LABORAL Kutxak bere bezeroen, enpresen, berdintasunaren eta ingurumenaren alde egiten jarraitzen du

LABORAL Kutxak bere bezeroen, enpresen, berdintasunaren eta ingurumenaren alde egiten jarraitzen du

8 min.

LABORAL Kutxak bere bezeroen, enpresen, berdintasunaren eta ingurumenaren alde egiten jarraitzen du

Ziurgabetasun sanitario eta soziopolitiko handia dagoen garai hauetan, inoiz baino beharrezkoagoa da interes komunari, eta ez norbanakoaren interesari, lehentasuna ematen dioten balioen alde egitea. LABORAL Kutxak badu banka egiteko beste modu bat, elkarlanean eta gure gizartearekiko konpromisoan oinarritua. Gure helburua da bezero bakoitza gustura egotea, eta gure inguruan aberastasuna eta enplegua sortzea. Erabakiak modu parte-hartzailean hartzera eta gure irabaziak gizartean berrinbertitzera eramaten gaitu horrek.

Joan den urtean, krisiaren ondorioak arintzen lagundu zuen LABORAL Kutxak, gure inguruko enpresei laguntzeko 715 milioi euroko hitzarmenari esker. Administrazio-organo gorenean ere erabateko parekotasunera mantendu dugu, eta CO2 isurketak % 83 murriztea lortu dugu. Hori guztia sektoreko batez bestekoaren gainetik eutsiz gure zerbitzuen kalitateari eta gure lidergoari.

Enpresei, negozioei eta ekintzaileei laguntzea

LABORAL Kutxaren lan sozialeko Gaztenpresa Fundazioaren bidez, 278 negozio eta enpresa sortzen lagundu dugu, eta enpresa horiek 547 lanpostu sortu dituzte. Helburua da ekimen eta proiektu ekintzaileei laguntzea enplegua sortzen eta finkatzen lagunduko duten ekintzak gara ditzaten.

Berdintasunaren aldeko apustua

LABORAL Kutxarentzat berdintasuna lehentasunetako bat da 1997az geroztik, eta gaur egun bere 4. plana zabaltzen ari da. Administrazio-organo gorenean erabateko parekotasuna lortu ondoren, orain soldaten arteko aldea murriztea dugu helburu. Erantzukizun handiko lanpostuetan emakumeen presentzia handitzean, % 12,2ra jaitsi da batez besteko lan-indizearen aldea, eta estatuan, berriz, batezbestekoa % 29,3koa da. Horrek ez du esan nahi lan guztia egina dagoenik, oraindik lan handia dugu egiteko. Erakundeko bazkideei dagokienez, hobeto doa, emakumeen ehunekoa gizonena baino handiagoa baita: % 51,86.

Gizartearekiko konpromisoa

Mozkinak banatzeari dagokionez, LABORAL Kutxak honela banatzen ditu:

  • % 25 gizarteari: Funts horiekin era guztietako proiektuak finantzatzen dira: kooperatiboak, kulturalak, kirolekoak, prestakuntzakoak, ikerketakoak…
  • Beste % 25 bazkideen artean banatzen da, kapital gisa.
  • Gainerako % 50 erreserbetara bideratzen da, kooperatibaren etorkizuna eta kaudimena ziurtatzeko.

Gainera, gizartearekin arduratsuak diren produktuak sustatzen ditugu GKE-ei laguntzeko:

  • Affinity txartelak: 48.924 euro Medicus Mundi, Caritas eta Ikastolen Elkartarentzat.
  • LK Konpromiso inbertsio-funtsa: 143.404,86 euro. Inbertitzean, ingurumen-irizpideak, irizpide sozialak eta gobernantza korporatibo onekoak aplikatzen ditugu. Era berean, Medicus Mundiri, Mundukideri eta/edo Caritasi ematen diegu kudeaketa-komisioaren zati bat .

