LABORAL Kutxarekin bidaiatzearen abantailak

LABORAL Kutxarekin bidaiatzearen abantailak

2 min.

LABORAL Kutxarekin bidaiatzearen abantailak

Nork ez du bidaiatzea atsegin? Errutinak ahaztu, jende berria eta bestelako paisaiak ezagutu, bestelako gastronomiaz gozatu, atseden hartu… Gehienon kasuan, ez badugu gehiago bidaiatzen, ez da gogorik ez dugulako, denbora eta baliabide faltagatik baizik.

Horregatik, sarriago eta ahalik eta modu erosoenean bidaiatzeko, LABORAL Kutxan eskaintza esklusiboak eskaintzen dizkiegu Super 55 libretaren titularrei eta, Bezeroaren Klubaren bidez,  deskontuak eta aukerak bezero guztiei.

LABORAL Kutxarekin bidaiatzearen abantailak

Super 55 bidaiak

Super 55 libretaren titularrentzako Super 55 bidaien abantailetako batzuk laburbilduko dizkizugu jarraian.
  • Preziorik onena.
  • Berme handienak: Bidaia guztiak liderra den EROSKI Bidaiak agentziak antolatzen ditu.
  • Asistentziarik onena: 365 egunetan. Zauden tokian zaudela, deitu. Edozein gorabehera konpontzen dugu Gure Arreta Zerbitzuaren bidez. Abantailak bakarrik bidaiatzen dutenentzat.
  • Langun artean bidaiatzeko aukera: Ez baduzu logela indibiduala erabili eta horren kostua ordaindu nahi, norbait bilatzen lagunduko dizugu.
  • Travel Club puntuak: EROSKI Bidaiak agentziak Travel Clubeko 3 puntu oparitzen ditu erosketako 6 euroko (gehienez 600 puntu bidaia bakoitzeko). Beraz, bidaiatuz gozatzeaz gain, puntuak pilatuko dituzu, hurrengo bidaiak egiteko edo opariak jasotzeko.
  • Super 55 puntuak: Erreserbatu gure katalogoko edozein bidaia eta berreskuratu zenbateko osoa edo zati bat zure SUPER 55 puntuak trukatuta LABORAL Kutxaren edozein sukurtsaletan.
  • Bidaia-aseguru onenak: Bidaia guztien prezioetan estaldura handienak daude sartuta, arazoak saihesteko.

Zeintzuk dira estaldura horiek?

Gure bidaien aseguruetan sartuta daude: 2.500 euroko mediku-gastuak Espainian eta 12.000 eurokoak atzerriko bidaietan. Gainera, hasi aurretik bidaia bertan behera uzten baduzu, 700 euroko ezeztatze-gastuen asegurua dugu Espainiako bidaietarako, eta 1.500 eurokoa atzerriko bidaietarako.

Baina abantaila gehiago ere eskaintzen ditugu.

  • Gertatzezko gaixotasunaren edo istripuaren ondorioz, hoteleko egonaldia luzatu behar izanez gero: 90 euro egunean, gehienez 10 egunetan.
  • Gaixo eta zaurituen osasun-garraioa, gorpuzkien garraioa barne.
  • Aseguratutako laguntzaileen itzulera aurreratua.
  • Ospitalean dagoen aseguratuari laguntzera joango den lagun baten bidaia.
  • Ospitalean dagoen aseguratuari laguntzera joandakoaren egonaldi-gastuak: 90 euro egunean, gehienez 10 egunetan.
  • Aseguratuaren itzulera, familiakoren bat ospitaleratu edo hilez gero.
  • Aseguratuaren itzulera aurreratua, ohiko etxebizitzan ezbehar larria gertatuz gero.
  • Adingabeak edo minusbaliatuak laguntzea.
  • Botikak atzerrira bidaltzea, dokumentuak eta gauza pertsonalak atzerrira bidaltzea.
  • Informazio medikoa, ekipajea bilatu eta aurkitzea, premiazko mezuak transmititzea.
  • Atzerriko bidaian zehar aseguratuak pasaportea galdu badu edo lapurtu badiote, 300 euro.
  • Ekipajea galdu, hondatu edo lapurtu badiote: 60 euro objektu bakoitzeko, 600 euro gehienez.
  • Ekipajea 12 ordutik gora edo gau batez atzeratuz gero: 90 euro Espainian, 150 euro atzerrian.
  • Bidaia 6 ordu baino gehiago atzeratzen bada: 90 euro Espainian, 150 euro atzerrian.
  • Hegaldien konexioa galduz gero: 90 euro.
  • Erantzukizun zibila: 30.000 euro. Gainera, 12.000 euroko aurrerapena, atzerrian ordaindu beharreko fidantza penalaren zenbatekotik.
  • Atzerrian izandako legezko laguntzaren (abokatua eta prokuradorea) gastuen aurrerapena:  3.000 euro.

Bezeroaren Klubeko bidaiak

Eta hasieran esan dizugunez, bidaiatzeko eskaintzen ditugun abantailak ez dira Super 55 kontuaren titularrentzat bakarrik. LABORAL Kutxaren bezero guztiek dute aukera Bezeroaren Klubeko bidaietan eskaintzak eta deskontuak izateko.  Bisita ezazu webgunea gure hornitzaileek eskaintzen dizkiguten abantailen berri izateko, jaso haien informazioa emailez eta gozatu merkeago bidaiatuz. Galdera edo zalantzaren bat baduzu, erabili ‘Zure zalantzak argituko ditugu’ botoia eta atseginez erantzungo dizugu.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Bidaiak