LABORAL Kutxaren eta LKS Next-en webinarrak: “expertise” finantzarioa eta krisia

LABORAL Kutxaren eta LKS Next-en webinarrak: “expertise” finantzarioa eta krisia

4 min.

LABORAL Kutxaren eta LKS Next-en webinarrak: “expertise” finantzarioa eta krisia

Finantza-arloko webinarrak: Gaiak ezagutu eta edukietara sartu nahi duzu?

Azken bi hilabeteetan, LABORAL Kutxak eta LKS Next aholkularitza-enpresak doako hainbat webinar egin ditugu enpresen lehiakortasuna hobetzeko, krisiari aurre egiten laguntzeko eta, azken batean, gure enpresa-ehunari eusten laguntzeko apustuaren baitan.

Duela hilabete batzuk, krisiaren intentsitateak ezustean harrapatu zituen erakunde asko, eta krisiari aurre egiteko tresna eraginkorrak lortu beharra hauteman zuten. Hori dela eta, sei web-hitzaldi antolatu ditugu, eta horiekin, finantza-arloko gure expertise guztia eskaintzen saiatu gara.

Webinar-zikloa urriaren 13an hasi zen, LKS Next-eko Javier Galdós eta Igor Badiola adituekin, besteak beste. Horiek enpresen biziraupena bermatzeko funtsezko alderdiak jorratu zituzten, hala nola altxortegiaren eta likideziaren gestio eta kontrol egokiak. Bigarren web-hitzaldia urriaren 20an egin zen, eta finantza-berregituratzeari aurre egiteko kontuan hartu beharreko alderdi juridikoetan oinarritu zen. Hitzaldi horretan parte hartu zuten Marta Dorronsorok eta César Vidalek. Ezaugarri horietako prozesu bat standstill edo itxarote-akordio batekin hasi beharra nabarmendu zuten biek. Horrek ez du izaera juridikorik, baina nolabaiteko lasaitasuna eta denbora ematen die alderdiei, berregituratze-aldi horri lasaitasun handiagoarekin heltzeko.

Hilaren 27an digitalizazioaren txanda izan zen, eta hark enpresen lehiakortasuna hobetzeko tresna gisa duen zereginarena: prozesuak arintzea, eraginkortasuna handiagotzea, kostuak murriztea eta, azken finean, lan hobea eta produktiboagoa egitea. Konferentzia horrek honako protagonista hauek izan zituen: Itxaso Otazua, LKS Financial Solutions & Corporate-ko arduraduna, altxortegiaren gestioa digitalizatzearen garrantziaz hitz egiteko; Pascal Viguie, aholkularitza-enpresaren partnerra, Excel dokumentuen “infernuarekin” nola amaitu azaltzeko; Gaizka Argull, aholkularia, mota horretako prozesuen plangintzari buruz hitz egin zuena; eta Francisco Valentia, finantza-departamentuetako zibersegurtasun-arloko erantzukizunak jorratu zituena.

Webinarren bigarren zikloan, Javier Galdósek parte hartu zuen, LKS Next-eko Corporate Finance-ko zuzendariak, eta enpresa baten balioa ezagutzeko hainbat gako eskaini zituen, eginkizun bereziki sentikorra gaur egungo krisialdi-egoeran. Azaroaren 17an egindako bigarren web-hitzaldia LKS Next-eko enpresa-estrategiaren aholkulari Aitor Landak eta Igor Badiolak egin zuten. Horiek enpresa-aliantzen bilaketa defendatu zuten, negozio batek gora egiteko metodo eraginkor gisa. Azkenik, Javier Galdósek eta Jon Lakunzak sozietate-itun ohikoenen formula batzuk azaldu zituzten, eta akordio horiek alderdi guztientzat onuragarriak izatearen garrantzia azpimarratu zuten.

Webinarren bi ziklo horietan jorratu ditugun gaiak (eduki guztia eskura dago esteka honetan) finantza-sektoreko gaien aukera zabalago baten parte dira, eta horien artean hainbat joera nabarmentzen dira.

 

Finantza-sektorearen joerak eta 2021eko webinarrak

2021ean, eraldaketa digitalak, errentagarritasunak eta gizarte-erantzukizun korporatiboak markatuko dute enpresen ibilbide-orria. 2021eko gure webinar berrietarako 4 gai planteatu dizkizugu. Interesgarriak iruditzen zaizkizu?

Prozesuen automatizazioa. Tresna hau oso erabilgarria da 4.0 Industriaren sektoreko produktibitatea areagotzeko, baina horrez gain, ezinbesteko elementua bihurtu da bezeroarentzako arreta-zerbitzuetan erabiltzailearen esperientzia hobetzeko. Adimen artifizialeko eta machinen learning-eko prozesuen bitartez, enpresa askok chatbotak jarri dituzte martxan. Chatbot horiek bezeroen lehentasun txikiko kontsultei erantzun diezaiekete; hala, eskulan kualifikatua erakundeari balio handiagoa sortzen dioten prozesuetara bideratzeko. Automatizazioa gero eta gehiago erabiltzen da, eta haren garapena hasi besterik ez da egin.

Blockchain. Datuak XXI. mendeko lehengaitzat jotzen dira dagoeneko, eta datuen konfidentzialtasuna bermatzea gero eta garrantzitsuagoa da horiek erabiltzeko orduan. Blockchaini esker —Bitcoin proiektuaren barnean sortu zen bloke-kate partekatua—, erakundeek mota guztietako informazioa transferi dezakete modu seguruan eta anonimoan, eta edonork egin ditzake transakzioak, bitartekaririk gabe. Blockchain teknologia disruptibo bat da, eta teknologia- eta arau-garapen handia beharko du.

Aplikazio mugikorren garapena. 5G-aren hedapenak eta zibersegurtasunean egindako etengabeko aurrerapenek aplikazio mugikorren garapena sustatzen jarraituko dute sektore guztietan. Gaur egungo sinadura elektronikoko metodoei esker, edonork egin dezake duela urte gutxi banku bateko leihatilan egin behar zen ia edozein eragiketa. Finteck sektorea paradigma-aldaketa baten protagonista izaten hasi da, hurrengo urteetan zehaztuko dena.

“Iraultza berdearen” ondorioak. Ingurumenarekiko errespetua eta jarduera jasangarriaren defentsa bermatzeko, gero eta ingurumen-militantzia aktiboagoa behar da, enpresa- eta finantza-arloan produktu jasangarriak garatuko dituena. Enpresek ingurumena errespetatzeko eta jasangarritasuna sustatzeko irizpide argiak txertatu behar dituzte Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren politikan. Gainera, erakundeek balio horiekin konprometitutako produktuak sortu behar dituzte: ingurumenarekin, gizartearekin eta gobernu onarekin lotutako irizpideak dituzten inbertsio-funtsak, baita ingurunea errespetatzen duten gaiak erostea sustatzeko mailegu jasangarriak ere.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Segurtasun informatikoa Ingurumena