Bezeroei arreta ona ematea ere lehentasunezkoa da LABORAL Kutxarentzat, eta, horretarako, bezeroen kontsumo-ohituretara egokitu behar du, haien finantzak eta aseguruak errazago kudeatzeko. Hori dela eta, kanal anitzeko estrategiak bulegoa eta harreman pertsonala mantentzen ditu harremanetarako bide nagusi gisa.

2021ean, nabarmen ugaritu ziren jasotako deiak (331.077) eta egindakoak (42.043), aurreko urtearekin alderatuta. WhatsAppeko mezuak antzeko kopuruetan mantendu dira (49.438), eta 2020. urtearen amaieran abian jarritako online bankaren txat-zerbitzu berriak 44.136 eragiketa izan ditu. Zibererasoak eta lapurretak gertatzeko arriskua gero eta handiagoa denez, bikoiztu egin da txartelen iruzurragatiko alerta-zerbitzua, 18.388 eskaera egin baitira.

Jasangarritasunaren aldeko apustua

2021ean, LABORAL Kutxak jasangarritasuna bere estrategiaren elementu nagusi bihurtzeko apustua indartu du. Horretarako, ekimen hauek jarri ditu abian:

  • Finantza jasangarrien estrategia, estrategia hori ezartzeko ibilbide-orria eta aurrera eramateko barne-gobernantza definitzea.
  • Nazio Batuen Banku-jarduera Arduratsuaren Printzipioak ezartzea; haien sortzaile sinatzaile izan baitzen LABORAL Kutxa.
  • Jarduera jasangarrien taxonomia ezartzea.
  • LABORAL Kutxa Taldearen Jasangarritasun Politika idaztea.

Ingurumenarekiko kezka

2021ean 20 urte bete ziren LABORAL Kutxak ISO 14001 ingurumen-ziurtagiria lortu zuenetik. 2001az geroztik eutsi diogu ingurumena zaintzea eta jardueraren zuzeneko eragina murriztea bermatzen duen ziurtagiri horri. Ingurumen-jasangarritasunarekiko kezka hori maila globalean areagotu egin da azken urteotan, eta hainbat modutan lagundu dugu eredu bidezkoagoa eta jasangarriagoa lortzeko bidean. Izan ere, Lehen txostena Task Force on Climate-related Financial Disclosures (TCFD) delakoaren gomendioei jarraituz. Txosten horretan, erakundeak aurre egin beharreko arrisku klimatikoak zein diren eta arrisku horiei nola aurre egin behar zaien adierazten da.

Azken bosturtekoan, LABORAL Kutxak % 80 murriztu ditu CO2 emisioak. Aurreko urtearekin alderatuta 2021ean pixka bat gora egin zuen arren, pandemiaren ondoren mugikortasuna berreskuratu delako gertatu da hori. Karbono-aztarna murrizten ari da, eta gaur egun 1.154 tona CO2 inguruan dabil energia berriztagarriak erabiltzeari esker. Elektrizitatearen kontsumoa jaitsi egin da aurreko urtearekin alderatuta: 11.432.660 Kw/h.

Fiskalitatea

LABORAL Kutxa Taldeak bere zerga-betebeharrak betetzen ditu bere jarduera garatzen duen lurraldeetan, eta, horrela, zerbitzu publikoei eusten eta gizarteak aurrera egiten laguntzen du. Zergei dagokienez, 2021ean 33,8 milioi euro eman dizkie administrazio publikoei.

Ondorioa

LABORAL Kutxaren oinarrizko zutabeak betikoak dira: pertsonak, enpresak, berdintasuna eta ingurumena. Gaur egun, 280 bulego ditugu Estatu osoan 1.126.421 bezerori zerbitzua emateko, eta 28.563 milioi euroko aktiboa sortzen dute. Hori guztia ezinezkoa litzateke gure langileak ez bagenitu.

Lanean jarraituko dugu LABORAL Kutxa kaudimen handieneko banketxea eta gure inguruan aberastasuna eta ongizatea sortzeko aktiboa izan dadin.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Kooperatibismoa