LABORAL Kutxarekin, dagoeneko atera dezakezu dirua kutxazainetik, txartela aldean ez eraman arren
2017-03-16
LABORAL Kutxarekin, dagoeneko atera dezakezu dirua kutxazainetik, txartela aldean ez eraman arren
Txartelik gabe irten al zara etxetik? Horrela bada, albiste onak ditugu; izan ere, txartelik gabe ibiltzeak dagoeneko ez du esan nahi kutxazainetik dirurik atera ezin duzunik. LABORAL Kutxarekin eta zure telefono mugikorrarekin, dirua ateratzeko bi modu dituzu: Online Bankako zure gakoarekin edo Hal Cash sistemarekin.
Atera dirua zure kontutik, Online Bankako zure gakoak erabilita
Txartela lapurtu dizute, galdu egin duzu, ahaztu egin zaizu hartzea edo, besterik gabe, nahiago izan duzu etxean uztea festara edo hondartzara diru-zorroaren ardurarik gabe joateko? Bada, dirua behar baduzu, joan zaitez LABORAL Kutxaren kutxazain batera, eta txartela eskuan izango bazenu bezalaxe atera ahal izango duzu dirua zure kontuetatik.“Txartelik gabe dirua ateratzea". Horixe da sakatu behar duzun botoia kutxazain automatiko batean zauden eta txartela eskura ez duzun hurrengo aldian. Aukeratzen duzunean, kutxazainak zure Online Bankan sartzeko zure erabiltzaile-zenbakia eta gakoa eskatuko dizkizu. Hurrengo pantailan, dirua zer kontutatik eta zenbat diru atera nahi duzun aukeratu ahal izango duzu. Eragiketa hori egiteko, zure mugikorrera SMS bidez bidali dizkizugun lau digituak sartu besterik ez duzu egin beharko. Erraza, ezta? Online Banka erabiltzen ez bazenuen, dagoeneko aitzakiarik gabe geratzen ari zara!
Zure segurtasuna erabatekoa izan dadin, muga batzuk ditu sistemak: LABORAL Kutxaren kutxazainetan bakarrik funtzionatzen du –ez beste erakunde batzuenetan–, gehienez hiru aldiz atera daiteke dirua egun berean eta gehienezko zenbatekoa 300 eurokoa da egun bakoitzeko, eta 1.000 eurokoa hilabeteko.
Hal Cash-ekin, jaso edo bidali dirua nahi duzun horri, dagoen tokian dagoela
Larrialdi bat duzu eta txartelik eta dirurik gabe zaude? Zure semea edo alaba kanpoan ari da ikasten, bere kontua dirurik gabe geratu da eta ordainketa bat egin beharra dauka berehala? Badago irtenbide bat, Hal Cash deitzen da. Dirua jasotzea edo edozeini dirua bidaltzea nahi baduzu, edozein lekutan, sistema honek hori berehala egiteko aukera ematen dizu. Nola funtzionatzen duen azalduko dizugu, baina aurreratzen dizugu telefono mugikorra dela behar duzun gauza bakarra.Ikusi al duzu inoiz Hal Cash jartzen duen irudi bat gure kutxazain automatikoetan? Inoiz erabili ez baduzu, beharbada ez duzu jakingo abantaila bikainak eskaintzen dituela; dagoeneko mundu osoko 15.000 kutxazain automatiko dago sistema horri atxikita, eta txartelik gabe eta erakundeko bezero izan gabe atera daiteke dirua horietan guztietan.
Nola funtzionatzen du? Oso erraza da. Norbaiti dirua bidali nahi badiozu, sar zaitez gure Online Bankan, deitu Telebankara edo etor zaitez gure bulego batera; esan zenbat diru bidali nahi diozun –600 euro gehienez– eta bere telefono-zenbakia. SMS bat bidaliko diogu, eta, horrela, sistemara atxikitako edozein kutxazainetara joan, Hal Cash botoia sakatu eta dirua atera ahal izango du, gakoa sartuta. Hal Cash-en orrialdean duzu sistema hori erabiltzeko aukera ematen dizuten kutxazain guztien zerrenda osoa; zerrenda horretan daude, jakina, LABORAL Kutxaren kutxazainak ere. Guk ez dugu komisiorik kobratzen; beraz, dirua berehala iristeaz gain, doan iristen da. Eragiketa erosoagoa izan dadin, orain mugikorrerako aplikazio propioa du Hal Cash-ek; horrek erraztu egiten du sistemara sartu ahal izateko kutxazain bat aurkitzeko zeregina.
Kasu horretan ere, jakina, ahalik eta gehien bermatu nahi izan dugu segurtasuna. Horrela, bada, dirua jaso behar duen pertsonak ez badu dirua atera 10 eguneko gehienezko epean, dirua bidali duenaren kontu korrontera itzultzen da.
Ikusten duzunez, gure kutxazain automatikoak eta gure Online Banka hobetzen jarraitzen dugu, gero eta zerbitzu hobeak jaso ditzazun. Eta horretan jarraituko dugu, erantzukizun soziala duen eta eraginkorra den banka batean sinesten baitugu. Horregatik, edozein zalantza edo galdera baduzu, plantea iezaguzu hementxe bertan, Twitterren edo Facebooken edo, are, WhatsApp bidez. Zure esanetara gaude.
Zein da zure erreakzioa?