@LABORALKaixo, zuri zerbitzu hobea emateko kanal berria.
2020-03-20
@LABORALKaixo, zuri zerbitzu hobea emateko kanal berria.
Hemen aurkituko dituzu ohiko galderen erantzunak, banku-eragiketak egiteko laguntza, lasterbideak, aholkuak eta gehiago
@LABORALKaixo Twitterreko kanal berria estreinatu dugu, pertsonengandik pauso bat hurbilago eta haientzat eskuragarriago egoteko. Kanal horretan argituko ditugu zalantzarik ohikoenak, erakutsiko ditugu online funtzionaltasunei buruzko tutorialak, emango ditugu zibersegurtasunari buruzko aholkuak, eta, jakina, erantzungo diegu sare sozialetan jarraitzen gaituzten eta gurekin harremanetan jartzen direnen kontsultei.
Hurbiltasuna eta tratu pertsonalizatua izan da beti LABORAL Kutxaren ezaugarrietako bat. Hori berresten du STIGA aholkularitza-enpresa independenteak egin duen Finantza Erakundeekiko Gogogobetetasun Orokorrari buruzko azken konparazio-azterlanak. Haren arabera, Estatuko telefono bidezko hirugarren bankarik onena gara, eta laugarrena banka mugikorrean (irakurri hemen informazio guztia). LABORAL Kutxarekin duzun esperientzia etengabe hobetzeko, eta zuri are hobeto eta ahalik eta denborarik laburrenean erantzun ahal izateko, komunikazio-kanal digital bat gehitzen diegu lehendik daudenei: @LABORALKaixo Twitterren.
Kanal berri horretan, hau egin ahal izango duzu: zalantzak argitu, gorabeherak guri jakinarazi, zure iradokizunak helarazi, eta entitatearen zerbitzu eta produktuei buruz egiten dizkiguzuen galderarik ohikoenak kontsultatu. Alertak aurkituko dituzu, eta eskaintzen ditugun zerbitzuen berritasunei buruzko informazioa. Aholkuak ere emango dizkizugu, bai zure eguneroko eragiketa multikanalei buruz, bai egungo ziber-ingurune honetan zure gailu elektronikoak eta finantza-informazioa babesteko moduari buruz.
Baina, gogoan izan, gure zerbitzuari buruzko kexa formal bat helarazi behar badiguzu, erreklamazioen eta kexen kanal espezifikora jo beharko duzu; beste post honetan azaltzen dizugu. Horrela, zu zarela ziurtatu ahal izango dugu, eta helarazten diguzun informazioa modu seguruan egiaztatu, zure erreklamazioa kudeatzeko.
@LABORALKutxa kontuak aktibo jarraituko du, orain arte bezala. Antolatzen ditugun edo gure gizarte-lanaren bidez babesten ditugun jarduera eta ekitaldien berri ematen jarraituko dugu haren bitartez. Orobat, zozketak, lehiaketak, informazio korporatiboa, eta babesten ditugun talde eta lasterketei buruzko informazioa ere aurkituko dituzu.
Nola bidal dezaket nire galdera @LABORALKaixo kontura?
Twitterreko kanal guztietan bezala, harremanetan jartzeko bi modu daude: modu publikoan, aipamenaren bidez, edo mezu pribatu bat bidaliz.@LABORALKaixo idaztean (@ jarrita beti), jakinarazpen bat jasoko dugu eta kasua aztertzeari ekingo diogu, lehenbailehen eta eraginkortasun osoz erantzuteko. Gomendatzen dizugu gure timelinea berrikustea; litekeena da zalantza hori beste pertsona batentzat argituta egotea, edo harekin lotutako bideotutorialen bat edo infografiaren bat aurkitzea.
Mezu pribatu baten (DM, direct message) bidez ere, zure kontsulta helarazi ahal izango diguzu, gure Twitterreko profilean dagoen gutun-azaleko botoiaren bidez.
Zer kontsulta-mota egin ditzaket?
@LABORALKaixo kontuan, gure sare sozial guztietan bezala, ongi etorriak dira zure galdera, zalantza, iradokizun, esperientzia eta iruzkin guztiak, bai orokorrak, bai gure produktu edo zerbitzuei buruzkoak. Adibidez: ez dakizu nola erabili LK Pay aplikazioa? Kontu-ziurtagiri bat behar duzu eta ez dakizu non aurkitu online bankan? Bidaian zoaz eta dibisa-kanbioari buruzko zalantzak dituzu?Gainera, guri laguntzera animatu nahi zaitugu: esan zer hobetu dezakegun, zer alderdi edo funtzionalitate iruditzen zaizkizun interesgarriak, azaldu esperientziak eta eskaintzen dizkizugun zerbitzuen eguneroko erabileran sor daitezkeen beste gai batzuk. Jakin nahi dugu zerk kezkatzen zaituen, zer interesatzen zaizun, zer gustatzen zaizun, zer behar duzun.
Kontsulta pertsonalen kasuan, modu publikoan zein modu pribatuan, pozik lagunduko dizugu Telebankan, 94 428 67 71 edo 901 333 444 telefonoetan, zure segurtasunagatik. Hor, zure nortasuna egiaztatzeko zenbait galdera egingo dizkizugu.
Eta gogoratu, tutorialak, jakinarazpenak eta funtzionalitateak aurkituko dituzu aldian behin, hala nola jarraian erakutsiko ditugunak, LABORAL Kutxaren zerbitzuei buruz eskura dagoen informazio guztia lortzeko.
Zein da zure erreakzioa?