LABORAL Kutxa Pay: orain, zure Android mugikorrarekin ordain ditzakezu erosketak
2017-07-19
LABORAL Kutxa Pay: orain, zure Android mugikorrarekin ordain ditzakezu erosketak
Mugikorra baduzu, ordaintzeko beste modu bat duzu. Mundu guztiak ordain dezake LABORAL Kutxa Pay apparekin. Erraza, erosoa eta segurua da.
Nola has zaitezke erabiltzen?
Erabiltzen hasteko, LABORAL Kutxa Pay appa deskargatu besterik ez duzu egin behar. Dagoeneko instalatuta baduzu, azken bertsiora eguneratu beharko duzu. Sar zaitez aplikazioan zure Online Bankako erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Barruan zaudela, hautatu “Mugikor bidezko Ordainketa” eta lotu zure LABORAL Kutxako txarteletako bat zerbitzuarekin. Prest dago, ez duzu besterik egin behar. Hurrengoan, erosketak egin eta ordaintzeko orduan, desblokeatu mugikorra, hurbildu saltokiko terminalera eta kito. Hori bai, gogora ezazu zure mugikorrean NFC antena aktibatuta izan behar duzula.Abantaila ugari: erraza, erosoa eta segurua
Mugikor bidezko ordainketarekin lotuta duzun txartelaren baldintza berberekin egingo dituzu erosketak, txartelak eskaintzen dizkizun zerbitzu guztiekin (Travel Club puntuak, erosketa geroratua, aseguruak…).. Abantaila bat gehiago izango duzu: mugikor bidez ordaindu dituzun erosketa guztien berrespena jasoko duzu SMS bidez. Ikusten duzunez, erraza eta erosoa izateaz gain, sistema segurua da eta txartelarekin egindako ordainketen berme guztiak ditu. Eta, noski, erabat doakoa da.Gainera, saltokian ordaintzeko ez duzu Interneterako konexiorik behar. Izan ere, ordainketa NFC teknologiaren bidez egiten da.
Beharrezko baldintza teknikoak
- Mugikorra Android 4.4 bertsiokoa edo geroagokoa izan behar da eta NFC antenaduna
- Saltokiko terminala Contactless STa izan behar da
- Ordainketak egiteko
- Ezaugarri horiek ez dituzten mugikorrek stickerra erabil dezakete.
Zer gertatuko da mugikorra galtzen badut?
Mugikorra galtzen baduzu, beharrezkoa izango da lotutako txartela blokeatzea, eta txartel berria jasotzen duzunean berriro lotu beharko duzu Mugikor bidezko Ordainketa zerbitzura.Haatik, mugikor bidezko ordainketara lotutako txartela bada galdu edo blokeatu dena, kasu horretan ere ezingo duzu mugikor bidez ordaindu, lotutako txartela aldatu beharko duzu eta berria jasotakoan Mugikor bidezko Ordainketa sistemara lotu ahal izango duzu.
Appa, hi! Eguneratu eta hasi orain mugikorrarekin ordaintzen.
DENA BERDIN, DENA BERRI.
https://www.youtube.com/watch?v=rl7bNR7TU3UZein da zure erreakzioa?