LKHaurrak: Euskaraz disfrutatzeko haurrentzako edukien iraileko gomendioak
2024-09-18
LKHaurrak: Euskaraz disfrutatzeko haurrentzako edukien iraileko gomendioak
Ume, haur, gazte eta ez hain gazteok! Euskaraz disfrutatzeko edukiak nahi dituzue?
Zinema aretoetan euskaraz ikus dezakezuen gure lehen gomendioko protagonistak bezala, zuen erreskatera gatoz. Denetarik daukagu. Eskola berri batera iritsi eta munstroz beteta topatzerakoan zer gertatzen den kontatzen duen pelikula dibertigarria, eta Euskal Herriko historia kontatu eta irudietan modu ikusgarrian erakusten duen liburu sorta kolosala. Horrez gain, mila abentura bizitzeko aukera ematen duen abentura parke bat gomendatuko dizuegu eta sentiberatsun handiz, nerabeen arazoak lantzea helburu duten bi podcast, fikziozkoa bata eta psikologiari buruzkoa bigarrena.
Pelikula
Euriteen sasoia hasteko hilabetera, urarekin kontaktuan eztanda egiten duen apar toxiko batekin pozoindu dute oihana. Pantailak Ekimenari esker, ohianaren lagunak erreskatera agertuko dira, irailaren 22an Bergarako Seminarixoan eta 28-29an Basauriko Social Antzokian.
Pelikula
15 urteko ikasle buruargi bat jenioentzako barnetegi batera iritsiko da, baina Makusi plataforman ikus daitekeen pelikula honetan, beste dimentsio bateko munstroen atari bat zabalduko du, eta ezustekoz beteriko mundu bat irekiko zaio.
Historia
Euskal Herriko historia ilustratua
Joseba Asironen testu miresgarriekin eta Martintxo Alzuetaren irudi ikusgarriekin, lau liburukitan banatutako lan monumental honek Euskal Herriko historia kontatu eta erakutsi egiten du, gure iragana hobeto ezagutzez gain, adin guztietako irakurleok inoiz ez bezala imajinatu dezagun.
Abentura parkea
Bilbotik 15 minutura, Güeñesen, parke estali honek urtebetetze festak antolatzeko aukera eskeintzen du, familiarekin edo lagunekin zirkuitoak egiteko, ohe-elastikoetan, koltxonenetan, edo bola igerilekuetan jolasteko, tirolinak erabiltzeko eta beste abentura bizitzeko.
Podcasta
6-12 urteko neska-mutilen artean bizikidetza inklusiboa bultzatzeko, EiTBk jarraipena eman dio Sara eta Paulen abenturak podcastari baina oraingoan Sara -gaitasun handiko neska itsua- eta Paul -bullyinga jasaten duen bere laguna- nerabeak dira eta musika talde bat sortu nahi dute.
Psikologia
Bullyinga, antsietatea, elikadura nahasmenak, pandemiaren osteko ezinegona, eta beste hainbat arazo dira gazteak zaurgarri egiten dituztenak, eta nerabeen psikologian aditu diren Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabalen podcast hau ezin beharrezkoago egiten dutenak.
Zein da zure erreakzioa?