LABORAL Kutxa laguntzaile izan du Aragoiko Gizarte Ekintzailetzako eta Gizarte Enpresentzako Sariak
2020-09-25
LABORAL Kutxa laguntzaile izan du Aragoiko Gizarte Ekintzailetzako eta Gizarte Enpresentzako Sariak
Honako hauek izan dira Aragoiko Gobernuak LABORAL Kutxaren laguntzarekin ematen dituen Aragoiko Gizarte Ekintzailetzako eta Gizarte Enpresentzako Sarien hirugarren edizio honetako irabazleak: Encantado de comerte elikagaiak aprobetxatzeko app mugikorra, eta behartsuak gizarteratzeko eta laneratzeko Kairós gizarte-kooperatiba.
Sortu berri diren ekimen ekintzaileen eginkizuna aitortzea du helburu sari horrek; izan ere, ekimen horiek beren jarduerarekin gizarte- eta ingurumen-aldaketa sustatzeko eta gizartean inpaktu positiboa eragiteko apustu egiten dute, ikuspegi berritzaile eta praktikoen bidez. Horregatik, edizio honetako epaimahaiak, COVID-19aren ekonomia-, gizarte- eta osasun-inpaktuak baldintzatuta, app mugikorraren izaera soziala, jasangarria eta ekintzailea azpimarratu nahi izan du, baita Kairós gizarte-kooperatibak kolektibo behartsuen sustapenean eta garapenean betetzen duen eginkizun soziala ere.
Finalistak
Epaimahaiak (bertan parte hartu dute Óscar Muguerza LABORAL Kutxako Enpresen Negozio Garapeneko zuzendariak eta Fernando Giménezek, erakundearen Aragoiko eta Bartzelonako arduradunak) hauek nabarmendu ditu finalista gisa: Gizarte Ekintzailetzaren kategorian, Amar Zonas Rurales elkartea eta Aldeha, bizi-ohitura osasungarriak sustatzen dituen elkartea; eta Gizarte Enpresaren kategorian, Aragoiko depresio-nahasmenduen elkartea, Diversis Korporazioa, Adislaf eta Rey Ardid Fundazioa.Prestakuntza MCCn
Erakunde irabazleek prestakuntza estrategikoko programa batean parte hartu ahal izango dute, Mondragon Korporazio Kooperatiboko Ezagutza Arloan txertatuta dagoen goi-mailako programa batean. Gainera, beren hazkunde- eta nazioartekotze-prozesuetarako laguntza estrategikoko plan batean parte hartu ahal izango dute. Sariaren bitartez, irabazleek finantzaketa-lerro bat bereganatuko dute: Gizarte Ekintzailetzaren kategorian, 25.000 eurora artekoa, eta Gizarte Enpresaren kategorian, 75.000 eurora artekoa. Dena den, inbertsioaren zenbateko osoaren % 75 erabili ahal izango dute gehienez. LABORAL Kutxa arduratuko da Europako Inbertsio Bankuak sustatzen dituen Gizarte Ekonomian Laguntzeko lerro esklusiboak emateaz.Sari-banaketa hilaren 21ean egin zen Zaragozan, COVID-19a ez kutsatzeko osasun-protokoloekin bat etorriz.
Aurreko edizioak
Sariaren lehen edizioan honako hauek izan ziren protagonistak: Pensumo aplikazioa, ekintza solidarioak eta jasangarriak saritzeko sortua; eta Apadrina un Olivo, olibadiak berreskuratzeko apustu egiten duen proiektua, bertan behera utzita dauden landa-eremuak berriz jendeztatzeko metodo gisa. Joan den urtean, berriz, honako hauek izan ziren irabazleak: Mapiser, produktuen industria-manipulazioa xede duen eta lan-merkatu arruntean sartzeko zailtasunak dituzten pertsonek osatua; eta Senderos de Teja, landa-inguruneak berriz jendeztatzeko apustu egiten duen gizarte-ekimena.
Zein da zure erreakzioa?