LABORAL Kutxak 50 milioi euro jarriko ditu ekonomia sozialeko enpresen proiektuetarako

LABORAL Kutxak 50 milioi euro jarriko ditu ekonomia sozialeko enpresen proiektuetarako

1 min.

LABORAL Kutxak 50 milioi euro jarriko ditu ekonomia sozialeko enpresen proiektuetarako

Enpresek sustatutako inpaktu sozial positiboko proiektuentzat maileguak eta kreditu kontuak ematea erraztea da Finantzaketaren EaSI Social lerro berriaren helburua. Era horretan, LABORAL Kutxak konpromisoa hartu du sinatutako zenbateko osoa emateko; hau da, 50 milioi euro, 30 hilabeteko epean.

EaSI Social ekonomia sozialerako dagoen finantzaketa-lerro handiena da, eta Europar Batasunak finantzaturiko Enplegurako eta Berrikuntza Sozialerako Programaren (EaSI) barneko bermean oinarritzen da.

Norentzat da:

Kooperatibak, lan-sozietateak, arrantza-kofradiak, mutualitateak, gizarteratzeko enpresak, enplegurako zentro bereziak eta jarduera ekonomikoa gauzatzen duten fundazioak edo elkarteak.

- Lau jarduera-mota:

1.- Gizarteratzea: zenbait alderdi neurtuko dira; hala nola, gaitasuna desberdinak dituzten edo baztertze-arriskuan aurkitzen diren zenbat pertsona kontratatu diren.

2.- Osasuna

3.- Jakintza eta irakaskuntza: ikasitako ikasle-kopurua bezalako datuak neurtuko dira.

4.- Industria, produkzio, nekazaritza eta beste zerbitzu batzuetako enpresak: fakturazioaren bilakaera neurtuko da.

4 ataletan, sortutako enplegu egonkorren kopurua eta lortutako kalitate-ziurtagiriak neurtuko dira.

- Laguntzen zenbatekoa: hitzarmen berriaren bidez egindako eragiketen zenbatekoak gehienez 500.000 €-koak izango dira eskatutako enpresa bakoitzeko. - Itzultzeko gehieneko epea: 10 urtekoa maileguentzat eta 3 urtekoa kreditu-kontuentzat. Laguntzen baldintzak: - Ez dira hipoteka-bermeak eskatuko, eta erabat kanpoan geratuko dira berriz finantzatzeko eragiketak.

- Finantzaketa-lerro berriaren hartzaileek salmenta-bolumenak eta balantzeko aktiboak ziurtatu beharko dituzte, hots, 30 milioi eurotik beherakoak. LABORAL Kutxak ekonomia soziala bultzatzen du

Enpresa sozialei zuzendutako EaSI bermea Laboral Kutxaren eta Inbertsioen Europako Funtsaren (IEF) arteko laugarren lankidetza da, Progress Microfinance (2013), EaSI Microfinance (2015) eta InnovFin (2016) ondoren; beraz, Laboral Kutxak euskal eteak sortzearekin eta garatzearekin eta lurraldearen garapen orokorrerako eskaintzen duen laguntzarekin duen konpromisoa erakusten du.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Kooperatibismoa Finantza kudeaketa