Kostu altuak, pertsonal kualifikaturik eza eta enpresen zorroztasuna dira Bizkaiko berrikuntzak dituen eragozpen nagusiak
2016-07-13
Kostu altuak, pertsonal kualifikaturik eza eta enpresen zorroztasuna dira Bizkaiko berrikuntzak dituen eragozpen nagusiak
“Bizkaiko berrikuntza teknologikoari buruzko inkestan” enpresa-ehunaren 2014ko datuak bildu dira, eta horixe erakutsi dute. Datu horien arabera, Bizkaiko 10 langileko edo gehiagoko enpresen %22,6ak berrikuntza teknologikoarekin loturiko jardueretan aurreko urtean baino %1,9 gutxiago gastatu zuen. Jarduera-mota horien gaineko gastua, guztira, 1.010 milioi eurokoa izan zen 2014an; hau da, enpresa bakoitzeko batez besteko gastua 783.712 eurokoa izan da.
Bizkaiko enpresek zein eremutan egin dute inbertsioa 2014. urtean:
- Enpresen %12,5ak barruko I+G-n (859.495 euro)
- %9,9ak makineria erosten (242. 292 euro)
- %7,6ak kanpoko I+G-n (457.815 euro)
- %4,5ak berrikuntza-jardueretako prestakuntzan (22.193 euro)
- %2,3ak diseinuetan eta bestelakoetan (278.619 euro)
- %1,7ak erosketetan, eskubide eta patenteetan, know how lizentzietan (83.714 euro)
- %1,3ak merkaturatzeko barneko edo kanpoko jardueretan, produktu berriak edo hobeak sartzearekin lotura zuzena dutenetan (174.666 euro).
Produktuaren edo prozesuaren berrikuntza
Bizkaian produktua edo prozesua berritzen duten enpresa-kopurua %25,4koa da, aurreko urtean baino 1,1 puntu baxuagoa. Horien barruan, Bizkaiko 10 langileko edo gehiagoko enpresek gehiago berritzen dute prozesuan (%19,2) produktuan baino (%16,8), eta %44,3ak prozesuko berrikuntza establezimenduan bertan garatu du.
Berrikuntza teknologikoaren efektuak
Bizkaiko enpresen %96,7arentzat, berrikuntza teknologikoak efektu nabarmenak ditu jarduera garatzerakoan:
- Kalitate handiagoa eskaintzen die ondasunei eta zerbitzuei (%79,5)
- Zerbitzuak ekoizteko edo emateko gaitasuna gehitzen dute (%57,9)
- Enpleguari eusten diote (%47,0) eta kualifikatua areagotzen dute (%22.1)
- Ingurumen, osasun edo segurtasun arloko araudi-baldintzak betetzen laguntzen dute (%40,2)
- Ingurumen-inpaktua gutxitzen da (%38,2)
Berrikuntza zailtzen duten faktoreak
Berrikuntza aplikatzeak onurak dakartzan arren, Bizkaiko enpresen %66,9ak 2014an zailtasunen bat aurkitu du berrikuntza-jardueran:
- Faktore ekonomikoak (%58,5): kostu altuak
- Enpresaren barruko faktoreak (%43,4) -portzentajea 2013koa baino handiagoa da-:
- Langile kualifikaturik ez
- Antolakuntza zorrotza
- Teknologiari buruzko informaziorik ez
Lankidetza-akordioak dituzten establezimenduak
Bizkaian berrikuntza jorratzen duten enpresen %34ak I+G eta berrikuntzako jarduerei buruzko lankidetza-akordioak sinatu ditu beste enpresa edo instituzio batzuekin, 2012-2014 denboraldirako. Portzentajea 2011-2013 denboraldikoa baino 2,9 puntu baxuagoa da.
Lankidetza-akordioak honako hauekin sinatu dira bereziki:
- Zentro teknologikoak (%60,7)
- Enpresako edo enpresa-multzoko bestelako establezimenduak (%49)
- Unibertsitateak eta goi-mailako irakaskuntzako beste institutuak (%48,7)
- Ekipoaren, materialen, osagaien edo softwarearen hornitzaileak (%48)
Zona geografikoak kontuan hartuta, batez ere lan egin da honako hauetan kokatutako erakundeekin edo enpresekin:
- Euskadi (%90,9)
- Espainiako gainerakoak (%51)
- Europar Batasuna (%46,5)
- Munduko gainerakoak (%12,4) -2011n baino ia erdia-
Berrikuntzaren finantzaketa publikoa
Azkenik, Bizkaian berrikuntza jorratzen duten enpresen %53,7ak berrikuntza-jardueretarako finantza-laguntza publikoa jaso du 2014. urtean, izan mailegu eran edota diru-laguntzen bitartez. Kopuru hori 2013koa baino 6,1 puntu baxuagoa da. Diru-laguntza gehien eman duten administrazioak honako hauek izan dira:
- Eusko Jaurlaritza (%69,2)
- Administrazio Zentrala (%36,5)
- Foru Aldundiak (%35,9)
Zein da zure erreakzioa?