LABORAL Kutxak bizikleta eta patinete elektrikoei buruzko araudi berrira egokitu ditu bere aseguruak

LABORAL Kutxak bizikleta eta patinete elektrikoei buruzko araudi berrira egokitu ditu bere aseguruak

2 min.

LABORAL Kutxak bizikleta eta patinete elektrikoei buruzko araudi berrira egokitu ditu bere aseguruak

Hirian bizikleta edo patinete elektrikoa hartzen duzun bakoitzean, kontu handiz ibili eta beharrezko neurriak hartu beharko dituzu segurtasunez zirkulatzeko. Horrek esan nahi du kaskoa eta beste babes batzuk erabiltzeaz gain, ibilbide laburrak egiteko ere, zure asegurua egunean izan behar duzula, lasaitasun osoz ibili ahal izateko. Baina zer aseguru mota kontratatu behar duzun jakin aurretik, Ibilgailuen Araudi Orokor berria izan behar duzu gogoan, urtarrilaren 2an indarrean sartu dena. Arau berri horrek hirutan eguneratzen eta sailkatzen ditu patineteak, bizikleta elektrikoak eta mota horretako gainerako ibilgailuak:

  • Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak (MPI). Gurpil batekoak edo bikoak dira, plaza bakarra dute, motor elektrikoek bakarrik higiarazten dituzte eta orduko 6 eta 25 km arteko abiadura har dezakete. Horiek erabiltzeko ez da administrazio-baimenik behar, baina Trafikoko Zuzendaritza Nagusia eskuliburu bat prestatzen ari da, horiek bete beharko dituzten ezaugarri teknikoak jasotzeko. Zirkulazio-ziurtagiria nahitaezkoa izango da gidaliburu hori onartu eta bi urtera.
  • Pedalei eragiteko laguntza duen bizikleta. Motor elektrikoa duten bizikletak dira, gehienez ere 25 km/h-ko abiadura har dezaketenak.
  • Bizikleta motordunak. Kategoria honetan sartzen dira 25 km/h-tik gorako abiadura gainditzen duten bizikleta elektrikoak, 45 km/h-ko abiadura har dezaketenak. Ibilgailu horietako bat baduzu, kontuan izan behar duzu araudi berriak ziklomotorrekin parekatzen dituela, eta horrek zenbait betebehar sortzen dituela matrikulazioari (matrikula eraman behar da) eta aseguruei dagokienez.

Zure patinetea edo bizikleta elektrikoa zein taldetan dagoen identifikatu ondoren, zure beharretara zein aseguru-mota egokitzen den egiaztatzeko unea da. Estaldura egokia eskaini ahal izateko, LABORAL Kutxan ibilgailuen sailkapen berri horretara egokitu ditugu gure aseguruak:

  • 25 eta 45 km/h arteko gehieneko abiadura hartzen duten bizikleta elektrikoak, hau da, bizikleta motordunak, auto-aseguru batekin asegura ditzakegu.
  • 25 km/h-ko abiadura gainditzen ez duen bizikleta elektriko edo mugikortasun pertsonaleko ibilgailu bat (patinete elektrikoa) baduzu, honela asegura dezakezu:
    • Zure etxe-aseguruaren erantzukizun zibileko estalduran sartuta; horrek 60.000 eurora arteko kalteak estaliko dizkizu.
    • Estaldura handiagoa nahi baduzu, mota horretako ibilgailuei berariaz bideratutako aseguru bat kontrata dezakezu. Kasu horretan, 150.000 eurotik 600.000 eurora bitarteko estaldura aukera dezakezu.

Araudia eguneratzeaz gain, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak muga berriak ezarri ditu Zirkulazio Araudi Orokorrean, ibilgailu berriak arautzeko eta, azken batean, ezbehar kopurua murrizteko, bereziki hirietan. Oro har, berrikuntza horiek ibilgailu guztiei aplikatu beharrekoak izango dira:

  • Galtzadarako eta espaloirako plataforma bakarra duten hiri barruko bideetan, gehieneko abiadura 20 km/h-ra murriztea.
  • Errei bakarreko bideetan, zirkulazioaren noranzko bakoitzean abiadura 30 km/h-ra mugatzea.
  • Bi zirkulazio-errei edo gehiago dituzten hiri barruko bideetan, gehieneko abiadura 50 km/h-ra mugatzea.

Gainera, mugikortasun pertsonaleko ibilgailuek hiri barruko bideetan bakarrik ibili ahal izango dute, eta zirkulazioa mugatuta izango dute hiriarteko bide, hiri barruko tunel, zeharkale, autobia eta autobideetan. Mota horretako ibilgailu elektrikoen aseguru-modalitateei eta estaldurei buruzko zalantzak badituzu, jarri harremanetan LABORAL Kutxako zure bulegoarekin, zure mugikortasuna, jasangarria izateaz gain, segurua izan dadin.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua Inbertsio estrategiak