LABORAL Kutxaren Online Banka berria: berdina telefono mugikorrean, tabletan eta ordenagailuan

LABORAL Kutxaren Online Banka berria: berdina telefono mugikorrean, tabletan eta ordenagailuan

2 min.

LABORAL Kutxaren Online Banka berria: berdina telefono mugikorrean, tabletan eta ordenagailuan

Zugana hurbiltzeko modua aldatu dugu, eta orain Online Banka hobea eskaintzen dizugu, erabiltzeko errazagoa eta intuitiboagoa.

Dagoeneko erabiltzen hasi bazara, nabarituko zenuen aldaketa nagusia: online bankako nabigazioa berdina da ordenagailuan eta aplikazio mugikorrean.

LABORAL Kutxan aurrerapauso handia eman dugu gure bezeroen ohituretara egokitzeko, horiek telefonotik nahiz tabletatik edo ordenagailutik erabiltzen baitituzte urrutiko banka-zerbitzuak. Horregatik, nabigazio-esperientzia bakarra eskaini nahi izan diegu. Mota horretako plataforma anitzeko zerbitzua eskaintzen dugun lehen finantza-erakundeetako bat gara. Zertan datzan azalduko dizugu.

Hainbat gailu, nabigazio-esperientzia bakarra

Bizi garen mundu honetan, Internet informazioa bilatzeko erreminta edo online supermerkatu bat baino askoz gehiago da. Gure ekosistemaren funtsezko alderdia bihurtu da. Sistema horretan, gailu mugikorrek kokaleku garrantzitsua betetzen dute aspaldidanik.

Horregatik, duela urtebete mugikorrerako LABORAL Kutxa aplikazio berria merkaturatu genuen, Banka Mugikorraren funtzionalitateak hobetuz. Pixkanaka, telefonoarekin edo tabletarekin urrutiko eragiketa guztiak egin ahal izatea zen helburua. Baina, horretarako, aurrerapauso bat eman behar genuen eta aurrerapauso hori joan den astean eman genuen: zure ordenagailuan erabiltzen duzun Online Banka aldatu dugu, mugikorrean erabiltzen duzunaren berdina izan dadin, eta alderantziz.

Eta horrela izango da etorkizunean ere, aurrerantzean, gure online bankan txertatutako hobekuntza guztiak erabiltzaile guztien eskura egongo baitira: mugikorrean, tabletan eta ordenagailuan. Eta alderantziz, banka mugikorreko hobekuntzak online bankan txertatuko dira.

Erabilgarritasun handiagoa eta funtzionalitate gehiago eta hobeak

Gure Online Banka berrian desagertu egingo da alboko menua, kontratatuta dituzun produktuetan sakatuz, nahi dituzun eragiketak egin ahal izan ditzazun, horiek finantza- nahiz aseguru-arlokoak izan. Baina ohitzeko egun batzuk behar badituzu, Online Banka klasikoaren jatorrizko itxurara itzuli ahal izango duzu. Egia esan, ez dugu uste beharrezkoa izango denik; oso pozik gaude aldaketarekin eta gure bezeroak ere hala egotea espero dugu.

Online Banka berria sortzeko web diseinu moldagarriko irizpideak erabili ditugu (responsive deiturikoa), eta, beraz, hura automatikoki egokitzen da mota guztietako gailuetara, leku guztietan zerbitzu bera eskaini ahal izateko. Berdin da pantaila handia edo txikia izan, gailua mugikorra edo mahairako izan.

Emaitza erabilgarriagoa izango da, mugikorrean edo tabletan ordenagailuko funtzionalitate guztiak agertuko direlako, eta nabigazio-esperientzia antzekoagoa izango delako.

Izugarrizko aurrerapausoa etengabe hobera egiteko ibilbidean

Gure Online Banka martxan jarri genuenetik, integrazio horretara bideratutako hobekuntzak aplikatu ditugu behin eta berriz. Duela urte batzuk, adibidez, aseguruen operatiba txertatu genuen telefono mugikorrean, eta garabi bat lortzeko geolokalizazio-zerbitzua eskaintzen hasi ginen, besteak beste. Iaz, berriz, aplikazio berri bat jarri genuen martxan txartelekin eragiketa berriak egin ahal izateko, eta push jakinarazpenen gisako zerbitzuak gehitu genituen. Etengabe egokitu eta hobetu dugu aplikazioa, hura egunero erabiltzen duten pertsonen oharrak aintzat hartuta.

Orain eman dugun aurrerapausoa ibilbide horretan gertaera garrantzitsua izatea espero dugu, baita zuen iritziek, galderek, balorazioek eta, nola ez, kexek eskatzen diguzuena betetzen lagun diezagutela ere. Horregatik, dagoeneko Online Banka berria probatu baduzu, esan iezaguzu zer iruditzen zaizun, eta bestela... zeren zain zaude?


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Teknologia