LABORAL Kutxan Argitu sortu dugu, zure finantza-informazioa gailu guztietan erakusteko modu iraultzailea

LABORAL Kutxan Argitu sortu dugu, zure finantza-informazioa gailu guztietan erakusteko modu iraultzailea

2 min.

LABORAL Kutxan Argitu sortu dugu, zure finantza-informazioa gailu guztietan erakusteko modu iraultzailea

Kontuak argi eta garbi izan nahi badituzu, probatu Argitu. LABORAL Kutxaren azken berrikuntza, harrituko zaituena. Zure finantza-bizitza osoa aurkezteko modu grafikoa da, gure Online Bankara iraultza ekarri duena.

Erabiltzeko oso erraza, eskuragarria eta intuitiboa da, eta zure kontu guztiak erraz eta era ulergarrian ikusteko aukera eskainiko dizu. Zure gastuak, aurrezkiak edo maileguak, informazio guztia era grafikoan erakutsiko dizu, inoiz ikusi ez duzun moduan.

Sartu zure Online Bankara eta bilatu hontzaren itxura duen ikurra

Posizio guztiak botoiaren ondoan dago. Ikusten al duzu? Botoi horren bidez Argitun sartuko zara. Laster ondo ezagutuko duzu; izan ere, zure finantzak askoz hobeto gestionatzen lagunduko dizu. Botoia sakatuta, eskura izango dituzu grafikoak edo taulak —zuk aukeratu—, eta begiratu batean zure diru-sarrerak eta gastuak, aurrezkiak eta maileguak, ordainagiriak eta txartelen gaineko informazioa ikusiko dituzu.

Are gehiago: konparazioak egin ahal izango dituzu zure finantzen egoera hobeto ulertzeko, eta aukera izango duzu atal bakoitzari buruz informazio gehiago eskuratzeko, betiere modu grafikoan.

Zure diru-sarreren jatorria ikusiko duzu, eta non gastatzen duzun diru gehien

Adibidez: diru-sarrerak eta gastuak jasotzen dituzten grafikoen bidez berehala ikusiko duzu azken hilabeteetan dirurik aurreztu ahal izan duzun. Zure ordainketak nola banatzen diren eta zure diru-sarrerak nondik datozen.

Baina Argitu askoz gehiago ere bada. Ba al dakizu zenbat gastatzen duzun urtean gasolinatan? Eta hoteletan? Argiturekin zure txartel guztien ordainketak kontrolatu ahal izango dituzu, baita horiek aipatutako kategorien arabera sailkatu ere, hotelak, gasolina, garraioa… eta askoz ere gehiago.

Argituren funtzionalitate guztiak ezagutzeko, gaur bertan probatzen hastea da onena. Esan dizugun moduan, funtzionalitate harrigarria da benetan, eta eguneratzen jarraituko dugu. Orain ikusten duzuna bide berri baten hasiera besterik ez da. Proba ezazu Online Bankako hontza eta esaguzu zer iruditzen zaizun.

Eta zalantzarik edo galderarik baldin baduzu, badakizu hemen gaituzula, Twitterren, Facebooken edo bezeroaren arretarako gainerako kanaletan, telefonoz eta WhatsApp bidez ere bai.

Hemendik aurrera, kontuak argi!


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Teknologia Segurtasun informatikoa