Badakizu hilean 2 lehiaketa egiten ditugula Instagramen eta 200 euro banatzen ditugula saritan?

Badakizu hilean 2 lehiaketa egiten ditugula Instagramen eta 200 euro banatzen ditugula saritan?

2 min.

Badakizu hilean 2 lehiaketa egiten ditugula Instagramen eta 200 euro banatzen ditugula saritan?

Orain badakizu. Gure Instagrameko kontuak 4.500 jarraitzaile baino gehiago ditu, eta, bertatik, bi argazki-lehiaketa antolatzen ditugu hilero. Horien irabazleek 100 euroko opari-txartela jasotzen dute sari.

Horretarako bi partner ditugu, biak ere ezin hobeak: Igerrak eta Salimos Hoy. Hain zuzen ere, bi iger-komunitate horietaz hitz egin nahi dizugu, parte hartzera eta sariak irabaztera animatzeko. Itxura ona du, ezta?

Lehiaketen prozedura

Parte hartu nahi duzu? Jarrai iezaguzu Instagramen eta erne ibili, oso erraza da parte hartzea:
  • Hil bakoitzeko lehen astean ezagutaraziko ditugu lehiaketak eta hil horretako argazki-gaiak. Hemen ikus dezakezu SalimosHoy-ren martxoko gaiaren (Arabako ondare historikoa) adibide bat eta hemen ikus dezakezu Igerrak-en martxoko gaiaren (zubiak) adibide bat.
  • Bi astez parte hartzeko aukera egongo da, proposatutako traola erabiliz eta Instagramen LABORAL Kutxaren jarraitzaile
  • Hileko hirugarren astean, berriz, finalisten izenak argitaratuko ditugu. LABORAL Kutxak eta Salimos Hoy-k edo Igerrak-ek aukeratuko dituzte.
  • Hortik aurrera, gogokoen duzuen argazkia bozkatu ahal izango duzue finalisten artean. Horretarako, iruzkin bat utzi behar duzue, zuen botoa adieraziz.
  • Eta kito! Lehiaketa bakoitzeko argazki irabazleak 100 euroko txeke bat jasoko du GiftYou-n erabiltzeko. Online denda horretan trukatu ahal izango da txekea, besteak beste aisiari, bidaiei, elektronikari eta modari lotutako opariekin.

Gure Bazkideak Instagramen: Igerrak eta Salimos Hoy

Igerrak izan zen Instagramen gurekin elkarlanean hasi zen lehen komunitatea, 2016ko urtarrilean sare sozial horretan parte hartzen hasi ginenean. Komunitate horren helburua da euskara zabaltzea eta mundu osoko euskaldunak biltzea, hizkuntza minorizatu honi presentzia handia emango dion komunitate sendoa eratzeko 269 milioi jarraitzaile dituen sare sozial horretan. Gu bat gatoz guztiz helburu horrekin. Instagrameko izena, #igerrak, iger izena euskaratuta sortzen da, izen horrekin deitu ohi baitzaie Instragrameko zaleen komunitateei.

Salimos Hoy, bestalde, urtebete lehenago sortu zen, eta haren xedea da sare sozialetan Arabako lurralde historikoaren eta Gasteiz hiriburuaren irudi ona ematea. Horretarako, Instagramen duten orrialdean argazkiak aukeratzen eta partekatzen dituzte, Euskal Herriko bazter hori ezagutzen ez dutenak bisitatzera gonbidatzeko. Gaur egun, ezinbesteko erreferentzia da Gasteizen edo Araban plan bat egin nahi dutenentzat, plan, ekitaldi, erakusketa eta era guztietako jardueren berri ematen baitu.

Zer diozu? Animatuko zara hilero parte hartzera eta sari bikainak irabaztera? Zain gaituzu Instagramen!

 


Zein da zure erreakzioa?