Non aurkitu LABORAL Kutxaren kutxazainak

Non aurkitu LABORAL Kutxaren kutxazainak

2 min.

Non aurkitu LABORAL Kutxaren kutxazainak

Edozein unetan zure dirua eskura dezakezu, zure kontuak kontsultatu, transferentziak egin, billeteak sartu, eta zure telefono mugikorra kargatu, baita mailegu bat eskatu ere.  Gure kutxazainak non aurkitu ditzakezun esango dizugu, beti hurbil izan gaitzazun.

Gure sukurtsaletan

LABORAL Kutxaren sukurtsal bat dagoen lekuan, kutxazain bat dago: gure sukurtsal guztiek dituzte eguneko 24 orduetan erabil ditzakezun kutxazain automatikoak. Gainera, gure sukurtsalak lurralde historiko eta probintzia ugaritan aurkituko dituzu.

Gure sukurtsal-bilatzailea ikus dezakezu hemen.

Eta berritasun-zalea bazara Layar zerbitzua kontsultatuz ere aurki gaitzakezu. Aplikazio ezezaguna da askorentzat, beharbada, baina errealitatea-areagotzen dutenen artean hauxe da munduan erabiliena.Blog honetan bertan kontatu genizun nola funtzionatzen duen.

Denda eta merkataritza-guneetan

Gainera, LABORAL Kutxak merkataritza-establezimenduetan eta merkataritza-gune handietan ditu kutxazain automatikoak, nahiz eta horietan sukurtsalik ez izan.

Gure saretik kanpo: Espainian, Servired kutxazainak

Ia 500 kutxazain automatiko ditugu zure zerbitzura. Halere, gerta daiteke zauden lekutik hurbil gure kutxazainik ez egotea. Kasu horretan, Serviredeko edozein kutxazainetan erosotasun osoz zure eragiketak egitera gonbidatzen zaitugu. LABORAL Kutxaren bezero bazara, kutxazainaren jabea den entitateak 0,65 €-ko gehienezko komisioa kobratuko dizu eta, eragiketa amaitu eta konfirmatu aurretik, beti emango dizugu komisioaren zenbatekoaren berri.

 Hemen ikus dezakezu eskura dituzun Servired kutxazain guztien zerrenda.

Gure saretik kanpo: mundu osoan, VISA kutxazainak

Zure bidaietan ere, eragiketak erraztasun osoz egin ahal izango dituzu, munduko VISA kutxazainen sarea erabiliz. Kasu horretan, dirua ateratzeagatiko komisioa ateratzen duzun diruaren % 3koa izango da, eta gutxieneko komisioa 3 €-koa.

Bidaia bat prestatzen edo atzerritik irakurtzen ari bazara eta VISA kutxazainik hurbilena non aurkitu jakin nahi baduzu, egin klik hemen.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Teknologia