Laboral Kutxaren profil berriak gizarte-sareetan

Laboral Kutxaren profil berriak gizarte-sareetan

2 min.

Laboral Kutxaren profil berriak gizarte-sareetan

Duela urte batzuk, Euskadiko Kutxan eta Ipar Kutxan gizarte-sareen bitartez zuengandik hurbilago egoteko apustua egin genuen.  Orain, bi kooperatibok entitate berri bat sortu dugun honetan, Laboral Kutxan konpromiso horren alde apustu egiten jarraitzen dugu. Jakin nahi duzue non aurki gaitzakezuen?

Facebook-en: Euskadiko Kutxaren orrialdearen izena eta helbidea aldatu egin ditugu. Dagoeneko orrialdearen jarraitzaileak bazarete, ez duzue ezer egin behar. Ipar Kutxaren orrialdearen jarraitzaileak bazarete, berriz, aholkatzen dizuegu Laboral Kutxaren orrialdea erabiltzea, kooperatiba berriaren jarduera guztia orrialde horretan zentralizatuko baitugu Facebooken.

Twitter-en: Euskadiko Kutxaren erabiltzaile-izena aldatu egin dugu. Kontu hori jarraitzen bazenuten, orain Laboral Kutxaren izenean argitaratuko ditugun tuitak irakurtzen jarraitu ahal izango duzue. Baina aipamen bat egin nahi baduzue, gogoratu guregana jotzeko erabiltzaile berria erabili behar duzuela: @LaboralKutxa. Gainera, Ipar Kutxaren kontuan eduki berriak argitaratzeari utziko diogu. Hori dela eta, kooperatiba horri baino ez bazenioten jarraitzen eta albisteen berri izaten jarraitu nahi baduzue, aholkatzen dizuegu @LaboralKutxa erabiltzaileari jarraitzea.

Youtube-n: Kanal berri bat sortu dugu, zuentzako interesgarriak izan daitezkeen Laboral Kutxaren bideoak gora biltzeko. Gainera, Euskadiko Kutxaren kanala ere irekita izango dugu, bideoen historikoa eskuragarri izateko.

Flickr-en: Laboral Kutxaren kontu berria sortu dugu. Euskadiko Kutxaren profilean bezala, hor ekitaldien, kartelen, egutegien eta abarren argazkiak aurkituko dituzue. Kasu honetan, Euskadiko Kutxaren galeria, bere egutegi, kartel eta abarrekin, ez dugu kenduko.

Slideshare-n: Kontu berri bat sortu dugu, publikoarentzako interesgarriak izan daitezkeen Laboral Kutxaren aurkezpenak ikusteko.

Gainera, gogoratu, nahi baduzue, blogeko edukiak erraz parteka ditzakezuela zuen profiletan, gizarte-botoiei esker.

 Edukiak sare sozialetan partekatzeko botoiak

Zain gaituzue!


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Teknologia