Gestionatu zure asegurua gure Online Bankaren bitartez
2014-07-28
Gestionatu zure asegurua gure Online Bankaren bitartez
LABORAL Kutxa aldatzen ari da. Aldaketa bistakoa da dagoeneko gure web-orrialdean, orain askoz praktikoagoa eta intuitiboagoa baita, baina baita gure Online Bankaren plataforma berrituan ere. Gaur beste berritasun bat dugu zuretzat, erabilgarriak izateko gure nahiari eta noizbait aipatu dizugun aseguruak eta banka integratzeko gure modu partikularrari erantzuten diena.
Gure interneteko zerbitzua hobetu dugu, eta orain, zure banku-sukurtsalera aseguru-adituarekin hitz egitera joan ahal izateaz gain eta zure kontuak nahiz polizak gestionatzeko bulego bakar bat izateaz gain, Online Banka erabili ahal izango duzu transferentzia bat egin edo sarrailagile bati deitzeko. Eman berri dugun aurrerapauso horri esker, aplikazio bat bakarrik behar duzu ordainagiri bat helbideratzeko nahiz aseguru batean parte emateko, premiazko laguntza eskatzeko edo zauden lekutik gertuen dagoen tailerra aurkitzeko. Mugarri bat besterik ez da duela urte batzuk abiarazi genuen bide horretan, interneten ere bankaseguruen espezialista bihurtzeko helburuarekin.
2012an hasi zen guztia
Urte horretan, gure banka eta aseguruen eredu bateratua internetera zabaltzeko lehen urratsa eman genuen: aseguruen atal zehatz bat sortu genuen gure online bankan, eragiketa ugari egitea ahalbidetzen zuten edukiak eta zerbitzuak eskainiz.
- Adibidez, 2012. urtetik kontratatutako aseguruak kontsultatu eta horietako bakoitzaren informazio xehatua eskuratu daiteke (ordainagiriak, ziurtagiriak eta abar).
- Gainera, bezeroek beren ezbeharren historiara sartu eta horien parte eman ahal izango dute erosotasun osoz.
- Era berean, etxe-aseguruaren eta auto-aseguruaren prezioa kalkulatu eta horien kontratazioa amaitu ahal izango dute.
- Azkenik, sistemak edozein aseguru-ordainagiriren zordunketa-kontua aldatzeko aukera eskaintzen du.
- Gainera, telefono edo bideo-dei bidez aseguru-aditu batekin hitzordua hartzeko aukera ematen du (baita bezeroak ez ziren pertsonen kasuan ere).
- Aseguru mota desberdinei buruzko informazio xehatua eta osoa, tailer itunduak non aurkitu edo ezbeharren bat gertatuz gero zer egin jakiteko.
- Etxe-aseguruari eta auto-aseguruari dagokienez, prezioa kalkulatzeko eta kontratazioa internet bidez amaitzeko aukera.
- Aseguru mota guztiek eskaintzen dituzten estaldurak alderatzeko zerbitzua, modalitate desberdinak baloratzen laguntzeko eta premia bakoitzarentzat egokiena hautatzeko.
Online Bankan aseguru-zerbitzuak txertatzeko lehen aukera horien ondoren beste erronka batzuk etorri ziren. 2013ko martxoan, bizi-aseguruentzako eta istripu-aseguruentzako kalkulagailu bat jarri genuen web-orrialdean (erabiltzaile guztientzat) eta Online Bankan (bezeroentzat).
Eta orain, 2014ko uztailean, eduki berrietara saltoa eman dugu, eta gainera, gailu mugikorretan txertatu ditugu aplikazio bati esker, erabiltzaileei beren mugikorretik nahiz “tabletatik” eragiketa ugari egiteko aukera eskainiz. Orain zure aurrezkiak kudeatzen dituzun bezala kudeatu ahal izango duzu zure online asegurua, erosotasun eta malgutasun osoz. Orain gure interneteko zerbitzuak erabil ditzakezu garabi, sarrailagile edo beiragile baten zerbitzuak eskatzeko; istripu bat izanez gero premiazko laguntza eskatzeko; ezbehar batean alta emateko; isunak kudeatzeko; edo tailerrak eta konpontzaileak aurkitzeko.
Zalantzarik al duzu zerbitzu berri honi buruz? Galdetu eta erantzungo dizugu!
Zein da zure erreakzioa?