta txartelak izeneko menuan aurkituko duzu itsasgarria eskatzeko aukera. Eskatu eta etxera edo lantokira bidaliko dizugu. Telefono mugikorrean itsatsi behar duzu eta contactless teknologia erabiltzen duen kobratzeko gaillu batera hurbiltzen zaren urrengoan telefonoa hurbilduta ordainduko duzu. Itsasgarriak atxikita doan txartelaren ezaugarri guztiak mantenduko ditu (baita ordainketak egiteko gehienezko kopuruak ere) eta contactless teknologiarekin bakarrik erabili ahal izango da.
Esan dizugu: telefonoarekin ordaintzea erraz-erraza da!Etorkizunekoak diruditen baina gure eguneroko jardunean erabiltzen ditugun banku zerbitzu guzti hauek bezala:
- Berehalako dirua telefonotik, tabletatik edo ordenagailutik zure kontura edo kreditura: 1980. urtea baino lehen ez zegoen LABORAL Kutxaren kutxazain automatiko bakar bat ere. Gaur egun, bi egunetan lor dezakezu kreditu bat Internetez. Edo lehenago. Esaterako, etxetresna elektriko handi bat eros dezakezu txartelean saldo nahikoa ez izan arren, zure mugikorraren bitartez zure edozein kontutatik dirua intsuldatzen baduzu. Ez duzu saltokiko finantzaketara jo beharrik izango. Mugikorra atera eta, inolako izapiderik egin gabe, hau da, sukurtsalera joan eta azalpenak eman beharrik izan gabe, Dispon kreditua lor dezakezu zure telefonoarekin. Infografia honek ezinezkoa zirudien duela oso urte gutxi.
- Hal Cash: Dirua bidali nahi diozu edonori eta edozein ordutan, eta diru hori kutxazain automatiko batean berehala jasotzeko aukera izan dezatela nahi duzu, azken horiek LABORAL Kutxako bezeroak ez izan arren? Posible da hori ere.
- Zure mugikorrarekin etxeko aseguruak gestionatzea: Etxean premiazko laguntza behar duzu? Bai, horretaz ere arduratzen gara. Gure banku eta aseguruen arteko fusioari esker, Udaleko ordainagiri bat ordaindu eta motorako poliza kontratatu ahal duzu bulego berean, eta etxera iritsi eta lurrean ura badago, kristal bat apurtu bazaizu edo giltzarik ez duzulako etxean sartu ezinik geratu bazara, zure mugikorra atera, gure aplikazioan botoi bat sakatu eta berehalako laguntzaren zain geratu behar duzu, besterik gabe.
- Errepideko laguntza LABORAL Kutxari esker: Errepidean bakarrik gelditze hori ere asko aldatu da azken urteetan. Lehen, norbait geldiarazi eta hark telefono publiko batera gerturatu behar zintuen. Orain, berriz, kotxearen barruan itxaron, LABORAL Kutxaren aplikazioa ireki eta zugandik gertuen dagoen garabia bidaltzen dizugu, geolokalizazioari esker. Ez duzu telefonorik bilatu behar, aurkibiderik topatu behar, tailerrera galdetzera joan behar, gero beste leku batera deitu eta aseguruari jakinarazi behar... ez da etorkizuna, oraina da.
- Contactless teknologia: Presaka zoaz bazkaltzera, baina ogia ahaztu zaizu. Eta tira, ogi bila joan zarenez, fruta pixka bat hartzen duzu, baita izotza ere, hori ere behar baitzenuen. Presa duzu, baita gosea ere, baina ilararik ez dagoenez, dena hartu eta minutu bat baino ez duzu behar izan dena ordaintzeko. Besteak beste, txartela ordaintzeko terminaletik gertu pasatu duzulako eta PIN zenbakia sartu beharrik izan ez duzulako. Eta orain, bazkaltzera. Gure contactless txartelekin.
Zein da zure erreakzioa?