LABORAL Kutxan lortu nahi ditugun Garapen Jasangarriko Helburuak, eta nola ari garen aurrera egiten

LABORAL Kutxan lortu nahi ditugun Garapen Jasangarriko Helburuak, eta nola ari garen aurrera egiten

8 min.

LABORAL Kutxan lortu nahi ditugun Garapen Jasangarriko Helburuak, eta nola ari garen aurrera egiten

Aurrerapenak egiten jarraitzen dugu gure estrategia NBEk koordinatutako jasangarritasun sozialaren eta ingurumen-jasangarritasunaren aldeko borroka globalarekin lerrokatzeko geure buruari ezarri dizkiogun 5 helburuetan.

 

Jasangarritasuna LABORAL Kutxaren indargune historikoetako bat da, eta erakundeak sortu zenetik duen konpromisoetako bat. Kreditu-kooperatiba garen aldetik, gure helburua da gizartearen aurrerapena lortzen laguntzea eta, une honetan, horretarako ezinbestekoa da klima-aldaketaren ondoriozko erronkei erantzutea, ekonomia-eredu zirkularragoa, ingurumenarekiko errespetuzkoagoa eta sozialki inklusiboagoa sortzen lagunduz.

 

LABORAL Kutxan argi dugu, azkeneko Batzar Orokorrean Txomin García erakundeko lehendakariak zioen bezala, "ez dagoela ordezko planetarik". 2030. urtera geure buruari betetzeko ezarri dizkiogun Garapen Jasangarriko bost Helburuak (GJH) gaindituta iristeko lanean jarraitzen dugu. Helburuok zein diren eta horiek betetzea lortzeko urtez urte aurrera egiten nola ari garen kontatuko dizugu.

5. GJH: Genero-desparekotasunak desagerraraziko dituen gizartea lortzea

 

Genero-berdintasuna oinarrizko giza eskubidea da, eta mundu baketsu, oparo eta jasangarria eraikitzeko funtsezko oinarrietako bat, eta oraindik asko dago egiteko arlo horretan. Munduan 200 milioi emakume eta neskatilak jasan dute klitoriaren ablazioa, eta 750 milioi emakume eta neskatila ezkondu dira 18 urte bete baino lehen. Ezkonduta dauden edo bikotekidea duten emakumeen % 52k bakarrik hartzen ditu sexu-harremanei, antikontzeptiboak erabiltzeari eta arreta medikuari buruzko erabakiak askatasunez, eta munduko bost emakume edo neskatotatik batek sexu-indarkeria edo indarkeria fisikoa jasan du azkeneko urtean bikotekide intimoarengandik.

 

  1. GJHaren helburuetako bat da emakumeen eta neskatilen aurkako diskriminazio-modu guztiak desagerraraztea mundu osoan, sexu- eta ugalketa-osasuna eta ugalketa-eskubideak jende guztiarentzat eskuragarri egon daitezen ziurtatzea, eta jardunbide kaltegarri guztiak desagerraraztea, hala nola, ezkontza behartuak, haurren ezkontzak, ezkontza goiztiarrak, eta klitoriaren ablazioa.

 

Zer ari gara egiten LABORAL Kutxan?

 

  • Emakume gehiago plantillan: Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen erakunde kolaboratzailearen ziurtagiria eskuratu zuten lehenengo erakundeetako bat izan zen LABORAL Kutxa 1997an, eta dagoeneko gizonak baino emakume gehiago gara plantillan. 2020an, 1.002 emakume eta 952 gizonezko ginen.
  • Emakume gehiago erantzukizun handiko lanpostuetan: 2016an, % 27,8koa zen erantzukizun handiko lanpostuetan zeuden emakumeen portzentajea, baina berdintasuneko eta baliabideetako gure politika aktiboei eta Ahalduntze Eskolari esker, zifra hori etengabe joan da handitzen, eta % 36,5ekoa zen 2021ean. Badakigu oraindik aurrerapen handiak egin behar ditugula arlo horretan.
  • Artezkaritza Kontseilu paritarioa duen erakunde bakarra: Espainiako estatuan jarduten dugun erakundeen artean, administrazio-organo gorenean parekidetasuna lortu duen erakunde bakarra gara. Gure Artezkaritza Kontseiluaren erdia emakumez osatuta dago, eta beste erdia gizonez; IBEX-35eko enpresen batez bestekoa, berriz, hauxe da: % 27,5 emakumeak dira, eta % 72,5 gizonak.
  • Soldata-arrakala murriztea: LABORAL Kutxan, lanpostu berean dauden pertsona guztiok dugu soldata-berdintasuna. 2016az geroztik, % 16,7tik % 12,2ra murriztu da soldata-arrakala; arrakala hori egotearen arrazoia da erantzukizun handiko lanpostuetan oraindik ere handiagoa dela gizonen presentzia. Antzinatasunaren eragina ere bada.
  • Publizitatea eta komunikazioak, babesletzak: Genero-irizpide inklusiboak kontuan hartuta egiten da gure publizitate guztia, eta generoa kezka nagusietako bat da kirol-babesletzen gure politikan; hor daude, esaterako, Lilatoia, Emakume Master Cup pilota-txapelketa eta Euskadi Txirrindularitza Fundazioaren

8. GJH: Hazkunde ekonomiko inklusibo eta jasangarria, eta denontzako enplegua eta lan duina sustatzea

 

Hazkunde ekonomiko inklusibo eta iraunkor batek aurrerapena bultza dezake, enplegu egokiak sortu eta bizitza-estandarrak hobetu.

