LABORAL Kutxaren aseguruek COVID-19ari aurre egiten laguntzen dizute

LABORAL Kutxaren aseguruek COVID-19ari aurre egiten laguntzen dizute

2 min.

LABORAL Kutxaren aseguruek COVID-19ari aurre egiten laguntzen dizute

COVID-19aren hedapenak ekarri dituen osasun-larrialdi egoeraren, zalantzen eta lan-arloko zailtasunen aurrean, enpresa eta erakunde publiko askok laguntza-mekanismoak jarri dituzte martxan, krisialdia eramangarriagoa izan dadin. LABORAL Kutxan gure ekarpena egin nahi dugu, eta egoera hobeto eramaten lagundu nahi dizugu. Horretarako, zenbait zerbitzu eskaintzen ditugu —batzuk berriak dira eta beste batzuk, agian, ezezagunak, eskuragarri dituzun arren—, eta irtenbideak ere, zure aseguruak lasaitasun handiagoz ordain ditzazun.

Doako medikamentu-zerbitzua

Eskaintzen dugun zerbitzuetako bat Seguros Lagun Aroren poliza kontratatuta duten eta etxetik atera ezin diren pertsonei zuzenduta dago. Hau da, osasun-arrazoiak medio, edo arriskua duten taldeetako batean daudelako, konfinamendu-egoera berezian diren asegurudunentzako zerbitzua da, etxetik inolaz ere atera ezin direnentzat. Haientzat, MEDIKAMENDUAK doan BIDALTZEKO sistema bat jarri dugu abian. Funtzionamendua erraza eta eraginkorra da: egoera ahulean diren pertsonetako bat bazara, deitu 94 494 74 28 telefonora (eta hautatu 2 IVR aukera); gu arduratuko gara botikak etxean jaso ditzazun egin beharreko gestioaz, zu zeure osasuna zaintzeaz bakarrik ardura zaitezen.

Zure aseguruen ordainketa doan zatikatzea

Osasun-alertaren eta bizi dugun konfinamendu-egoeraren ondorioz, pertsona askok zailtasun ekonomikoak dituzte, negozioak aldi baterako itxi behar izan dituztelako edo diru-sarrerak gutxitu zaizkielako. Horietako bat bazara eta ez badiezu uko egin nahi egungo egoeran Lagun Aroren aseguruek ematen dizuten lasaitasunari eta babesari, primak zatika eta interesik gabe ordaintzeko aukera eskaintzen dizugu. Kontratatuta duzun aseguruaren arabera, aukeran izango duzu ordainketa bakarra egitea edo ordainketa zatikatu eta sei hilean behin errekargurik gabe ordaintzea, osasun-alertak lasaitasunik ken ez diezazun.

Aholkularitza juridikoa

COVID-19aren hedapenak sortu duen krisi ekonomikoaren ondorioz, gure inguruan milaka laguni ezarri diote aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea, eta lan-egoerari buruzko galdera ugari ditu. Seguros Lagun Aroren Etxe Asegurua kontratatuta izateagatik soilik, lan-arloko telefono bidezko aholkularitza-zerbitzua erabil dezakezu eta hainbat gairen inguruko informazioa jaso: hitzarmenak, kaleratzeak, kalte-ordainak, enplegu-erregulazioko espedienteak, Gizarte Segurantzaren laguntzak eta abar. Kanpoko aholkularitza-gasturik gabe. Gainera, zerbitzuak bestelako gai interesgarri batzuei buruzko informazioa eskaintzen du: online erosketen inguruko erreklamazioak, datuak babesteko politika, oinordetza- eta familia-zuzenbidea eta abar. Kontsulta egiteko eta zure zalantzak azaltzeko, deitu 94 494 74 28 telefonora.

Ezbehar digitala

Jakingo duzunez, osasun-agintariek etxetik ez irteteko gomendatu dute, ezinbesteko arrazoiengatik ez bada. Seguros Lagun Aron eutsi egin diogu beharrezko kasuetan aurrez aurreko arreta eskaintzeko konpromisoari, baina prestatuta gaude gure zerbitu gehienak bezeroa gugana etorri gabe eskaintzeko. Adibidez, zure etxean edo ibilgailuan izandako intzidenteren baten berri emateko EZBEHAR DIGITALA zerbitzua erabil dezakezu: harremanetan jarri ahal izango zara intzidentea izapidetzeaz eta ebazteaz arduratzen diren pertsonekin, eta prozesua klik bakarrarekin jarraitu ahal izango duzu, xehetasun guztiekin. Erraz azaltzen dizugu guztia bideo honetan.

Azkenik, gogoratu zure ondoan jarraitzen dugula, orain inoiz baino gehiago, telefono bidezko bankan (901.333.444) edo WhatsApp bidez (688.710.732). Gainera, sare sozialetan ere bagaude:


Zein da zure erreakzioa?