LABORAL Kutxak parte hartuko du “Euskadiko industria eta ekonomia arrakastaren eredu gisa” jardunaldian

LABORAL Kutxak parte hartuko du “Euskadiko industria eta ekonomia arrakastaren eredu gisa” jardunaldian

1 min.

LABORAL Kutxak parte hartuko du “Euskadiko industria eta ekonomia arrakastaren eredu gisa” jardunaldian

Zer du Euskadik Europako industriaren arrakastarako? Zer-nolako gakoak ditu ekonomia indartzeko? Martxoaren 26an, Bilboko Deusto Business School-ean, horren berri emango dizugu, Diario Expansionek antolatutako “Euskadiko industria eta ekonomia arrakastaren eredu gisa” topaketan parte hartuko baitugu.

Foroan, euskal industria eta ekonomiaz arituko gara eta horien gaineko analisi estrategikoa egingo dugu, sektoreko beste profesional batzuekin batera. LABORAL Kutxatik Susana Andresek, zuzendari komertzialak, parte hartuko du lehen eztabaidan, eta harekin batera honako hauek egongo dira: Mari José Aranguren, ORKESTRAko zuzendari nagusia; MODRAGONeko Kontseilu Orokorreko lehendakaria, Íñigo Ucín; eta Manuel Ambriz, Vueling-eko Network-eko zuzendaria. Horiek guztiek beren ikuspegia azalduko dute gai hauen inguruan:

  • Euskal Herriko industria eta ekonomia: lehiakortasuna eta iraunkortasuna, inbertsioa eta kalitateko enplegua sortzea.
  • Euskal Herriko industria-garapen estrategiko nagusiak eta etorkizuneko erronkak.
  • Espezializazio adimentsuko eta fabrikazio aurreratuko gakoak Euskal Herrian.
Topaketaren bigarren zatian, dagoeneko instalatutako laugarren industria-iraultza jorratuko da.  Prest ote gaude eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatzeko? Bigarren eztabaidan honako hauek hartuko dute parte: SPRI Group-eko zuzendari nagusiak, Alexander Arriolak; Industria eta Garraioko zuzendariak, Agustín J. Sáenzek; eta Carlos Alzolak, ITP Aceroko zuzendari nagusiak.  Besteak beste, gai hauetaz arituko dira:

- Lidergoa eta disrupzioa: arrakasta-estrategiak ekosistema berriak kudeatzeko (Start-upak, unibertsitateak, partner industrialak, kolaboratzaileak,…) eta aukera berriak garatzea euskal industrian eta ekonomian.

- Lankidetza eta elkarlana: 4.0 industriako itunak eta negozio-eredu berriak.

- Erronka teknologikoak: nola eman balioa berrikuntzaren bitartez.

Programa osoa deskarga dezakezu esteka honen bitartez; har ezazu parte zure tweet-ak bidalita #EUSindustriaEXP hashtagarekin.

Zuen zain izango gara!

 


Zein da zure erreakzioa?