 

2016an, munduko langileen % 61ek zuen arautu gabeko enplegua. Gizonek emakumeek baino % 12,5 irabazten dute, datuak eskuragarri dituzten 45 herrialdeetatik 40tan. Generoagatiko soldata-arrakala % 23koa da mundu mailan eta, neurririk hartu ezean, beste 68 urte beharko da soldata-berdintasuna lortzeko.

 

  1. GJHren helburuetako batzuk dira gutxien garatutako herrialdeetan barne produktu gordinaren urteko % 7ko gutxieneko hazkundeari eustea; munduko baliabideen ekoizpen eta kontsumo eraginkorra hobetzea; hazkunde ekonomikoa ingurumenaren degradaziotik bereizten saiatzea eta gatibu-lanarekin amaitzeko berehalako neurri eraginkorrak hartzea; esklabotasun-modu garaikideak eta gizakien salerosketa desagerraraztea, eta haurren lan-modu okerrenak debekatzen eta desagerrarazten direla ziurtatzea.

 

Zer ari gara egiten LABORAL Kutxan?

 

 

9. GJH: Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio jasangarria sustatzea eta berrikuntza sustatzea

 

Industria-sare jasangarria sortzeak, berrikuntzaren aldeko apustua egiteak eta azpiegiturak hobetzeak enplegua sortzen laguntzen du, aurrerapen soziala bultzatzen du eta baliabideak modu eraginkorragoan erabiltzea ahalbideratzen.

 

Hala ere, errepideak, saneamendua, energia elektrikoa eta ura baliabide eskasak dira oraindik ere garapen-bidean dauden herrialde askotan. Munduko biztanleen % 16k ez du erabilgarri banda zabal mugikorrik, eta azpiegituren arloko mugek eragina dute Afrikako herrialdeen % 40 inguruko enpresen produktibitatean.

 

  1. GJHaren helburuetako batzuk dira industriak berregituratzea, jasangarriak izan daitezen, eta konpainia txikiek eta bestelako enpresek finantza-zerbitzuak eskuratzeko duten aukera areagotzea, batez ere garapen-bidean dauden herrialdeetan.

 

Zer ari gara egiten LABORAL Kutxan?

 

  • Gure egoitza nagusian, erregai fosilekiko dugun mendekotasuna murrizten ari gara: Arrasateko gure egoitza nagusiak A kalifikazioa lortu du, biomasa- eta geotermia-instalazio berriei esker; horrela, erregai fosilak ia batere ez erabiltzea lortu dugu.
  • Aurrez aurrekoak ez diren kanal guztien erabilera areagotzen ari gara: LABORAL Kutxako gero eta bezero gehiagok erabiltzen ditu Postamail eta Bizum, baita CLNet eta Banka Mugikorra ere; 2020an, 484.068 eta 396.274 erabiltzaile izan zituzten, hurrenez hurren. Gainera, eta espero zitekeen bezala, pandemiaren eraginez mugikortasunerako eta espazio publikoak erabiltzeko jarri zituzten mugen ondorioz, WhatsApp, posta elektroniko eta txat bidezko mezu gehiago eta telefono bidezko dei gehiago izan zen; 2019an 160.000 bat izan ziren, eta 2020an 430.000 baino gehiago.
  • Gure elektrizitate guztia dator iturri berriztagarrietatik: 2020an, % 83 murriztu ditugu gure CO2 emisioak. Jaitsiera horren arrazoi nagusia da, orain, kontsumitzen dugun elektrizitate guztia iturri berriztagarrietatik datorrela.
  • % 20 paper gutxiago gastatzen dugu: Papera da erabiltzen dugun lehengai nagusia, bai publizitatean, bai bulegoan. 2020an, % 18,5 murriztu genuen paperaren kontsumoa. Murriztapen horrekin, 1.150 bat zuhaitz ez moztea eta 17 milioi litro ur baino gehiago aurreztea lortzen da.
  • Tokiko merkataritza babesten dugu: Tokiko enpresei erosten diegu behar ditugun ondasun eta zerbitzuen % 94,9. Horietatik % 45,5 gure Zerbitzu Nagusietatik 100 kilometro baino gutxiagora daude.

