Kontrola ezazu zure ekonomia Moneytrackin’ eta Caja Laboral Net-ekin

Kontrola ezazu zure ekonomia Moneytrackin’ eta Caja Laboral Net-ekin

2 min.

Kontrola ezazu zure ekonomia Moneytrackin’ eta Caja Laboral Net-ekin

Euskadiko Kutxa Zurekin aurkeztean esan genuenez, besteak beste,  zure ekonomiaren kontrola hobetzeko erabil ditzakezun tresnak aipatuko ditugu.  Oraingo honetan Moneytrackin' aurkezten dizugu, on line tresna doanekoa, bide ematen dizuna zure diru sarrera eta gastuak erraz kontrolatzeko, eta aurrezteko aholkuak beste batzuekin elkarbanatzeko, izenik agertu gabe.

Moneytrackin’-en zure gastu eta diru sarrera guztiak erregistra ditzakezu eta etiketak jarri ondo antolatzeko. Uneoro jakin ahal izango duzu zein den zure egoera finantzarioa eta garbi ikusiko duzu zure dirua nora doan.  Gastu jakin batek denboran izan duen bilakaera alderatu ere egin dezakezu eta gehiago edo gutxiago gastatu duzun ikusi, adibidez, argindarrean.

Moneytrackin’-ek daukan abantailarik nagusienetako bat bere alde soziala da, erabiltzaileei aukera ematen die gastuak murrizteko aholkuak elkarri emateko. Aholku hauek lotuta daude gastuei esleitutako etiketekin eta bozkatu egin daitezke eta horietaz iritzia eman daiteke.

Tresna honek dauzkan aukerak ezagutzeko modurik onena, erregistratu eta probatzea duzu. Nolanahi ere, tour bat egin dezakezu erregistratu aurretik, osagairik nagusienak zeintzuk diren jakiteko.

Inportatu Caja Laboral Net-eko mugimenduak

Gastuak Moneytrackin’-en sartu beharra nekagarri irudituko zaizu agian. Bada, baina, modu azkar eta erraz bat datu nagusiak erregistratzeko: zure kontutik gastuak inportatzea.

Nola egiten da?

  • Sar zaitez zure banku-kontuan (gure kasuan Caja Laboral Net-en) eta egin klik Moneytrackin’-en jarri gura dituzun mugimenduak dauden kontuan.
  • Aukeratu noiztik noiz arte kontsultatu nahi duzun. Euskadiko Kutxaren kasuan, zuzenean kontsulta ditzakezu mugimenduak pantailan edo zure ordenagailura jaitsi Excel edo A.E.B. 43 formatuan. Kasu honetan, gero Moneytrackin’-era eraman ahal izateko A.E.B. 43 aukeratu behar duzu.
  • Mugimenduak zure ordenagailuan gorde ostean, sartu zure Monettrackin’ kontura eta egin klik “Tablero” jartzen duen lekuan.  Taulan zaudenean, aukeratu Importar. Tras guardar los movimientos en tu ordenador, accede a tu cuenta de Moneytrackin’ y haz clic en la pestaña “Tablero”.  Una vez en el tablero, elige la opción Importar.
  • Importar-eko pantailan lau eremu izango dituzu betetzeko: Cuenta, Archivo, Formato eta Etiquetado automático.
    • Cuenta-n aukeratu Moneytrackin’-en dauzkazun zein kontutara (bat baino gehiago izan ditzakezu) inportatu nahi dituzun datuak.
    • Archivo-n aukeratu Caja Laboral Net-etik jaitsi duzun artxibategia.
    • Formato-n aukeratu Norma 43.
    • Etiquetado automático eremua aukerakoa da. Hitz konkretu bat daukaten mugimenduei etiketa bat jar diezaiekezu.Adibidez, eman dezagun Caja Laboral Net-en programatuta daukazula transferentzia periodiko bat alogera bat ordaintzeko; Moneytrackin’-eko etiketatze automatikoan hau erabaki dezakezu, hots, “transferetzia” jartzen duen guztietan “alogera” jartzea.
      Nahia dina etiketa jar ditzakezu.
  • Pantalla para importar movimientos a Moneytrackin'
  • Bukatzen duzunean egin klik Importar-en. Leiho bat zabalduko da eta jasotako mugimenduak erakutsiko ditu. Denak inporta ditzakezu edo interesatzen zaizkizunak aukeratu. Aukeratu ostean, egin berriro klik Importar-en eta mugimenduak automatikoki gehituko dira Moneytrackin'-eko zure kontura, dagozkien etiketekin.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Teknologia Inbertsio estrategiak