LABORAL Kutxan zure betiko gestorea, orain online
2016-02-10
LABORAL Kutxan zure betiko gestorea, orain online
LABORAL Kutxan dena aldatu dugu... ezer aldatu ez dadin. Zuk, zure premiek eta zure erosotasunak gure jarduera egituratzen jarrai dezaten. Badakigu gero eta ingurune teknologikoagoan bizi zarela eta orain online egiten duzula lehen fisikoki egiten zenuena. Horregatik, bizitza bera eta LABORAL Kutxarekin duzun harremana errazteko, onlineko gestore pertsonala sortu dugu, zure betiko gestore pertsonalarekin mugikorretik, tabletatik edo ordenagailutik hitz egin dezazun. Lehen bulegoan bakarrik jaso zenezakeen tratu hori edozein lekutan jaso ahal izango duzu orain: zure etxean, lanean, oporretan... Zerbitzuak nola funtzionatzen duen kontatuko dizugu.Lehen ere esan izan dizugun moduan, gure banku-eredua desberdina da arrazoi asko direla-eta (gestio demokratikoa, gizartera itzultzea, ingurunearen hobekuntza…), baita gure lana bankuko nahiz aseguruetako gure espezialistek eskaintzen duten arretan oinarritzen delako ere. Baina orain erosotasun osoz elkartu ahal izango duzu zure betiko gestorearekin, beti erabiltzen duzun gailu mugikorretik. Oso erraza da: eskatu hitzordua (emailez, telefonoz edo bulegoan bertan) eta guk egun eta ordu jakin bat proposatuko dizugu; onartu proposamena eta, 24 ordu lehenago, hitzordua gogoraraziko dizugu. Ordua iristean, zure Online Bankara sartu besterik ez duzu egin beharko.Zerbitzu hori Banka Pertsonaleko bezero guztientzat dago aktibo gaur egun; baina aurten, pixkanaka-pixkanaka, gestore bat esleituta duten guztiei eskainiko diegu.
https://www.youtube.com/watch?v=pB0z4iiRams
Lehenengo aldian, Lync izeneko programa bat instalatu beharko duzu zuk aukeratutako gailuan edo gailuetan. Bideo honetan hori nola egin azalduko dizugu, baina beste edozein web-aplikazio deskargatzea bezain sinplea eta Skype erabiltzea bezain erraza da, esate baterako.
https://www.youtube.com/watch?v=gBCr1ddxqWI
Zerbait ahaztu zaizu? Bileraren aurretik edo bileraren ostean zure gestoreari galderaren bat egin nahi diozu? Online zerbitzu honek mezuak utzi eta jasotzeko “horma” bat eskaintzen du −posta elektronikoaren edo bat-bateko mezularitzaren antzekoa da−. Ikusi nola funtzionatzen duen.
https://www.youtube.com/watch?v=BYXM5CQw6zU
Gauza gehiago: Dokumentu bat partekatu nahi duzu zure gestorearekin? Online bilerak bulegoetakoak bezain emankorrak eta erabilgarriak izan daitezela nahi dugu, eta beraz, ez kezkatu: sistemak bankuko zure dokumentu guztiak erakusten dizkizu eta horiek partekatzeko aukera eskaintzen dizu, zure gestoreak eta zuk informazio berarekin lan egin dezazuen eta uneoro informazio bera ikus dezazuen.
https://www.youtube.com/watch?v=C3miFvLj35w
Ikusi duzu. Aurrez aurreko bilera baten onura guztiak eskaintzen dizkizu. Baina ez duzu bulegora joan beharrik izango, munduko edozein lekutatik egin baitezakezu. Ez duzu itxaron beharrik izango, eta mezularitza- eta elkarrizketa-sistema bat ireki ahal izango duzu zure gestorearekin. Gainera, hura edozein unetan erabili ahal izango duzu zure Online Bankatik, mezuak edo dokumentuak bidaltzeko. Ikusi duzu. Zure bizitza aldatu ahala, gu ere aldatu egiten gara. Ezer aldatu ez dadin. Baliagarriak izaten jarraitzeko.alantzak dituzu? Galderak? Horiek argitzeko gaude!
Zein da zure erreakzioa?