10. GJH: Herrialdeen arteko eta herrialde horien barruko desparekotasunak murriztea

 

Nazio Batuek diote babes soziala nabarmen handitu dela mundu osoan, baina oraindik asko dago egiteko, desparekotasunak desagerrarazteko: emakumeek gizonek baino probabilitate handiagoa dute batez besteko diru-sarreren erdiarekin baino gutxiagorekin bizi behar izateko; Lurrean behartsuena den % 20ko populazioko haurrek gainerakoek baino hiru aldiz probabilitate handiagoa dute bost urte bete baino lehen hiltzeko, eta garapen-bidean dauden herrialde gehienetan, landa-inguruneko emakumeek hiriguneetan bizi direnek baino hiru aldiz probabilitate handiagoa dute erditzerakoan hiltzeko. Desparekotasunak murriztu egin behar dira, herrialdeen barrukoak eta herrialdeen artekoak, eta LABORAL Kutxan hori lortzeko lan egiten dugu, erakunde barruan zein kanpoan.

 

 

Zer ari gara egiten LABORAL Kutxan?

 

  • Finantza-sektorean bakarra den ordainsari-politika: Erakundearen barruan, deigarria da gure ordainsari-politika, finantza-sektoreko gainerakoekiko ezberdina baita. Gehien irabazten duenaren eta plantillako batez besteko ordainsariaren arteko erlazioa 3,6koa da; IBEX 35eko enpresetan, aldiz, 123koa da batez besteko erlazioa.
  • Txartelak: 2020an, 39.488 euro bideratu genizkien Medicus Mundi eta Caritas erakundeei eta Ikastolen Elkarteari, Affinity txartelen bitartez.
  • LABORAL Kutxa Konpromiso Inbertsio-funtsa: Inbertsio-funts horren bitartez, 77.117 euro bideratu genituen 2020an ingurumen- eta gizarte-irizpideak eta gobernu korporatibo egoki bati dagozkionak aplikatzera.
  • Gure inguruneko sare sozial eta solidarioarekin kolaboratzen dugu: Lankidetza-sare benetan zabala dugu gizarte arloko eta arlo humanitarioko elkarteekin; haien jardueretan gure lankidetza eskaintzen diegu urte osoan, baita krisi humanitarioko une jakinetan ere, hala nola Ukrainan bizi duten krisian.

 

17. GJH: Garapen Jasangarrirako Mundu Aliantza suspertzea

 

GJHak mundu mailan modu irmoan elkartuta bakarrik lor daitezke, eta LABORAL Kutxan oso ezaguna dugun hitz batekin, Lankidetzarekin, alegia.

 

Laguntza-mailak, baina, murrizten ari dira, eta badaude garapenerako finantzazioa handitzeko konpromisoa errespetatu ez duten herrialde emaileak. 2020an, COVID-19aren pandemiak Depresio Handitik bizi izan den atzeraldirik handienera eraman zuen munduko ekonomia eta, 2021ean gorakada izan duen arren, munduko BPGaren maila osasun-krisiaren aurretik espero zena baino % 3,2 txikiagoa izango dela uste da.

 

  1. GJHen helburuetako bat da garapenean dauden herrialdeetarako finantza-baliabide osagarriak mobilizatzea hainbat iturritatik; garapenean dauden herrialdeei zorraren jasangarritasuna lortzen laguntzea, epe luzera begira, eta garatutako herrialdeek beren diru-sarrera nazional gordinaren % 0,7 garapen-bidean dauden herrialdeak garatzeko laguntza ofizialera eta diru-sarrera nazional gordinaren % 0,15 eta % 0,20 bitartean aurrerapen txikieneko herrialdeak garatzeko laguntza ofizialera bidera dezaten zaintzea.

 

Zer ari gara egiten LABORAL Kutxan?

 

  • Lankidetza, hezkuntza, kooperatiben arteko elkartasuna: Hasieratik bideratzen dugu gure emaitza banagarrien zati handi bat gai sozialetara, % 10 Sustapen eta Hezkuntzako Funtsera, eta beste % 15 Kooperatiben Arteko Elkartasuneko Funtsera.
  • Hitzarmena finantzatzeko eragiketak, COVID-19ak eragindako krisiari aurre egiteko: COVID-19ak eragindako krisian, eta pandemiak enpresa eta negozioentzat sortutako ondorio ekonomiko larriak saihesteko helburuz, bere bezeroei lagundu die LABORAL Kutxak, hitzarmenak finantzatzeko eragiketak sinatuta ICOrekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Nafarroako Gobernuarekin, Inbertsioen Europako Funtsarekin, EaSI Micros eta Luzaro erakundeekin, 715 milioi euro baino gehiagorekin, krisi honen unerik latzenei aurre egiten laguntzeko.


Zein da zure erreakzioa?