LABORAL Kutxa finantziazioak kuota erosoetan erosteko aukera emango dizu 3.500 saltoki baino gehiagotan

LABORAL Kutxa finantziazioak kuota erosoetan erosteko aukera emango dizu 3.500 saltoki baino gehiagotan

2 min.

LABORAL Kutxa finantziazioak kuota erosoetan erosteko aukera emango dizu 3.500 saltoki baino gehiagotan

Saltoki txiki eta ertainek bezeroei finantzaketa eskaini ahal izatea, eta edozein pertsonak epeka ordaindu ahal izatea, burokrazia eta tramite handirik gabe, bankuz aldatu behar izan gabe eta, gehienetan, interesik gabe. Badira urte batzuk horixe eskaintzen dugula, LABORAL Kutxaren Saltokietan Erosteko Finantzaketa Zerbitzuaren bidez. Iazko urrirako 3.700 saltokik zeukaten sistema hori, eta, hartara, saltoki baten sarreran zigilu hori ikusten duzunean zer aurkituko duzun gogorarazteko une egokia delakoan gaude.“Hartu arnasa, finantzaketa duzu hemen"Zer esan nahi dugu “hartu arnasa” horrekin? Horixe berori: arnasa hartzeko, ez kezkatzeko erosketak nola ordainduko dituzun, baldin eta saltokian zigilu hori ikusten baduzu. LABORAL Kutxako bezeroa izan ala ez, Saltokietan Erosteko Finantzaketa Zerbitzuari esker, zeure erosketa minutu gutxitan finantzatuko duzu, zeuk aukeratuko duzu hileko zein egunetan ordainduko duzun kuota, bankua aldatu behar izan gabe eta oso oinarrizko dokumentazioa aurkeztuta. Eskuarki nahikoak izaten dira NANa, helbideratzearen egiaztagiria (kobrantza egin ahal izateko) eta azken nomina, baina dagoeneko LABORAL Kutxako bezeroa bazara, NANa soilik nahikoa izan daiteke. Hementxe duzu behar duzun informazio guztia, baina ez izan zalantzarik eta galde iezaguzu zerbait jakin nahi baduzu.  Ia 13.000 onuradun urtebetean, eta horietatik 9.000 baino gehiago interesik gabe!Gure Saltokietako Erosketa Finantzaketa sistemaren arrakasta berresten dute datuek.

  • 3.700 saltokik baino gehiagok egin dute dagoeneko horren aldeko hautua.
  • Azken urtean, 13.029 eragiketa kontratatu dituzte guztira. Horietatik 9.332 % 0ko interesarekin.
  • Esan dizugu ez dela beharrezkoa LABORAL Kutxaren bezero izatea. Hona hemen horren froga: aipatu ditugun eragiketa horietatik guztietatik, 9.728 beste erakunde batean helbideratu dira.
  • Zerbitzua abian jarri zenetik, LABORAL Kutxako milioi erdi bezerok izan dute kontratatzeko aukera, NANa soilik aurkeztuz, beste inolako paperen premiarik gabe.
  • Orain arte, sistema horretan bildutako eskaeren % 93 onartu ditugu.
Saltoki txikia zara?Negozio handiagoek duten finantza-babesaren hutsunea sentitzen duzu? Horretarako, hauxe izan daiteke bilatzen duzun laguntza. Finantzaketa erraza eskainiko diezu bezeroei, paper piloa betetzen ibili behar izan gabe, eta, horrela, saltzeko ahalmena handitu ─batez ere prezio handiko salgaiak saltzen badituzu─, ordaingabeen arazoak baztertu eta bezeroak leialdu egingo dituzu. Hementxe ikus ditzakezu xehetasun guztiak, negozioetarako eta profesionalentzako zerbitzuen baitan. Bertan aurkituko dituzu, halaber, bezeroei txartel-bidez ordaintzeko aukera eta fakturen kobrantza aurreratzeko zerbitzua, besteak beste.

 


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Inbertsio estrategiak