Zeintzuk izan dira LABORAL Kutxaren edukirik arrakastatsuenak 2017an?
2018-02-22
Zeintzuk izan dira LABORAL Kutxaren edukirik arrakastatsuenak 2017an?
Bloga, Facebook, Instagram, Twitter… LABORAL Kutxan eduki ugari sortzen ditugu bezeroek gure produktu eta zerbitzuen berri izateko, baita gure gizarte-erantzukizunean gardenak izateko ere, eta, jakina, oinarrizko kirola eta kultur ekintzak babesteko, hala nola lehiaketen eta zozketen bidez.
Blogean: Hatz-marka bidezko sarbidea
Urriko post honetan iragarri genuen gure Online Bankan hatz-marka bidez sartzeko aukera indarrean zegoela, eta iaz blogean gehien irakurritako edukia izan zen, ia 90.000 bisitaldirekin. Jarraian, irakurriena Online Bankako posten zerrenda izan zen, gure blogeko atalik arrakastatsuenetako bat, zalantzarik gabe.Hirugarren tokia beste berritasun batek bete zuen, kutxazain automatikoei buruzkoak, hain zuzen. Ia 9.000 lagunek ikusi zuten egun bakar batean gure kutxazainen funtzionalitate berriari buruzko informazioa. Horrek txartelik gabe dirua ateratzeko aukera ematen du, eta duela urtebetetik hona erabilgarri dago. Ezagutzen duzu, ezta? Telefonoa eta zure Online Bankako gakoa besterik ez duzu behar.
Laugarren albiste irakurriena gai oso praktiko baten inguruko berria izan zen: 2016ko errenta-kanpaina. Bosgarren tokian dagoen gaia ez genuen 2017an idatzi, bi urte lehenago baizik. Blogean gehien irakurtzen den edukietako bat da oraindik ere, eta etxez aldatzeko orduan egin beharreko izapideei buruzkoa da. Argi dago zail samarra dela izapide-kontuetan ez galtzea. Etxez aldatu behar baduzu eduki hori irakurtzea gomendatzen dizugu.
Sareak, gizarte-kontzientziadunak
Gure sare sozialetan oihartzun handiena izan duten argitalpenak gizarte-kutsukoak izan dira. Pozarren gaude gure bezeroek eta Twitter, Facebook eta Instagram bidez jarraitzen gaituztenek oso estimatzen dituztelako gure eguneroko egitekoan funtsezkoa den balioetako bati lotutako edukiak: banka egiteko beste modu bat badela erakusten dutenak.Facebooken post hau izan zen ikusiena. Bertan, LABORAL Kutxaren 2017ko egutegiko abuztuko protagonista iragarri genuen, Xabier Maza ekintzailea, Musika Parkean ekimenaren sustatzailea.
Bigarren lekuan geratu zen bideo eta guzti zetorren beste eguneraketa hau, LABORAL Kutxa Emakume Master Cup kirol lehiaketari buruz, emakumezkoek jokatzen duten pilota txapelketa nagusiari buruz, alegia. Oso zoriontsu egiten gaitu emakumeek jokatutako kirola babesteak eta horregatik gara baita Emakumeen Bira txapelketaren babesleak ere. Pozten gara gure jarratzaileek ere era honetako edukiak atsegin dituztelako.
Facebooken gehien bistaratutako hirugarren edukia ere emakumeekin lotuta dago. Azaroaren 25ean ezetz esan genion, jendartearen zatirik handienarekin batera, emakumeen aurkako indarkeriari. Horregatik, bulegoetan kanpaina egin genuen graffitiak erabiliz, eta bideo arrakastatsu hau plazaratu genuen.
Oihu bera entzun zen Twitterren eta Instagramen ere
Genero-indarkeriaren aurkako protesta Instagramen eta Twitterren ere entzun zen. Instagramen interakziorik handiena izan zuen edukia azaroaren 25ekoa izan zen, eta berdin gertatu zen Twitterren txio honekin.Bigarren edukirik arrakastatsuena irailaren 26an argitaratu genuen, Nafarroako ANFAS elkarteak urtero antolatzen duen lasterketan parte hartzeko deia. ANFAS adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen aldeko elkartea da. Eta hirugarren txiorik arrakastatsuena gizarte-erantzukizunari eta gai horretan kooperatibok dugun egitekoari buruzkoa izan zen.
Ikusten duzunez, edukirik estimatuenak gure entitatea bereizten duten ezaugarriekin lotuta daude. Aurrerantzean ere landuko dugun Banka egiteko beste modu horrekin.
Zein da zure erreakzioa?