
LABORAL Kutxaren berriak: enpresek sinatzeko dauden eragiketak dituzte orain eskura mugikorrean eta tabletan
2015-07-27
LABORAL Kutxaren berriak: enpresek sinatzeko dauden eragiketak dituzte orain eskura mugikorrean eta tabletan
Zertarako balio du “sinatzeko zain” aukerak?
Honako egoera hauetan erabili ohi da:
- Eragiketa bat baino gehiago egin behar direnean eta horiek guztiak batera eta gako bakar bat erabiliz sinatu nahi direnean, eragiketa bakoitza banaka eta gako desberdinak erabiliz sinatu beharrik izan gabe.
- Eragiketak beste pertsona batek prestatzen dituenean, baina ahaldunak sinatu eta amaitu behar dituenean.
- Baterako sinadura ezarri denean eta ahaldun guztiak kokaleku berean ez daudenean. Kasu horietan, lehen ahaldunak bere sinadura txertatu eta eragiketa amaitu gabe uzten du, hurrengoak hura berreskuratu eta eragiketa sinatu eta amaitu dezan.
Orain arte, sinatu gabeko eragiketak ordenagailu bidez bakarrik kontsultatu eta amaitu zitezkeen. Hemendik aurrera, atal horretara edozein gailu mugikor edo tabletatik konektatu eta edozein lekutik sinatu ahal izango dira eragiketak.
Sinatu gabeko eragiketak izanez gero, lehenik eta behin atal horretan sartzeko erreferentziekin identifikatu behar dugu. Hori egin ostean, “Sinatu gabeko eragiketak” oharra agertuko zaigu menu operatiboaren lehen aukera gisa eta, bertan, egoera horretan dauden eragiketen kopurua adieraziko zaigu parentesi artean.
Atal hori ez da agertuko egoera horretan dagoen eragiketarik ez izanez gero.
Nola sinatzen dira eragiketak mugikorrean?
“Sinatu gabeko eragiketak” atalaren gainean sakatu ostean, egoera horretan daude eragiketak zerrendatuko dira.
Besterik adierazi ezean, eragiketa guztiak agertuko dira markatuta, banaka markatu beharrik izan ez dezagun. Informazio gehiago nahi izanez gero, eragiketaren gainean sakatu besterik ez da egin behar xehetasunak ikusteko.
“Onartu” sakatu ostean, sinadura sartzeko dagozkion atalak eta sinatzeko aukeratu ditugun eragiketen zerrenda ikusiko ditugu.
Baterako sinadura izanez gero, zerrenda horretan behar bezala islatuko da ahaldunen batek aurretiaz bere sinadura txertatu duen ala ez, hara sartzen den hurrengoak eragiketa sinatu behar duen hurrengoa edo azkena den jakin dezan.
Eragiketak sinatu eta onartu ostean, eragiketa guztien berrespena agertuko zaigu pantailan.
Eragiketaren bat behar bezala amaitu ez bada, gorriz markatutako errore-mezu bat iritsiko zaigu haren berri emateko.
Zein da zure erreakzioa?