Orain, LABORAL Kutxarekin, txartela itzali eta piztu dezakezu, modu itzulgarrian, aldi baterako eta kosturik gabe

Orain, LABORAL Kutxarekin, txartela itzali eta piztu dezakezu, modu itzulgarrian, aldi baterako eta kosturik gabe

2 min.

Orain, LABORAL Kutxarekin, txartela itzali eta piztu dezakezu, modu itzulgarrian, aldi baterako eta kosturik gabe

Noizbait gertatuko zitzaizun, ziur: ez duzu txartela aurkitzen, baina oraingoz ez duzu blokeatzerik nahi. Aurki dezakezula uste duzu, eta blokeatzen baduzu berria eskatu beharko duzu. Hala ere ez duzu arriskatu nahi, norbaitek erabil lezake eta.

Ez kezkatu: orain, LABORAL Kutxarekin, itzali txartela eta, aurkitzen baduzu, piztu berriro, inolako kosturik gabe. Erraz-erraza da.

Segurtasunik handiena eta zero kostu, honela itzaltzen da

Txartela blokeatzea funtzionalitate oso erabilgarria da. Txartelak ez badu funtzionatzen, edozein arrazoi medio, lapurtu egin badizute edo galdu egin baduzu, blokeatzeak ziurtatu egingo du zure kontuetan ez dela inongo mugimendurik egongo. Itzaltzeak segurtasun-abantaila berberak ditu, baina itzulgarria aldi baterako da, eta ez du kosturik. Galdutako txartela aurkitzen baduzu, piztu berriro eta beti bezala erabili ahal izango duzu.

Itzali txartela Online Bankatik, Telebankatik edo zure mugikorreko appetik zuzenean

Txartela itzali eta piztea oso erraza da. Telefono mugikorretik egin dezakezu, LABORAL Kutxaren appa erabiliz. Oraindik ez baduzu, deskargatzea gomendatzen dizugu, askotariko abantailak baititu, txartela amatatzeko aukera eskaintzeaz gain.

Jakina, ordenagailua hurbil baduzu bertatik egin dezakezu, Online Bankaren bidez. Edo, nahiago baduzu, Telebankara dei dezakezu, gure telefono bidezko banku-zerbitzura. Txartela itzalita dagoen bitartean ukatu egingo dira egindako erosketa guztiak, eta ezingo da dirurik atera kutxazainetan.

Funtzionalitate batzuk bakarrik itzali nahi al dituzu? Egin dezakezu

Gainera, funtzio honek aukera ematen du zure txartelaren funtzionalitate bat edo beste aldi baterako itzaltzeko:
  • Itzali online-eragiketak: txartela denda fisikoetan bakarrik erabili nahi baduzu, desaktibatu aukera hori eta online-merkataritzako erosketa guztiak ukatuko dira.
  • Itzali kutxazainetan dirua ateratzeko erabilera: txartela eduki nahi baduzu baina bakarrik online erosteko, edo denda fisikoetan erabiltzeko, edo larrialdietarako, adibidez, kutxazainetan dirua ateratzeko erabilera itzal dezakezu. Inork ezingo du dirurik atera txartel horrekin.
  • Itzali atzerriko erosketen eta kutxazainen erabilera: ez baduzu bidaiatzeko asmorik, txartela atzerriko eragiketa guztietarako itzal dezakezu, segurtasuna areagotze aldera. Bidaian bazoaz piztu berriro eta kito.
Zer iruditzen zaizu? Funtzionalitate bikaina dela uste dugu, oso erabilgarria izango zaizula. Gogoratu txartela galtzeagatik asko beldurtu zinenekoa, eta pentsatu zein erosoa izango zen mugikorra atera eta txartela itzaltzea, zein lasai geldituko zinen inork ezin duela erabili jakinda. Hemendik aurrera horrela izango da beti, LABORAL Kutxaren apparekin eta Online Bankako eta Telebankako zerbitzuekin.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Teknologia