LABORAL Kutxak wifia doan eskaintzen du Groseko hondartzan

LABORAL Kutxak wifia doan eskaintzen du Groseko hondartzan

1 min.

LABORAL Kutxak wifia doan eskaintzen du Groseko hondartzan

Gure Online Bankan zorionekoak gara, eta zerbitzu horren onurak eta erosotasuna ezagutarazi nahi ditugu. Horrexegatik, uztailaren 15etik 31ra, banda zabaleko wifi-gunea eskainiko dugu Donostiako Groseko hondartzan, doan eta guztiz irekia.

Doako wifi-gunean sartzea ezin errazagoa da: ia-ia gailu guztiekin erabil daiteke (eramangarriak, tabletak nahiz smartphoneak), eta konektatzeko, sisteman adierazitako urratsak baizik ez dira eman behar. Wifi-sare horretan ordu eta erdiko saioak egin ahal izango dira gehienez.

Banka mugikorraren erabilera gora eta gora doa, etenik gabe: azken datuen arabera, gure bezeroen % 25ek sarritan erabiltzen du entitateko Online Banka. LABORAL Kutxak ahalegin teknologiko handia egin du edozein plataforma erabilita ere zerbitzu arina eskaini ahal izateko eta bide horretan, etengabe hobetu eta gehitu ditu berrikuntzak. Izan ere, funtzionalitate berrien bidez mugikorrean minutu batean baino bizkorrago maileguak kontratatu, aseguruen polizak ikusi eta mugikorrekin bertatik parteak emateko aukera dago.

Bereziki azpimarratzekoa da azken urteetan telefono mugikorren eta tableten bidez Online Bankara sartutakoen kopuruak izan duen gorakada: urtebetean, bikoiztu egin baita. Banka Mugikorraren doako deskargen datua nabarmentzeko modukoa da: 150.000 deskargatik gora egin dira, eta LABORAL Kutxako erabiltzaile eta bezeroek 5etik 4,20ko balorazioa aitortu diote.

Agerikoa denez, Grosen uztailaren 31ra arte eskainiko dugun wifi konexioak gure Online Banka erabiltzeko baino askoz gehiagotarako balio du. Alabaina, hondartzan bertan ere zure eragiketak ahalik eta erosoen egiteko aukera duzula jakitea nahi dugu.

Hori bai, kontuz ibili zure gailuak hondarra eta ura ugari diren gune horretan erabiltzen dituzunean! Artikulu honetan azalduko dizute zer erresistentzia-maila duen zure gailuak uraren eta hondarraren aurrean.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua