Laboral Kutxaren bizitza-aseguruak: orain doako onlineko testamentuarekin.

Laboral Kutxaren bizitza-aseguruak: orain doako onlineko testamentuarekin.

2 min.

Laboral Kutxaren bizitza-aseguruak: orain doako onlineko testamentuarekin.

Bizitza-asegurua pertsona maite bat hiltzen denean ordain bat jasotzeko soilik dela uste duzu? Ba ez, hori baino askoz gehiagorako da: zure lasaitasuna ziurtatzeko da, eta horrek ez du preziorik.

Laboral Kutxako Partikularrei bideratutako bizitza-aseguruek egonkortasun ekonomikoa ematen diete zure menpeko pertsonei, baita zure ongizatea eta lasaitasuna hobetzen dituzten prestazioak ere: gaixotasun larrien aurkako tratamenduei aurre egiteko laguntza eta doako onlineko testamentua egiteko aukera, besteak beste.

Badakizu zer esan nahi duen horrek?

Zerbitzu horrekin, Laboral Kutxaren Partikularren bizitza-aseguruetako bat kontratatzean, zuk eta zure ezkontideak doan egin ahal izango duzue zuen testamentu pertsonala, familiarra edo bizi-testamentua, Internet edo telefono bidez, laguntza juridiko pertsonalizatuarekin eta notario-izapideak barne. Hau da, legezko balio osoa du, inolako kosturik sortu gabe. Notariotzara joan eta dokumentua sinatu beharko duzu, besterik gabe.

Ezaugarriak

Partikularrentzako gure bizitza-aseguruetan txertatu dugun onlineko testamentuak honako alderdi hauek hartzen ditu barne:
  • Testamentu pertsonala, familiarra edo bizi-testamentua Internet edo telefono bidez egiteko aukera.
  • Oinordetza-zuzenbidean aditua den abokatu-laguntza.
  • Bizi zaren lekutik gertu dagoen notariotza batean sinatzeko aukera, edo zure etxean bertan, mendekotasuna duen pertsona bat bazara.
  • Notario-ahalordea prestatzea, oinordetza-izapideekin zerikusia duten gaixo edo ezinduen kasuan.
  • Eta notario-tasak.

Eman beharreko urratsak

Ikus dezakezun moduan, dokumentua legezkoa da erabat, eta lau izapide erraz bakarrik egin behar dira guztiz gauzatu ahal izateko:
  1. Inprimaki bat bete oinarrizko informazio pertsonalarekin.
  2. Lege-laguntzak dokumentua idatzi.
  3. Notariotzara joateko egun bat gorde.
  4. Dokumentua sinatu.
Testamentu pertsonalaren edo familiarraren ordez, Aurretiazko Borondateen Agiria bete nahi baduzu (Bizi Testamentua deiturikoa), jarraitu beharreko izapideak ere oso sinpleak dira, baina desberdintasun batzuekin:
  • Hori egiteko aldez aurretiko aholkularitza izango duzu, nahiago duzun horri buruzko informazio guztia izan dezazun: baimendu nahi duzun esku-hartze medikoa, organo-emaile bihurtzeko aukera eta abar.
  • Zure bizilekutik gertu dagoen notariotza bat aukeratu ahal izango duzu, eta hori arduratuko da Aurretiazko Borondateen Agiria erregistro autonomikoan inskribatzeaz.
  • Bizi-testamentua zure historia klinikoari gehituko zaio, edozein osasun-zerbitzu autonomikok kontsultatzeko aukera izan dezan.

Alda dezaket testamentua egin ondoren?

Bai. Bizi-testamentuaren kasuan, kontuan izan behar duzu beti pertsonaren iritzia gailentzen dela, dokumentuan jasotakoaren gainetik. Hau da, jarraibide horiek idatzita utzi arren, aldatu eta baliogabetzeko aukera izango duzu.

 


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Inbertsio estrategiak