LABORAL Kutxa eta CEBEK elkarrekin Bizkaiko eteen lehiakortasuna bultzatzeko
2019-03-12
LABORAL Kutxa eta CEBEK elkarrekin Bizkaiko eteen lehiakortasuna bultzatzeko
LABORAL Kutxak eta CEBEK-k (Bizkaiko Enpresa Konfederazioa) lankidetza-akordioa berritu dute Bizkaiko enpresa txiki eta ertainei ekonomia eta finantza arloko prestakuntza emateko, lehiakortasunean jauzi kualitatiboa egin dezaten.
Akordioa LABORAL Kutxako Enpresen Sareko zuzendariak, Iñaki Peñak, eta Francisco J. Azpiazuk, CEBEK-eko idazkari nagusiak, sinatu dute, eta bi helburu argi ditu: bata enpresaren finantza-kudeaketa egungo zalantza-egoeretara egokitzeko ezagutzak eguneratzea, inbertsio-alorrean nahiz finantzaketan, horrela kokapen lehiakorra hobetzeko; eta, bigarrena, enpresei beren kokapen lehiakorra diagnostikatzen laguntzea eta Compyte Planaren bidez hobetzeko jarduera-plana ezartzea.
Finantza Kudeaketako Programaren barnean, enpresa-munduko gai ezberdinetan espezializatuak diren bulegoetako eta aholkularitzetako profesional adituek eta euskal kredituko pertsona espezialistek jardunaldiak eta tailerrak ematen dituzte.
Jarduerak batez ere enpresarientzat dira, eteen kudeatzailetzan aritzen direnentzat eta konpainietako organigramak osatzen dituzten departamentu ezberdinetako profesional arduradunentzat: finantza, administrazioa, diru-zaintzak, kontabilitatea, zerga-arloa, e.a.
Ekimena 2013. urtean jarri zen abian, eta, ordutik hona 1.615 pertsonak parte hartu dute programan 10etik 8,34ko asebetetze-mailarekin. “LABORAL Kutxa-CEBEK Finantza Kudeaketa Programa 2016”
Jardunaldiak:
- “2016. URTERAKO FINANTZAKETA-LERROAK ETA -AUKERAK: Elkar Bermatzeko Sozietatea, lehentasunezko finantzaketa-lerroak eta zirkulatzailearen kudeaketa”.
- “ORDAINDUGABEAK BERRESKURATZEKO KUDEAKETA PRAKTIKOA. CASH MANAGEMENT ETA DIRU-ZAINTZAREN KUDEAKETA”.
- “ENPRESEN BALORAZIOA”.
- “BALANTZEEN ANALISIA”.
- “ETORKIZUNERA BEGIRA NOLA PROIEKTATU FINANTZA-EGOERAK”.
- “FINANTZA-INSTRUMENTU KOMERTZIALAK SALMENTA ETA KOBRANTZAREN KUDEAKETA KOMERTZIALERAKO”.
- Tailerra: Sarrera. Galeren eta irabazien kontua egitea. Egoera-balantzea egitea.
- Tailerra: Finantza-egoeren analisia eta interpretazioa: teknika, eredu eta ratio ekonomiko-finantzarioak.
- Tailerra: Aurrekontuak aurrerapen-modu gisa: aurrekontu partzialak.
- Tailerra: Aurrekontu orokorrak egitea.
Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.
Zein da zure erreakzioa?