Laguntzak eta dedukzio fiskalak familientzat

Laguntzak eta dedukzio fiskalak familientzat

3 min.

Laguntzak eta dedukzio fiskalak familientzat

COVIDaren ondorioekin, Ukrainako gerrarekin, eta gasolina eta argia prezio historikoetan daudela, ekonomia ahulduta geratu da neurri handiagoan edo txikiagoan. Faktore horiek familia asko hartu dituzte eraginpean; dena den, Biztanleria Aktiboari buruzko Inkestaren arabera, familiako kide guztiak langabezian zituzten familia-taldeak aurreko urtean baino 173.200 gutxiago izan dira 2021ean, 1.023.900 guztira, zifra horrek oraindik ere 2019an pandemiaren aurretik izandakoa gainditzen badu ere.

Next Generation Europako funtsei esker ari gara zirkunstantzia larri horiek arintzen. Bazterkeria-arriskuan dauden, kalteberatasun-egoera berezi batean dauden edo egunerokoari duintasunez aurre egiteko osagarri ekonomiko bat behar duten familiei zuzendutako zenbait laguntza mota eskaintzen dituzte erakunde publikoek. Honako hauek dira kolektibo horientzat dauden laguntza nagusiak:

COVIDaren krisialdiak eraginpean hartutako familiak

Larrialdi sanitarioko egoerak ezohiko zenbait neurri ekonomiko hartzera eraman zuen Eusko Jaurlaritza. Aurtengorako, larrialdi sozialeko laguntzetarako ordainketa-kreditu bat prestatu du 27 milioi euroko zenbatekoaz, eta beste 10 milioi birusaren aurka borrokatzeko.

Familia ugariak

Eusko Jaurlaritzak laguntza jakin batzuk ematen dizkie familiei eta izatezko bikoteei lan-kontziliazioa bultzatzeko.

  • Onura fiskalak, dedukzioak aurreratzea barne.
  • Deskontuak tarifa elektrikoaren ordainketan, garraioetan, eta kultura- eta kirol-jardueretan.
  • Lehentasuna etxebizitza babestua lortzeko.
  • Malgutasun handiagoa prestakuntza-programetan, beketan edo prestazioetan sartzeko.
  • Guraso bakarreko familientzako laguntzak. Guraso bakar batez osatutako familiei zuzenduta daude, betiere seme edo alaba bat edo gehiago baditu bere kargura. Familiek ondorengoak izateagatik oro har jasotzen dituzten laguntza guztiak hartzen dituzte barnean, eta horrekin batera, kargurako seme-alabengatiko prestazio osagarriak eta PFEZean aplikatzen diren dedukzioak.

Maila orokorreko familia ugarien kasuan (hiru edo lau seme-alaba), urtean 200 euro jasoko dituzte, bi seme-alaba dituzten guraso bakarrekoek edo desgaitasuna duten seme-alabak dauzkatenek bezala. Maila bereziko familia ugariek (bost seme-alaba edo gehiago) 400 euro jasoko dituzte. Bi kasuetan ere hilean 100 euro aldez aurretik ordaintzea eskatu ahalko da lehen taldeko familia-unitateentzat edo 200 euro ordaintzea bigarren taldekoentzat. 

Etxebizitza

Kalteberatasun-egoeran dauden familiek ere zenbait laguntza eskuratzeko aukera izan dezakete etxebizitza lortuko dutela bermatzeko. Honako hauek daude laguntza horien artean:

  • Maileguen subsidioa: Hipotekaren hileroko ordainketarako laguntza.
  • Alokairurako laguntzak: Baliabide ekonomiko urriko pertsonek alokairu-erregimeneko ohiko etxebizitza bat lortu dezatela errazteko: gazteak, adinekoak, desgaitasuna duten pertsonak, genero-indarkeriaren biktimak, beren ohiko etxebizitzaren utzarazpena jasan duten pertsonak, etxerik gabeko pertsonak eta bereziki kalteberak diren beste pertsona batzuk. Euskadin Gaztelagun programaren bidez arautzen da laguntza hau, eta 600 eta gehienez 750 euro bitarteko errentak osatzen ditu. Bono Alquiler Joven programa dago Espainian.

Gainera, oro har, zenbait ekarpen instituzional ere badaude honako hauekin lotuta:

  • Etxebizitzekin lotutako kontserbazioa, erabilera-segurtasunaren hobekuntza eta irisgarritasuna.
  • Birgaitzea eta urbanizatzea.
  • Energia-efizientzia.

Diru-sarrerarik gabeko familiak

Kolektibo kalteberenetako bat honako hauek dira: diru-sarrerak izateko iturri nagusia galdu duten edo diru-sarrerarik ez duten familiak. Zenbait prestazio lortzeko aukera dute talde horiek beren egoera hobetzeko:

  • Kotizazioei lotutako Gizarte Segurantzaren prestazio kontributiboak. Prestazio horien artean daude erretiro-prestazioak, alarguntzako eta ezintasun iraunkorreko prestazioak, eta aldi baterako ezintasuneko, langabeziako eta autonomoen jarduera eteteagatiko prestazioak. Amatasunagatik eta aitatasunagatik oro har ematen direnei gehitu ahal zaizkie laguntza horiek, hala nola jaiotzagatiko, adopziogatiko edo haurdunaldian arriskuan egoteagatiko baimenak, eta antzekoak. SEPE Estatuko Enplegu Publikoaren Zerbitzuak zenbait prestazio mota eskaintzen ditu egoera pertsonalaren arabera.
  • Gizarte Segurantzaren prestazio kontributiboak. Prestazio kontributibo bat jaso ezin duten baina premia-egoera batean egonik baliaezintasunarekin edo erretiroarekin lotutako arrazoiengatik babesa behar duten familiei zuzenduta daude laguntza hauek.
  • Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera: Aurten % 3an handitu du bere balioa Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrerak, laguntzen araberako pentsioek izandako igoerak baino puntu-erdi gehiago. Gobernuak urtero ezartzen duen errenta bermatuaren eta onuradunaren diru-sarreren multzoaren arteko aldeak zehazten du etxe bakoitzak jasotzen duen prestazio ekonomikoa.
  • Laguntza fiskalak PFEZaren aitorpenean. Baliabide gutxiko familiek jasotzen duten zerga-karga murrizteko dira.

Gogoratu zure errenta-aitorpenari aplikatu diezazkiezun dedukzioei buruzko edozein kontsulta egiteko LABORAL Kutxako zure bulegoko langileekin jarri zaitezkeela harremanetan eta telematikoki bideratu.


Zein da zure erreakzioa?